Musika jarduera profesionaletarako dirulaguntzak. Musika-ekoizpena (2025)
[Proiektu unitarioak]
- Erakundea:
- Kultura eta Hizkuntza Politika
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Aurrekontuko zuzkidura
550.000 eurosPrestazio ekonomikoa
1.- Modalitate honetan, onuradun bakoitzak eskabide bakar bat egin eta, hala badagokio, dirulaguntza jaso ahal izango du, kontuan hartuz, dena den musika-enpresen esparruan, eskabidearen barruan eta, hala badagokio, emandako dirulaguntzaren barruan, musika-ekoizpeneko proiektu bat baino gehiago sartuta eta banakatuta dauden.2.– Egin beharreko eskabideen eta proiektu bakoitzari eman beharreko dirulaguntzen gehieneko mugak honako hauek izango dira:2.1.– Musika-enpresen eremurako mugak.Beren jarduera-profilaren arabera, 23.a) artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten entitateek honako proiektu hauek sartu ahal izango dituzte eskabidean, gehienez ere:a) 2023 eta 2024 bitartean gutxienez 15 edizio edo 150 ediziotik gorako katalogo-funts bat egiaztatzen duten erakundeak:– Ekoizpenen gehieneko kopurua: 4. Eskaera ekonomiko orokorra: 32.000 euro gehienez (proiektu bakoitzeko gehieneko muga: 16.000 euro).b) 2023tik 2024ra bitartean gutxienez 8 edizio edo 25 ediziotik gorako katalogo-funts bat egiaztatzen duten erakundeak:– Ekoizpenen gehieneko kopurua: 3. Eskaera ekonomiko orokorra: 25.000 euro (proiektu bakoitzeko gehieneko muga: 16.000 euro).c) Gainerako entitateak:– Ekoizpenen gehieneko kopurua: 2. Eskaera ekonomiko orokorra: 21.000 euro (proiektu bakoitzeko gehieneko muga: 16.000 euro).2.2.– Ekimen unitarioen eremurako mugak.23.b) artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten entitateek ekoizpen-proiektu bakarra sartu ahal izango dute eskabidean, eta, pertsona edo erakunde eskatzailearen nortasun juridikoaren arabera, honako laguntza hauek eskuratu ahal izango dituzte gehienez:a) Enpresa-izaerako pertsonak edo erakundeak: 9.000 euro.b) Kultura-elkarteak: 6.500 euro.*** Administrazio publikoek egindako ekarpen ekonomikoen guztizkoak ezingo du gainditu aurkeztutako proiektuaren kostuaren % 80.
Ordainketa-modua:
- Lehenengo ordainketa, emandako dirulaguntzaren % 50ekoa, ebazpena jakinarazten denetik aurrera egingo da, 14.a) artikuluan aipatutako epea igarota, dirulaguntzari uko egin ez bazaio.
- Gainontzeko % 50ekoa, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, justifikazioaren ondoren.

Nori dago zuzenduta
Pertsona fisikoak
Eskakizunak:
- Pertsona fisikoaren nortasuna
- Eskatzailearen bizilekuari buruzko datuak
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan -IAE- alta eman izanaren egiaztagiria, deialdiko eranskinean modalitate horretarako zerrendatutako epigrafeetako batean.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
Pertsona juridiko pribatuak
Eskakizunak:
- Legez eratuta egotea
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
- Sozietate-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea edo, bestela, aurkezten den proiektuaren helburua Euskal Herriko artistak edo musikarien lanak ekoiztea edo zabaltzea izatea.
- Sozietatearen xedeak zerikusia izatea musika-jardueren garapenarekin
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan -JEZ- alta eman izanaren egiaztagiria, deialdiko eranskinean modalitate horretarako zerrendatutako epigrafeetako batean.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Betekizunak
-
MODALITATE HONETAN SARTZEKO BALDINTZA ESPEZIFIKOAK (musika-enpresak/ekimen unitarioak)
Deialdi Aginduaren 3.1 artikuluan adierazitako baldintzei eta 22.5 artikuluan ezarritako dirulaguntzen muga eta erreferentziei kalterik egin gabe, modalitate honetan sartu ahal izango dira honako bi jarduera-eremu hauetako baterako ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonak edo entitateak:
a) Musika-enpresen eremua.
1.a– Atal honi atxiki ahal izango zaizkio 22.1 artikuluan ezarritako eremuan sartzen diren artistentzako edo taldeentzako musika-ekoizpeneko jarduerak garatzen dituzten enpresak, baldin eta, gutxienez, bi baldintza hauetako bat betetzen dutela egiaztatzen badute:
i.– 2023tik 2024ra bitartean, gutxienez 4 disko-erreferentzia argitalpen-marka propioaz argitaratu izana edo, bestela, argitaletxe horren katalogoan gutxienez 10 erreferentzia izatea.
ii.– 2023tik eta 2024ra bitartean, gutxienez 3 musika talde desberdinen 40 kontzertu -guztira-.kontratuak egiaztatzea.
2.a– Ezin izango dute paragrafo honetan sartu elkarte edo fundazio forma juridikoa duten entitateek.
b) Ekimen unitarioen eremua.
1.a– Atal honen barruan, gutxienez bi baldintza hauetako bat egiaztatzen duen musika-talde bakarrari dagozkion ekoizpen-proiektuak hartuko dira kontuan:
i.– Gutxienez 2 disko argitaratu izana eta lehenengoa 2022a baino lehen edo, urte hori baino lehen, gutxienez 8 kantu eta/edo 30 minutuko musika-interpretazioa.
ii.– Proiektuaren xede den artista edo taldearen ibilbide musikalean gutxienez 50 kontzertu profesional eman izana.
2.a– Aurreko betekizunei dagokienez, dagokion taldearen ibilbideari buruzko datu zehatzak eta erreferentzia egiaztagarriak aurkeztu beharko dira, edo, bestela, eskaeraren xede den proiektuaren sustatzaileetako batek aurreko musika-proiektuetan izandako egiletzaren eta ibilbidearenak.
-
Eskabidearekin batera, eskaeraren xede den PROIEKTUARI DAGOKION DOKUMENTAZIOA aurkeztea, zehazki:
1.- Proiektuaren memoria:
Proiektuak baloratzeko irizpideen arabera (deialdiaren 25. artikulua eta II.2 eranskina), gutxienez eduki hauek jaso behar dira:
-. Aurkeztutako produkzio-proiektuen xehetasuna.
-. Erakundearen ibilbidea eta jarduera 2024an.(Musika enpresen eremuan: aurkezturiko ekoizpen proiektuen aurrekontuen zehaztapenak).
2.- Formularioa ('Tramitazioa' ataleko excel dokumentua), eduki honekin:Erakunde eskatzailearen profilaProiektuaren laburpenaAurrekontua(+ Justifikaziorako orriak, hala badagokio).
** Dagokion eredua erabili behar da:
- Musika-enpresak: 'MK2-ENPR_F25 "
- Ekimen unitarioak: "MK2-UNIT_F25"
3.- Soinu-artxiboa, aurkeztutako proiektuari buruzkoa.
4.- Argitalpenen egile-eskubideei buruzko ziurtagiria edo aitorpena.
5.- Hala badagokio, koprodukzio-kontratua. - Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
- Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako baldintzak bete beharko dituzte.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisa, "Itsasontzi jokoa" erabil dezakete. Sinadura elektronikorako beste bide batzuk baino errazagoa eta erabilgarriagoa da.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Zure burua identifikatzeko ziurtagiri elektroniko bat erabili baldin baduzu (NANa edo herritarren ziurtagiria), ez daukazu agiririk erantsi beharrik.
-
Dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu zure bizilekuari buruzko datuak egiaztatzeko:
- Errolda-txartela, formatu elektronikoan edo txartelaren kopia eskaneatua (PDF formatuan).
Oharra: Zure datuak kontsultatzeko baimena ematen badiozu Administrazioari, ez duzu agiririk aurkeztu behar.
-
Jarduera ekonomikoen zergako musika jarduerako epigrafe batean altan egotea eta sozietatearen xedeak zerikusia izatea musika-jardueren garapenarekin.
Zure datuak kontsultatzeko baimena ematen badiozu Administrazioari, ez daukazu agiririk aurkeztu beharrik. Zure adostasuna markatu eskabidean.
Adostasunik ematen ez baduzu, aurkeztu beharko duzu:
- Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafearen ziurtagiriaren kopia eskaneatua (pdf formatuan)
Oharra: Zure zerga-bulegoak zerbitzu elektronikoa badu, dokumentu elektroniko gisa deskargatu dezakezu ekonomia-jardueren gaineko zergaren.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
Zergak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen badituzu, agiri hau aurkeztu behar duzu:
- zerga-betebeharrak betetzen dituzulako Foru Ogasunak egindako ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan)
-
- Entitatea identifikatu bada "Entitatearen Ordezkariaren Ziurtagiriarekin", ez du dokumentazioa aurkeztu beharko.
- Administrazio honetako erregistroetan dauden erakundeak: eskabidean adieraziko dute zein erregistrotan dauden eta ez dute erregistro horren agiririk aurkeztu beharko.
- Beste administrazioetako erregistroetan dauden erakundeak egiaztatu beharko dute bere nortasun juridikoari dagokion legezko eraketa, ordezkaria den pertsonaren identitatea eta daukan legezko ordezkaritzako ahalmena honako dokumentazio honen bitartez:
- Sortze-eskritura eta estatutuak eta dagozkion erregistro publikoetan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria.
- Identifikazio Fiskalaren Zenbakiaren txartela.
- Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren identitatea eta daukan legezko ordezkaritzako ahalmenaren egiaztagiriak.
-
Entidate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ez daukazu egiaztatu beharrik ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula.
Pertsona fisikoaren ziurtagiriaren bidez identifikatu bada eta Ordezkarien Erregistro Elektronikoan alta emanda ez badago:
- Entitatearen legezko ordezkaria bada, aurkeztu behar izango du: Legezko ordezkaritzako ahalmenaren egiaztagiria.
- Entitatearen legezko ordezkaria ez bada, aurkeztu behar izango du: Ordezkarien Erregistro Elektronikoko inskripzio egitearen eredua aurkeztu beharko da, beteta.
-
Zure datuak kontsultatzeko baimena ematen badiozu Administrazioari, ez daukazu agiririk aurkeztu beharrik. Zure adostasuna markatu eskabidean.
Adostasunik ematen ez baduzu, aurkeztu beharko duzu:
- Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafearen ziurtagiriaren kopia eskaneatua (pdf formatuan)
Oharra: Zure zerga-bulegoak zerbitzu elektronikoa badu, dokumentu elektroniko gisa deskargatu dezakezu ekonomia-jardueren gaineko zergaren.
-
-
MODALITATE HONETAN SARTZEKO BALDINTZA ESPEZIFIKOAK (musika-enpresak/ekimen unitarioak)
Deialdi Aginduaren 3.1 artikuluan adierazitako baldintzei eta 22.5 artikuluan ezarritako dirulaguntzen muga eta erreferentziei kalterik egin gabe, modalitate honetan sartu ahal izango dira honako bi jarduera-eremu hauetako baterako ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonak edo entitateak:
a) Musika-enpresen eremua.
1.a– Atal honi atxiki ahal izango zaizkio 22.1 artikuluan ezarritako eremuan sartzen diren artistentzako edo taldeentzako musika-ekoizpeneko jarduerak garatzen dituzten enpresak, baldin eta, gutxienez, bi baldintza hauetako bat betetzen dutela egiaztatzen badute:
i.– 2023tik 2024ra bitartean, gutxienez 4 disko-erreferentzia argitalpen-marka propioaz argitaratu izana edo, bestela, argitaletxe horren katalogoan gutxienez 10 erreferentzia izatea.
ii.– 2023tik eta 2024ra bitartean, gutxienez 3 musika talde desberdinen 40 kontzertu -guztira-.kontratuak egiaztatzea.
2.a– Ezin izango dute paragrafo honetan sartu elkarte edo fundazio forma juridikoa duten entitateek.
b) Ekimen unitarioen eremua.
1.a– Atal honen barruan, gutxienez bi baldintza hauetako bat egiaztatzen duen musika-talde bakarrari dagozkion ekoizpen-proiektuak hartuko dira kontuan:
i.– Gutxienez 2 disko argitaratu izana eta lehenengoa 2022a baino lehen edo, urte hori baino lehen, gutxienez 8 kantu eta/edo 30 minutuko musika-interpretazioa.
ii.– Proiektuaren xede den artista edo taldearen ibilbide musikalean gutxienez 50 kontzertu profesional eman izana.
2.a– Aurreko betekizunei dagokienez, dagokion taldearen ibilbideari buruzko datu zehatzak eta erreferentzia egiaztagarriak aurkeztu beharko dira, edo, bestela, eskaeraren xede den proiektuaren sustatzaileetako batek aurreko musika-proiektuetan izandako egiletzaren eta ibilbidearenak.
-
Eskabidearekin batera, eskaeraren xede den PROIEKTUARI DAGOKION DOKUMENTAZIOA aurkeztea, zehazki:
1.- Proiektuaren memoria:
Proiektuak baloratzeko irizpideen arabera (deialdiaren 25. artikulua eta II.2 eranskina), gutxienez eduki hauek jaso behar dira:
-. Aurkeztutako produkzio-proiektuen xehetasuna.
-. Erakundearen ibilbidea eta jarduera 2024an.(Musika enpresen eremuan: aurkezturiko ekoizpen proiektuen aurrekontuen zehaztapenak).
2.- Formularioa ('Tramitazioa' ataleko excel dokumentua), eduki honekin:Erakunde eskatzailearen profilaProiektuaren laburpenaAurrekontua(+ Justifikaziorako orriak, hala badagokio).
** Dagokion eredua erabili behar da:
- Musika-enpresak: 'MK2-ENPR_F25 "
- Ekimen unitarioak: "MK2-UNIT_F25"
3.- Soinu-artxiboa, aurkeztutako proiektuari buruzkoa.
4.- Argitalpenen egile-eskubideei buruzko ziurtagiria edo aitorpena.
5.- Hala badagokio, koprodukzio-kontratua. - Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
- Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako baldintzak bete beharko dituzte.
- Pertsona fisikoaren nortasuna
- Eskatzailearen bizilekuari buruzko datuak
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan -IAE- alta eman izanaren egiaztagiria, deialdiko eranskinean modalitate horretarako zerrendatutako epigrafeetako batean.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
- Legez eratuta egotea
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
- Sozietate-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea edo, bestela, aurkezten den proiektuaren helburua Euskal Herriko artistak edo musikarien lanak ekoiztea edo zabaltzea izatea.
- Sozietatearen xedeak zerikusia izatea musika-jardueren garapenarekin
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan -JEZ- alta eman izanaren egiaztagiria, deialdiko eranskinean modalitate horretarako zerrendatutako epigrafeetako batean.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.
Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisa, "Itsasontzi jokoa" erabil dezakete. Sinadura elektronikorako beste bide batzuk baino errazagoa eta erabilgarriagoa da.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Aurkeztuko diren dokumentu elektronikoak ondorengo ezaugarriak izan beharko dituzte:
- Deskargatzeko ereduak erabiliko dira holakoak daudenean. Bestelako kasuetan, ahal bada dokumentazioa PDF formatuan aurkeztuko da.
- Dokumentazio elektroniko guztiaren gehienezko tamaina 30 Mb izango da.
- Musika edo ikusentzunezko erreferentziak, web helbideak emanez aurkeztu ahal izango dira, dagokion formularioan.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, eskabidea deialdiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabeteak.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.
Ziurtatu ezazu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau. Aplikazio honek erabiltzaileei aukera ematen die bankuko datuak kontsultatu, aldatu eta alta emateko.
Alta edo aldaketa kasuetan, aplikazioak baliozkotu ondoren, posta elektroniko edo SMS bat jasoko duzu. - Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
- Zerbitzu hau erabiltzeko ezinbestekoa da erabiltzailea identifikatuta egotea. Horretarako Eusko Jaurlaritzak onartutako ziurtagiri digitalen bat erabil dezakezu.
- Hirugarrenen erregistroan datuen alta edo aldaketa interesatuak berak egin beharko du, bitarteko elektronikoen bidez, edo ordezkari batek bere izenean, baldin eta ordezkari hori alta emanda badago Eusko Jaurlaritzaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan.
Justifikazioa
Pertsona onuradunek, dagokion jarduera amaituta, beti ere 2024ko azaroaren 30a baino lehen, justifikazioa aurkeztu beharko dute.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Diruz lagundutako proiektuaren justifikazioa
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua