Euskal Autonomia Erkidegoko udalei laguntzak ematea, 2025ean udalerriko Justizia-Bulegoen funtzionamendu-gastuei aurre egiteko

[UJB2025]

Deskribapena


Xedea

Udalerrian justizia-bulegoa duten Euskal Autonomia Erkidegoko udalei laguntza ekonomikoa ematea, organo judizial horien funtzionamendu-gastuak ordaintzen laguntzeko. 

Aurrekontuko zuzkidura

478.150 euro

Prestazio ekonomikoa

Deialdiaren aginduan aipatzen diren laguntzak dira (236 udal, bake-epaitegia dutenak) dagokion ekitaldirako, laurehun eta hirurogeita hemezortzi mila ehun eta berrogeita hamar (478.150) euroko zenbatekoan, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-partidaren kargura.

Justizia Bulegoa duen Euskal Autonomia Erkidegoko udal bakoitzari dagokion zenbatekoa zehazten da, aurreikusitako kreditua banatzeko moduluen arabera eta irizpide hauen arabera: 

1.- Udalerrietako zuzenbidezko biztanleria -erakunde eskudunak egindako azken argitalpen ofizialari jarraiki- eskala honen arabera:   

BIZTANLEAK

ZENBATEKOAK

1etik 499ra

800 €

500etik 999ra

925 €

1.000tik 2.999ra

1.900 €

3.000tik 6.999ra

2.700 €

7.000 eta 19.999 bitartean

3.675 €

20.000tik 29.999ra

4.675 €

30.000tik 39.999ra

5.775 €

40.000tik gorakoak

7.475 €

2.- Beren udalerrian espetxea duten udalek 1.850 euroko osagarria jasoko dute.

3.- Baldin eta udalerriko justizia bulegoetako idazkaritzak integraturik badaude beren langile propioak dituzten elkarteetan, biztanleria-kopuruagatik legokiekeenaren %85 izango da jasoko duten kopurua.

4.- Aurreko paragrafoan aipatu diren idazkaritza elkarteen egoitzak dauzkaten udalerrietako udalek, arau orokorren arabera dagokien zenbatekoaren % 100 jasoko dute gehi elkartekide dituzten udalerriei beren biztanle-kopuruagatik dagokien kopuruaren % 15.

5.- Idazkaritza elkarte berriak sortzeko, agindu honetan jasotako zenbatekoak zehazteari doakionean, kontuan hartuko dira elkarte berriok, baldin eta 2025eko urtarrilaren 1a baino lehen hasiak baziren jardunean.

Ordainketa-modua:

Ordainketa bakarra, laguntzak urtero emateko agindua argitaratzen denean. Hala ere, udal onuradunek aldez aurretik eskaera egin beharko dute ordainketa hori egiteko.

Horretarako, udal bakoitzak prozedura telematikoan sartzeko eskabidea egingo du hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.  

 

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko udalak

Betekizunak

  • Zuzeneko laguntza da. Hala ere, laguntza ordaintzeko, udal onuradunek aldez aurretik eskaera egin beharko dute, dirulaguntzei buruzko araudiaren ondoriozko betebeharrak betetzen direla egiaztatu ahal izateko.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Justizia eta Giza Eskubideak / Justizia Sailburuordetza > Justizia Administrazioko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Justizia eta Giza Eskubideak / Justizia Sailburuordetza > Justizia Administrazioko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Justizia Administrazio Zuzendaritza 945 01 90 95

Zuzenean. Herritarrentzako arreta 012/945 01 80 00

Kodea

1097605

Eskabidea


Dirulaguntza ofizioz emango da, baina udal bakoitzak hilabeteko epea izango du, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, prozedura telematikoan sartzeko eskabidea egiteko.

Eskabideak aurkezteko epea: 2025eko urriaren 15etik 2025eko azaroaren 14ra.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epea izango du, gehienez, erabakia hartu eta jakinarazteko, agindu hau indarrean sartzen denetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Emandako laguntza justifikatzeko, bete formularioa deialdiaren aginduan aurreikusitako epean, eta eman beharrezko dokumentazioarekin batera Nire Karpeta

Beste tramite batzuk