2025-2026 ikasturtean doktoreak ez diren ikertzaileak prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako laguntza berriak. LAGUNTZA BERRIAK- IKERKETA ESPEZIFIKOA.

[PREDOC BERRI ESPEZIFIKO]

Deskribapena


Xedea

Onartzea doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako laguntzen 2025-2026 ikasturterako deialdiaren oinarriak, doktorego-tesi bat egitera bideratutako ikerketa finantzatzeko.

Programaren helburua da ikertzaileen prestakuntza sustatzea doktore titulua lor dezaten eta doktorego-programa bateko kalitatezko ikerketa zientifikoarekin lotutako gaitasunak eta trebetasunak eskura ditzaten, martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuak (Doktoratu aurretik prestakuntza jasotzen ari diren langile ikertzaileen estatutua onartzen duena) deskribatutako arloan.

Halaber, prestakuntza-programa honen bitartez, doktore titulua lortu ondoren doktoratu osteko orientazioko aldi bat finantzatuko da, hamabi hilabetez gehienez, ikertzaileen lanbide-hobekuntza eta -espezializaziorako, baldin eta titulua laguntza gauzatzeko aldian eskuratzen bada. Edonola ere, kontratua ezingo da lau urtetik gorakoa izan.

Laguntza berrien lerroa, zeinaren bidez finantzatzen baitira ikerketa-arlo espezifikoetan prestakuntzako ikertzaileen kontratuak.

Ikerketa-arlo espezifiko hauetarako eska daitezke laguntzak:

a) Neutronika

– Polimeroen eta sistema makromolekularren ikerketari aplikatutako neutroien teknikak.

– Energiarako materialen ikerketari aplikatutako neutroien teknikak.

– Material funtzionalen ikerketari aplikatutako neutroien teknikak.

– Sistema biologikoen eta material bio-inspiratuen ikerketari aplikatutako neutroien teknikak.

b) Hezkuntza

– Digitalizazioa: Metodologia eta gaitasun tekno-pedagogikoak eta, ingurune digitalaren eta ingurune presentzialaren integrazioa.

– STEAM proiektuak: gaitasun zientifiko-teknologikoak eskuratzea eta ikasleen STEM arloekiko jarrera aldatzea.

– Kulturartekotasuna eta eskola-arrakasta: metodologiak eta hizkuntza-gaitasunak ingurune inklusiboetan.

Aurrekontuko zuzkidura

107.177 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Ordainsaria zatika ordainduko zaie erakunde kontratatzaileei: laguntzaren bi hilekori dagokion ordainsaria (lehenengo ordainketa) ebazpen bidez esleitutako laguntza onartzean ordainduko da, edo, hala badagokio, aginduaren 12.1 oinarrian adierazitako epea igaro eta gero, onuradunak laguntzari espresuki uko egin ez badio. Gainerakoa, hiru alditan ordainduko da: bat 2026ko martxoan (lau hileko), beste bat 2026ko maiatzean (hiru hileko), eta hirugarren bat 2026ko urrian (hiru hileko).

 

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Laguntzen onuradunak doktorego-tesi proiektu bat gauzatzen ari diren pertsona fisikoak izango dira
  • EAEko udalerriren batean erroldatuta egotea eskabidea aurkezteko unean; 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera A modalitatean aurkeztuz gero, edo 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera B edo I. modalitateetan aurkeztuz gero. Hala ere, onartu egingo dira Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon ohi diren pertsonen eskabideak, baldin eta betekizun hori betetzen ez badute deialdi honen xedearekin lotutako graduko edo graduondoko unibertsitate-ikasketak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egin dituztelako.
  • Erkidegotik kanpoko atzerritarren kasuan, bizileku-baimena edukitzea.
  • Doktorego-programa ofizial batean matrikulatuta edo onartuta dagoela egiaztatzea.

  • Titulazio hauetakoren bat duela egiaztatzea:

  • Gradu, lizentzia, arkitektura, ingeniaritza, arkitektura tekniko, ingeniaritza tekniko edo diplomaturako ikasketen amaiera-data 2021eko ekaina izango da, edo geroagoko data, salbuespen hauekin:

  • Batez besteko nota hau izatea, edo hortik gorakoa:

  • Agindu honen babesean jasotako laguntzak bateraezinak dira ZTBLren 21. artikuluan xedatutakoaren babesean egindako doktoratu aurreko kontratu bat sinatu izanarekin, agindu honen ebazpena baino lehen.

Betekizunak

  • Eskatzaileek laguntza-eskabidea aurkezten dutenean egiaztatu beharko dute baldintzak betetzen dituztela, berariaz aipatutako salbuespenetan izan ezik.
  • Betekizun horiek betetzen ez dituztenak edo eskatutako epean eta moduan egiaztatzen ez dituztenak hautaketa-prozesutik kanpo geratuko dira.
  • Ezin izango dira deialdi honetako dirulaguntzen onuradun izan Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan xedatutako egoeraren batean dauden hautagaiak. Arrazoi beragatik, erakunde kontratatzaileak ere ezingo dira erakunde kolaboratzaile izan. Besteak beste, hauek dira egoera horiek:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza

Ebazten duen erakundea

  • Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Zientzia eta Berrikuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0101720

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da ebazpena, beranduenez.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk