Europako zinema: Eusko Jaurlaritzak 900.000 euro eman dizkio Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteari EBko zinemaren aldeko proiekzio eta ekitaldi kanpaina baterako, eskumen berriak bereganatzeari esker

[zinemaaretoeieuroparfilma]

Deskribapena


Xedea

 

Gobernu Kontseiluak Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteari (EZAE) 900.000 euroko zuzeneko dirulaguntza ematea onartu du, 2025ean Euskal Herriko eta Europako zinema Euskal Autonomia Erkidegoko aretoetan sustatzeko kanpaina finantzatzeko.

 

Dirulaguntza hori Eusko Jaurlaritzak zinematografiaren arloan bereganatutako eskumen berrien parte da. Eskumen horiek 2025eko urtarrilaren 1etik daude indarrean, Espainiako Gobernuak transferitu ondoren. Eskumen horien kudeaketak aukera eman dio Eusko Jaurlaritzari zinema ekoitzi, banatu eta erakusteko edo zinema-aretoei laguntzeko funtsak administratzeko (1,9 milioi euro guztira).

 

"Euskal Herriko eta Europako zinea indartzeko sustapen kanpaina" izeneko kanpainak honako hauek bilduko ditu:

 

• Euskal Herriko eta Europako zinemaren emanaldi bereziak astegunetan.

• Haurrei eta gazteei zuzendutako euskarazko zinema-saioak.

• Euskal Herriko eta Europako zinemak egiten dituzten jaialdiak eta ekitaldiak.

 

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak ekimen honen garrantzi publiko, sozial eta kulturala azpimarratu du, zinema pribatuak indartzen dituelako eta Europako Batasuneko zinemarekin konprometitutako espazio txikienei bereziki laguntzen dielako.

Kontaktu-informazioa


Kodea

zinemaaretoeieuroparfilma

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk