Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

2024-2025 ikasturtean, nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloko ikasketak egiteko bekak

[Nautikako eta arrantzako irakaskuntzetarako bekak]

Deskribapena


Xedea

2024-2025 ikasturteari dagokionez, nautikari eta arrantzari buruzko ikasketak honako hauetan egiteko beken deialdia Pasaiako Blas de Lezo LHIIn, Bermeoko Nautika eta Arrantzako LHIIn, eta Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantzako Lanbide Heziketako Eskolan.

Bekak zer gastutarako erabili ahalko diren.

– Ohiko bizilekutik kanpo bizitzeak eragindako gastuak.

– Ikastetxerako joan-etorriek eragindako gastuak.

– Mantenu-gastuak.

– Ikasketa-materialetarako gastuak.

Bekak hautagaiek lortutako puntuazioaren arabera esleituko dira, eta puntuazioa horretarako izendatutako Balorazio Batzordeak ezarriko du. Hautagaiek behar bezala matrikulatuta egon beharko dute dagokion kurtsoan, nautikari eta arrantzari buruzko ikasketen edozein ikastetxetan.

 

Aurrekontuko zuzkidura

140.506 €

Eskakizunak betetzen dituzten hautagai guztiek izango dute beka jasotzeko eskubidea. Beken zenbatekoa 2.404,05 euro izango da gehienez ere, eta bekadun bakoitzari esleitutako puntuen arabera eta proportzioan kalkulatuko da. Puntuaren balioa honela kalkulatuko da: bekei esleitutako zenbatekoa zati bekadun guztiek lortutako puntu guztien kopurua, agindu oinarri hauetan ezarritako irizpideen arabera.

Ikasturtea errepikatzen duten ikasleen kasuan, balorazio-irizpideak aplikatuta legokiekeen beka arruntaren % 50 lortu ahal izango dute (gehienez), baldin eta aurreko ikasturteko aprobetxamendu txarra behar bezala justifikatuta badago eskola edo ikasketekin zerikusia ez duten arrazoi larriengatik. Arrazoi horiek behar bezala baloratuko ditu ebaluazio-batzordeak.

Nori dago zuzenduta


2023-2024 ikasturtean Blas de Lezo LHIIn; Bermeoko Nautika eta Arrantzako LHIIn; eta Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantzako Lanbide Heziketako Eskolan nautikari eta arrantzari buruzko ikasketak egiten ari diren ikasleak.

Betekizunak

  • Beka hauen onuradun izan ahal izango dira dirulaguntza jasotzea dakarren egoeran dauden pertsonak, edo oinarri arautzaileetan eta deialdian aurreikusitako inguruabarrak betetzen dituztenak, betiere Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako betekizunak betetzen badituzte.
  • Betebehar fiskalak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea eskaeraren unean, eta baita ordaintzeko unean ere.
  • Onuradunek egunean ordainduta izan beharko dituzte dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak, bai bekadun izateko, bai emandako dirulaguntza likidatu arte egoera horretan jarraitzeko, eta, horregatik, bekak emateko eta ordainketak egiteko unean alderdi hori egiaztatuko da.
  • Eskatzaileek ikasturte osoan administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan eduki beharko dute.
  • EAEko itsas arrantzako irakaskuntzako hiru eskoletako edozeinetan matrikulatuta egotea, Arrantzako kapitaina, goi-mailako heziketa-zikloak, erdi-mailako heziketa-zikloak, edo Itsasbazterreko patroi balioaniztuna ikasketetan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Olatz Oteiza

Telefonoa: 945 01 96 38

E-maila: o-oteiza@euskadi.eus

Blas de Lezo LHII
Marinos 2 - 20110 Pasaia (Gipuzkoa)

Bermeoko Nautika eta Arrantzako LHII
Ongintza z/g - 48370 Bermeo (Bizkaia)

Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantzako Lanbide Heziketako Eskola
Kamiñazpi Kalea, 13 - 48700 Ondarroa (Bizkaia)

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1030110

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Bekak emateko eta ukatzeko ebazpena gehienez ere sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, deialdia argitaratzen duen agindua indarrean jartzen denetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk