Ikertzaile Dokotoreentzako Hobekuntzarako doktoretza-ondoko Programarako laguntzak berritzeko 2025-2028 denboraldirako deialdia. BERRIZTAPENAK. IKERKETA OROKORRA.

[POSDOC BERRIZTAPENAK]

Deskribapena


Xedea

Ikertzaile doktoreen hobekuntzarako 2025-2028 aldirako laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onartzea, EAEko ezarpen-zentroetan egongo diren eta aldi baterako atzerrira joango diren ikertzaile doktoreentzat. Deialdiak barne hartzen du:

a) 2025-2028 aldirako laguntza berriak ematea.

b) Aurreko deialdian hirugarren urterako berritu ziren laguntzak 2025-2026 aldirako berritzea.

c) 2022-2025 aldirako deialdian laguntza berria lortu zutenak 2025-2027 aldirako berritzea.

d) Atzerriko bigarren urteko egonaldia ordaintzeko laguntza, aurreko deialdiaren (2024-2027) onuradun izaten jarraitzen duten hartzaile berrientzat.

          [BERRIZTAPENAK. Ikerketa orokorrekoak]

Aurrekontuko zuzkidura

2.595.060,00

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Lehen urtekoa. Laguntzaren ordainketa zatikatua izango da, eta entitate kontratatzaileei egingo zaie. Ebazpen bidez emandako laguntza onartu ondoren ordainduko zaie bi hilabeteri dagokion ordainsaria (lehen ordainketa), edo, hala badagokio, aginduaren 11.1 oinarrian ezarritako epea igaro eta esanbidezko uko-egiterik izan ez bada. Gainerakoa hiru ordainketatan ordainduko da: bata, 2026ko martxoan (lau hileko); bestea, 2026ko maiatzean (hiru hileko); eta hirugarrena, 2026ko urrian (hiru hileko).

Bigarren urtea. Laguntza zatika ordainduko zaie entitate kontratatzaileei. 2026ko abenduan ordainduko zaie bi hilabeteri dagokion ordainsaria (lehen ordainketa). Gainerakoa hiru ordainketatan ordainduko da: bata, 2027ko martxoan (lau hileroko); bestea, 2027ko maiatzean (hiru hileko); eta hirugarrena, 2027ko urrian (hiru hileko).

Bigarren ordainketa egiteko, kontratua aurkeztu beharko dute onuradunek, edo, hala badagokio, haren luzapenak, informatika-aplikazioaren bidez, agindu honen 9. oinarriko 2. puntuan ezartzen den bezala.

Doktore-ikertzaileei egindako ordainketak direla-eta, ezarpen-zentroek kasuan kasuko konturako atxikipenak eta diru-sarrerak aplikatuko dituzte.

Jarduera uzteagatik kalte-ordainari dagokion zenbatekoa entitate kontratatzaileari ordainduko zaio, programako bosgarren urteko azkenengo ordainketan.

Dena dela, ez da ordainketarik egingo baldin eta onuradunak ez baditu ordaindu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta, orobat, itzulketa-ebazpen bat dela medio, zorduna bada.

Nori dago zuzenduta


Lehenengo berritzea eskatzen dutenak

Eskakizunak:

  • Laguntza jaso zuenez geroztik ikerketa-hobekuntzaren alorrean gauzatutako jardueren txostena (hiru orrialde gehienez). Ingelesez idatzitako txostenak onartuko dira.
  • Berritzea eskatu duenaren ikerketa- eta prestakuntza-jarduerei eta errendimenduari buruzko txostena, EAEko aplikazio-proiektuaren zuzendariak izenpetuta.
  • Ezarpen-zentroaren konpromisoa, haren legezko ordezkariak sinatua (Ikerketako errektoreordea unibertsitateen kasuan), lehendik dagoen lan-kontratua edo ZTBLren 22d artikuluak baimendutako gehienekoa beste bi urterako luzatzeko.

  • Ikerkuntza-hobekuntzako programari buruzko eguneratze-memoria (2 orrialde gehienez), eskatzaileak 2026an eta 2027an gauzatu beharreko jarduerak jasota dituena. Memorian adierazita egon behar da ezarpen-zentroarekin, eta hala badagokio, EAEko beste ikerketa-zentro batzuekin zein atzerriko zentroarekin izandako lankidetza-modalitatea.

Laugarren berritzea eskatzen dutenak

Eskakizunak:

  • Laguntza jaso zuenez geroztik ikerketa-hobekuntzaren alorrean gauzatutako jardueren txostena (hiru orrialde gehienez). Ingelesez idatzitako txostenak onartuko dira.
  • Berritzea eskatu duenaren ikerketa- eta prestakuntza-jarduerei eta errendimenduari buruzko txostena, EAEko aplikazio-proiektuaren zuzendariak izenpetuta.
  • Ezarpen-zentroaren konpromisoa, bertako lege-ordezkariak sinatua (Ikerketako errektoreordeak, unibertsitateen kasuan), indarreko lan-kontratua beste urtebetez luzatzeko.

  • Ikerkuntza-hobekuntzako programaren eguneratze-memoria (gehienez 2 orrialde), eskatzaileak 2026an gauzatu beharreko jarduerak jasota dituena. Memorian adierazita egon behar da ezarpen-zentroarekin, eta hala badagokio, EAEko beste ikerketa-zentro batzuekin zein atzerriko zentroarekin izandako lankidetza-modalitatea.

Betekizunak

  • Aurreko deialdian laguntza berritzeko doktoretza-ondoko laguntzaren onuradun izatea, Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordearen ebazpenaren arabera, edo doktoratu ondoko laguntza berri baten onuradun izatea 2022-2025 deialdian, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuordearen ebazpenaren arabera, agindu honek ondorioak dituen egunean.
  • Ikerketa-proiektuko lanerako planean aurreikusitako jardueren aprobetxamendua egiaztatzea, aldeko txosten baten bidez. Hori egiaztatzeko, 35. oinarrian adierazitako agiriak aurkeztuko dira.
  • Ezin izango dira deialdi honetako dirulaguntzen onuradun izan Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan eta Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean dauden hautagaiak. Arrazoi beragatik, entitate kontratatzaileak ere ezingo dira erakunde kolaboratzaile izan. Besteak beste, hauek dira egoera horiek:

  • Sozietatearen egoitza EAEn duen unibertsitate, ikerketa-zentro edo osasun-ikerketako institutu batekin edo Ikerbasque fundazioarekin ikertzaile doktore izateko sarbide-kontratua sinatzen duen ikertzaile-doktorea izango da laguntzaren onuraduna.
  • Onuradunek eskabidea aurkezten dutenean egiaztatu beharko dute eskakizunak betetzen dituztela, berariaz aipatutako salbuespenetan izan ezik.
  • Hautaketa-prozesutik kanpo geldituko dira eskatutako betekizunak betetzen ez dituzten edo betetzen dituztela garaiz eta forma egokian frogatzen ez dutenak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Unibertsitate Politikako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0101818

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da gehienez ere, deialdi-agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Beste tramite batzuk