Produkzio eszenikorako dirulaguntzak: Produkzioak II (2025)

[Produkzio eszenikoa - Produkzioak II]

Deskribapena


Xedea

2025eko ekitaldian hasiko diren arte eszenikoen ekoizpen profesionaletarako (antzerkia, dantza, zirkua...) dirulaguntzak emateko araubidea ezarriko da.

Modalitatea: Produkzioak II egiteko laguntzak.

Dirulaguntzak jaso dezaketen alorrak: 2025eko martxoaren 30 baino beranduago eta 2026ko ekainaren 30 baino lehen estreinatzen diren ekoizpenetarako dira.

 

Aurrekontuko zuzkidura

474.000

Prestazio ekonomikoa

Produkzioak II egiteko laguntzak, IV. kapituluan ezarritako baldintzetan: 474.000 euro. Honela banatuko da, diziplinaren arabera: 250.000 euro emango zaizkio antzerki-eremuari, 150.000 dantza-eremuari eta 74.000 zirkuari.

Hautatutako proiektu bakoitzari emandako gehieneko zenbatekoa ez da 60.000 eurotik gorakoa izango, ezta aurkeztutako ekoizpenaren aurrekontuaren % 50etik gorakoa ere. 31. artikuluan araututako primak jasotzen dituzten euskarazko ekoizpen elebidunen edo soilik euskarazkoen kasuan, ezarritako muga % 55ekoa da.

Laguntza koprodukzio baterako eskatzen bada, pertsona edo erakunde eskatzaileak gutxienez ekoizpenaren %33ko parte-hartzea izan beharko du. Diru-laguntzak ez du inoiz gaindituko ekoizle eskatzailearen parte-hartzearen %60.

Administrazio publiko desberdinetatik jasotako diru-laguntza guztiek ezingo dute gainditu diruz lagundutako ardueraren kostuaren %80.

Nolanahi ere, onuradun berak ezin izango ditu 400.000 euro baino gehiago jaso azken 8 urteko epean.

Ordainketa-modua:

  • Dirulaguntzaren % 50 diruz lagundutako jarduerari dagozkion lanak hastean. Onuradunak aldez aurretik jakinarazi beharko du, berariaz, noiz hasiko diren aipatutako lanok.
  • Dirulaguntzaren beste % 40, lehenengo ordainketan emandako diruari dagozkion gastuak (% 50) justifikatu ondoren eta, betiere, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.
  • Dirulaguntzaren gainerako % 10a, diruz lagundutako jarduera osoa egin dela egiaztatu, eta, 2026ko abenduaren 31 baino lehen, behar bezala justifikatu ondoren ordainduko da.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Autonomo edo eta enpresaburu indibidualak.

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Estatutuetan haien helburu edo xede sozial gisa antzerki-jarduerak garatzea izan beharko dute.

Betekizunak

  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea
  • Eskabidea aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergaren jarduera eszenikoari dagokion epigrafe hauetakoren batean alta emanda egon beharko dute:

  • Ezingo dituzte deialdi honetako diru-laguntzak jaso:

  • Ezinbestekoa da zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, baita diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea ere.

  • Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide batean kokatutako pertsona fisiko eta juridiko pribatuek, baldin eta dirulaguntza emanez gero Euskal Autonomia Erkidegoan establezimendu iraunkor bat irekitzeko konpromisoa hartzen badute.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


JOSU IRIONDO ARRIETA

KULTURA SUSTATZEKO ZUZENDARITZA

945 01 94 67

j-iriondoarrieta@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1082128

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskaerak ebazteko eta pertsona interesdunei jakinarazteko epeak sei hilabete iraungo du gehienez, agindu hau argitaratu zen egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Lehen justifikazioa


Lehenengo ordainketan emandako diruari dagozkion gastuak (% 50) justifikazioa, betiere 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera  eta 2026ko martxoaren 31 aurretik.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Diru-laguntza jasotzen duten pertsona/entitate onuradunek, lagundutako jarduera bukatu eta hiru hilabeteko epean, betiere 2026ko azaroaren 30 baino lehen, justifikazioa aurkeztu beharko dute.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk