2025-2026 ikasturtean doktoreak ez diren ikertzaileak prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako laguntza-berritzeak. BERRIZTAPENAK. IKERKETA ESPEZIFIKOA.
[PREDOC BERRIZTAPENAK]
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Laguntza-berritzeen lerroa, zeinaren bidez berritzen baitira 2024-2025 aldian emandako laguntzak ikerketa orokorrean.
Halaber, prestakuntza-programa honen bitartez, doktore titulua lortu ondoren doktorego osteko orientazioko aldi bat finantzatuko da, hamabi hilabetez gehienez, ikertzaileen lanbide-hobekuntza eta -espezializaziorako, baldin eta titulua laguntza gauzatzeko aldian eskuratzen bada. Edonola ere, kontratua ezingo da lau urtetik gorakoa izan.
Onartzea doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako laguntzen 2025-2026 ikasturterako deialdiaren oinarriak, doktorego-tesi bat egitera bideratutako ikerketa finantzatzeko.
Programaren helburua da ikertzaileen prestakuntza sustatzea doktore titulua lor dezaten eta doktorego-programa bateko kalitatezko ikerketa zientifikoarekin lotutako gaitasunak eta trebetasunak eskura ditzaten, martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuak (Doktoratu aurretik prestakuntza jasotzen ari diren langile ikertzaileen estatutua onartzen duena) deskribatutako arloan.
Aurrekontuko zuzkidura
233.053,00 (euro)Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:
Ordainsaria zatika ordainduko zaie erakunde kontratatzaileei: laguntzaren bi hilekori dagokion ordainsaria (lehenengo ordainketa) ebazpen bidez esleitutako laguntza onartzean ordainduko da, edo, hala badagokio, aginduaren 12.1 oinarrian adierazitako epea igaro eta gero, onuradunak laguntzari espresuki uko egin ez badio. Gainerakoa, hiru alditan ordainduko da: bat 2026ko martxoan (lau hileko), beste bat 2026ko maiatzean (hiru hileko), eta hirugarren bat 2026ko urrian (hiru hileko).

Nori dago zuzenduta
Pertsona fisikoak
Eskakizunak:
- Onuradunak doktorego-tesi proiektu bat gauzatzen ari diren pertsona fisikoak izango dira
- Agindu honek ondorioak dituen egunean, 2024-2025 ikasturtean emandako doktoratu aurreko laguntza baliatzen aritzea, Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordearen ebazpenaren arabera
-
Doktorego-programan, jarraitutasuna eta ikerketa-proiektuko lanerako planean aurreikusitako jardueren aprobetxamendua egiaztatzea
Hori egiaztatzeko, 35. oinarrian adierazitako agiriak aurkeztuko dira.
Betekizunak
- Onuradunek laguntza-eskabidea aurkezten dutenean egiaztatu beharko dute betekizunak betetzen dituztela, berariaz aipatutako salbuespenetan izan ezik.
- Hautapen-prozesutik kanpo geldituko dira eskatutako eskakizunak betetzen ez dituztenak edo betetzen dituztela garaiz eta forma egokian frogatzen ez dutenak.
-
Ezin izango dira deialdi honetako dirulaguntzen onuradun izan Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan xedatutako egoeraren batean dauden hautagaiak. Arrazoi beragatik, erakunde kontratatzaileek ere ezingo dute erakunde kolaboratzaile izan. Besteak beste, honako hauek dira egoera horiek:
- Ordaindu gabe izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari lotutakoak.
- Ordaindu gabe izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.
- Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen zigor penal edo administratiboren bat izatea edo horretarako desgaitzen duen legezko debeku baten pean egotea.
Betekizun horiek laguntza-eskabidea aurkeztu eta ematen den dirulaguntza likidatu arte bete beharko dira.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Eusko Jaurlaritza
Ebazten duen erakundea
- Eusko Jaurlaritza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Laguntzaren azken berritzetik, edo, lehenengo berritzearen kasuan, laguntza eman zenetik, egindako jarduera akademiko eta ikertzaileen orri bateko memoria, kalifikazio akademikoak sartuta, halakorik balego, eta tesiaren zuzendariak sinatua, eta zuzendarikideak sinatua, halakorik balego (lehenengo, bigarren eta hirugarren berritze-kasuetan aurkeztu behar da).
Memoria EAEko hizkuntza ofizialetako edozeinetan edo gure ingurune kulturalean luze-zabal ulertzen den hizkuntza batean egon beharko da idatzita. Informatika-aplikazioan eskuragarri dagoen txantiloi eguneratua erabili behar da. Ez bada txantiloi hori erabiltzen, edo aipatu den luzera gainditzen bada, edo sinatu gabe badago, eskabidea zuzendu beharko da
I modalitatean, ikerketa-proiektuaren zuzendariak sinatutako aldeko txostena aurkeztu beharko da, eskatzaileak egindako ikasketa- eta/edo ikerketa-jarduerei buruzkoa eta pertsona horren errendimenduari buruzkoa (lehenengo, bigarren eta hirugarren berritzeetan aurkeztu behar da).
Ezarpen-zentroaren konpromisoa –bertako legezko ordezkariak sinatua (Ikerketako errektoreordeak edo haren baliokideak, unibertsitateen kasuan)–, egungo lan-kontratua hamabi hilabete gehiagoz luzatzeko (lehenengo, bigarren eta hirugarren berritzeetan aurkeztu behar da). Ezarpen-zentroa EHU duten eskabideei dagokienez, zientzia Politikako Zuzendaritzak ofizioz eskatuko du konpromiso hori.
Onuradunak eta programa garatzen den unibertsitateak sinatutako konpromiso-agiria aurkeztu beharko da doktorego-programa hastean.
A eta B modalitateetan, bigarren berritzerako, eskabide aurkezteko unean eskuragarri dagoen azken ebaluazio positiboaren akta aurkeztu beharko da.
A eta B modalitateetan, hirugarren berritzerako, EGONLABUR deialdiaren onuradun izan ez bada, atzerrian egindako egonaldiaren egiaztagiria. Eskaera egiterakoan egonaldia amaitu ez bada, egonaldia hasi izanaren egiaztagiria edo horren planifikazioa.
Dena dela, egonaldia hirugarren berritzea ebatzi aurretik hasi beharko da eta eskatzaileak egonaldia hasi izanaren agiria 2025eko urriaren 17rako, egun hori barne, igo beharko du aplikazio informatikora. Betebehar hori ez betetzeak laguntza ez berritzea eragingo du
- Onuradunek laguntza-eskabidea aurkezten dutenean egiaztatu beharko dute betekizunak betetzen dituztela, berariaz aipatutako salbuespenetan izan ezik.
- Hautapen-prozesutik kanpo geldituko dira eskatutako eskakizunak betetzen ez dituztenak edo betetzen dituztela garaiz eta forma egokian frogatzen ez dutenak.
-
Ezin izango dira deialdi honetako dirulaguntzen onuradun izan Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan xedatutako egoeraren batean dauden hautagaiak. Arrazoi beragatik, erakunde kontratatzaileek ere ezingo dute erakunde kolaboratzaile izan. Besteak beste, honako hauek dira egoera horiek:
- Ordaindu gabe izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari lotutakoak.
- Ordaindu gabe izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.
- Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen zigor penal edo administratiboren bat izatea edo horretarako desgaitzen duen legezko debeku baten pean egotea.
Betekizun horiek laguntza-eskabidea aurkeztu eta ematen den dirulaguntza likidatu arte bete beharko dira.
- Onuradunak doktorego-tesi proiektu bat gauzatzen ari diren pertsona fisikoak izango dira
- Agindu honek ondorioak dituen egunean, 2024-2025 ikasturtean emandako doktoratu aurreko laguntza baliatzen aritzea, Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordearen ebazpenaren arabera
-
Doktorego-programan, jarraitutasuna eta ikerketa-proiektuko lanerako planean aurreikusitako jardueren aprobetxamendua egiaztatzea
Hori egiaztatzeko, 35. oinarrian adierazitako agiriak aurkeztuko dira.
- Ziurtagiri elektronikoa erabiltzea ezinbestekoa da diru-laguntza eskatzeko.
- Hurrengo pausuan aurkituko den dokumentazioa bete, pdf edo onartutako formatuetan, eskaneatu eta ordenagailuan gorde.
- Zerbitzu elektronikora sartu: eskabidea bete eta prestatutako dokumentuak erantsi.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpena sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da gehienez ere, deialdi-agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua