TOKIKO KIROL ESPAZIOAK (MRR-NEXT funtsak): Tokiko kirol/komunitate-egiturak eta espazioak egokitu eta hobetzera bideratutako dirulaguntzak, 20.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan jarduera fisikoaren orientazio-zerbitzuak ezartzeko eta mantentzeko 2025

[tokiko kirol espazioak]

Deskribapena


Xedea

 Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko 20.000 biztanletik beherako udalerrietan jarduera fisikoarekin lotutako orientazio-zerbitzuak ezartzeko tokiko kirol- eta komunitate-egiturak egokitzera eta hobetzera bideratutako dirulaguntzen oinarriak ezartzea eta deialdiak egitea.

Egokitzapen eta hobekuntza horien emaitzak zehaztean kontuan hartu beharko da instalazioek trantsizio ekologikoarekin, digitalizazioarekin, berdintasunarekin, inklusioarekin, irisgarritasunarekin eta segurtasunarekin lotutako helburuak bete beharko dituztela.

Deialdi honen ondoreetarako, honi esaten zaio jarduera fisikoaren lotutako orientazio-zerbitzu: jarduera fisikorik egiten ez dutenak jarduera fisikoa egiteko behar duten aholkua, gidaritza eta laguntza jasotzea profesional baten eskutik, hura maiztasunez egiteko ohitura har dezaten.

 Dirulaguntza Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean (Next Generation EU) dago jasota; zehazki hemen: 26. osagaia, “Kirolaren sektorea sustatzea”; 2. inbertsioa, “Kirol-instalazioen trantsizio ekologikorako plana”; 3. proiektua, “Jarduera fisikoa eta osasuna sustatzea eremu despopulatuetan. PAFER sarea”.

Onuradunek Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoko funtsen kargura jasotako zenbatekoen bitartez garatutako proiektuek bete egin beharko dute Espainiako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren ebaluazioa onartzeari buruzko Kontseiluaren Betearazpen Erabakiaren (Council Implementing Decision – CID) 373. helburua.

Oinarri hauen arabera emandako dirulaguntzak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduak ezarritako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez finantzatuko dira (aurrerantzean, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko Erregelamendua).

Europako funtsekin finantza daitezkeen dirulaguntza horiek izapidetzeko eta emateko, Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko presako neurriak onartzeko abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretuan aurreikusitakoa aplikatuko da, aplikatzekoa den gainerako araudiari kalterik egin gabe.

 

Aurrekontuko zuzkidura

170.761,82

Prestazio ekonomikoa

Eman beharreko laguntzen bolumen osoak ez du gaindituko zenbateko hori, edo zenbateko horren gehikuntza baten ondoriozkoa, baldin eta Europar Batasunak Next Generation EU funtsen bidez finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako funts berriak daudelako aurrekontua handitu egiten bada. Aurrekontuaren handitzea Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburuaren agindu bidez egingo da, eta indarrean dagoen legediarekin bat etorriz, aurrekontuak aldatuko dira. Hori aldatuz gero, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza aldi bakar batean ordainduko da, dirulaguntza justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateak eta haiei atxikitako entitateak

Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateak eta horiei atxikitako entitateak, baldin eta 20.000 biztanle baino gutxiago badituzte toki-entitateak berak agindu honen datan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako azken biztanleria-erroldaren arabera

Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua > Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1074005

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk