Nekazaritza eta landa-garapena: Euskadik 3,15 milioi euro gehiago lortuko ditu Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsetik (LGENF), aurretik zituen esleipenak hobeto burutu dituelako, eta ardoaren sustapenerako Europako gehieneko finantzaketa-tasa, berriz, % 50etik % 60ra igotzea erabaki da Ministerioaren eta autonomia-erkidegoen Konferentzia Sektorial berean

[260330lgenfetaardolaguntz]

Deskribapena


Xedea

Eusko Jaurlaritzak Nekazaritzaren eta Landa Garapenaren Konferentzia Sektorialean babestu du ardoa sustatzeko programetarako Europako finantzaketaren gehieneko ehunekoaren gehikuntza onartzea, eta aurrera atera da. Neurri horri esker, Europar Batasunaren laguntza-intentsitatea % 50etik % 60ra igoko da horrelako jardueretarako. Jaurlaritzaren ustez, onarpen horrek indartu egiten du ekoizpen-sareari laguntzeko, Europako baliabideak sektorearen benetako beharretara egokitzeko eta lehiakortasun- eta hazkunde-tresna zehatz bihurtzeko politika publikoa; horri esker, mahastizaintza- eta ardogintza-sektoreak jarduteko gaitasun handiagoa, erakundeen laguntza handiagoa eta kanpoko presentzia indartzeko baldintza hobeak izango ditu, nekazaritza-elikagaien sektorea bultzatzeko estrategiaren ildotik, kudeaketa egokian eta Europako baliabideen aprobetxamendu eraginkorrean oinarrituta.


Era berean, landa-garapeneko funtsen birbanaketa onartu da exekuzio-maila handiena duten autonomia-erkidegoen artean 2023an, eta Euskadik 3,15 milioi gehiago lor ditzake, Exekuzio Egokiagatiko Konpentsazio Mekanismoa aplikatuz. Mekanismo horrek Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsetik (LGENF) erabili gabeko baliabideak berresleitzeko aukera ematen du. Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailarentzat, akordioak Eusko Jaurlaritzak Europako funtsak eta tresnak modu adimentsuan kudeatzeko, aprobetxatzeko eta eraginkortasunez gauzatzeko duen gaitasuna aitortzen du, eta landa-garapenari, jasangarritasunari, modernizazioari eta lurralde-kohesioari lotutako politika estrategikoak bultzatzea ahalbidetuko du. Plangintza onean oinarritutako lan egiteko modu horri bultzada emanez, Euskadik Europako baliabideak indartu ahal izango ditu, baliabide horiek mobilizatzeko eta lurraldearentzat eta herritarrentzat jarduera erabilgarri bihurtzeko gaitasuna erakutsi duelako.

Kontaktu-informazioa


Kodea

260330lgenfetaardolaguntz

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk