2026. Natura-ondarea - Toki-erakundeentzat diru-laguntzak

Deskribapena


Xedea

Diruz lagundu ahalko dira proiektuak baldin eta zuzenean sustatzen badute biodibertsitatea eta geodibertsitatea kontserbatzea, lehengoratzea edo hobetzea honako ekintza baten bidez:

  1. Lehengoratzea, hobetzea edo kudeatzea erkidegoaren edo eskualdearen intereseko habi­tat naturalak kontserbatzeko, Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoan dauden espezie exotiko inbaditzaileak errotik ateratzea barne, jarduketarekin batera habitat naturala berreskura dadin sustatzen bada. Lehentasuna emango zaie EIHMen gaineko ekintzei, betiere habitat mota horietan kon­tserbazio-egoeraren ebaluazioa desfaboragarri-txar (U2) bada 2019-2024 aldirako eskualde biogeografikoaren arabera, hala nola ibaiertzeko basoak, baso autoktonoak, padurak, habitat hidrozohikatzak, hezeguneak, etab.
  2. Fauna eta flora basati mehatxatua babestu eta kontserbatzeko proiektuak erkidegoan edo eskualdean, honako hauek arautzen badituzte: Kontseiluaren 92/43/EEE Zuzentaraua, 1992ko maiatzaren 21ekoa, habitat naturalak eta fauna eta flora basatia kontserbatzeari buruzkoa, eta Europar Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009/147/EE Zuzentaraua, 2009ko azaroaren 30ekoa, hegazti basatiak kontserbatzeari buruzkoa. Bestela, Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan sartuta egon beharko dira. Azkeneko kasu honetan, «galzoria» edo «kaltebera» kategorietan dau­denak bakarrik hartuko dira kontuan. Lehentasuna emango zaie dagokien lurralde historikoan kudeaketa-plana duten espezieen proiektuei.
  3. Lurraldearen konektagarritasun ekologikoan zuzenean laguntzen duten jarduketak eta azpie­gitura berdea sustatzen dutenak, hala nola biodibertsitaterako intereseko eremuen arteko konexioa sustatzen dutenak tokian edo heskaiak sortzen dituztenak.
  4. Ingurumenaren ikuspegitik narriatuta dauden eremuak berreskuratzeko jarduketak biodiber­tsitatea sustatze aldera.
  5. Toki-erakundeko lurraldean dauden interes geologikoko tokiak babestu edo kontserbatzeko jarduketak, lehentasuna emanez Euskal Autonomia Erkidegoko Interes Geologikoko Tokien Inben­tarioan, Geoparkeko Inbentarioan eta Urdaibaiko Biosferaren Erreserban identifikatuta daudenei, bai eta lurralde-plan partzialetan, hiri antolamenduko plan orokorretan edo kultur intereseko onda­sunetan ageri direnei ere (kultur intereseko interes geologikoko tokiak, hala nola zenbait aztarnategi paleontologiko).

Aurrekontuko zuzkidura

1.400.000

Nori dago zuzenduta


Toki-erakundeak

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 2.1 artikuluan ezarritako baldintzetan: udalerriak, kontzejuak eta udalerria baino eremu txikiagoko beste edozein lurralde-erakunde lokal, udalerrien mankomunitateak, Arabako lurralde historikoko koadrilak eta eskualdeak.

Nortasun juridiko propioa duten eta tokiko sektore publikokoak diren erakundeak

Toki-garapeneko agentziak

Betekizunak

  • Proiektuaren oinarrizko datuak ematea
  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa

  • Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua

  • Beharrezko baimenak daudela egiaztatzea
  • Lekuari buruzko informazioa aurkeztea
  • Berankortasun-epeak betetzen direla egiaztatzea

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Ingurumen Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Ingurumen Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Ihobe 94 423 07 43

Kodea

1009513

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk