Lehiaren arloko konplimendu-programak finantzatzeko dirulaguntzak

[LEA/ AVC compliance]

Deskribapena


Xedea

Lehiaren arloko konplimendu-programak finantzatzeko dirulaguntzak.

Aurrekontuko zuzkidura

20.000 €

Prestazio ekonomikoa

  1. Dirulaguntza ordainketa bakarrean ordainduko da, dirulaguntza osoa justifikatu ondoren, eta justifikatzeko azken eguna 2025eko abenduaren 16a izango da.

  2. Ez da inolako ordainketarik egingo baldin eta pertsona edo erakunde onuradunak ez baditu egunean zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, ez eta itzulketa-betebeharrak ere.

  3. Dirulaguntza ordaindu ahal izateko, pertsona edo erakundea Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Hirugarrenen Erregistroan erregistratuta egon beharko da. Erregistratuta ez badago edo bankuko datuak aldatu nahi baditu, alta edo aldaketa helbide honetara sartuta egingo da: 

    Hirugarrenaren datuen alta/aldaketa - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

  4. Pertsona edo erakunde onuradun bakoitzari gehienez 10.000 euro emango zaizkio, eta inola ere ez onartutako aurrekontuaren % 70.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza ordainketa bakarrean ordainduko da, dirulaguntza osoa justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


ETEak (enpresa txiki eta ertainak)

Dirulaguntza hauen onuradun izan daitezke Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan jarduera ekonomikoa egiten duten ETEak.

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea
  • Legez eratuta egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Enpresaburu indibidual edo autonomoa

Dirulaguntza hauen onuradun izan daitezke Langile Autonomoen Araubide Berezian inskribatutako pertsona fisikoak, baldin eta jarduera ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egiten badute.

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Garatu beharreko jarduketen memoria xehatua.
  • Ez eskuratu izana beste edozein administrazio edo ente publiko edo pribatuk helburu bererako emandako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak.
  • Ez egotea zigortuta dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzera epai irmo batez bidez, edo ez egotea zigortuta prebarikazioagatik, funtzionario-eroskeriagatik, ondasun publikoak bidegabe eralgitzeagatik, influentzia-trafikoagatik, iruzur egiteagatik eta legearen aurkako ordainarazpenengatik edo hirigintza-delituengatik.
  • Ez egin izana konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaririk, ezein prozeduratan kaudimengabe deklaratuta ez egotea, ez egotea konkurtsoan deklaratuta, ez egotea epailearen esku-hartzearen mende, ez egotea konkurtsoan deklaratuta eta ez egotea desgaituta Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe egonik.
  • Ez sorrarazi izana Administrazioarekin egindako ezein kontraturen suntsiarazpen irmoa, errudun deklaratua izateagatik.
  • Administratzaileak edo lege-ordezkaritza dutenak ez egotea egoera hauetako ezeinetan: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean ezarritako bateraezintasunen araubideko egoeretan eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako egoeretan. Edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko ezein kargutan ez egotea, arau horretan edo gai hauek arautzen dituen arau autonomikoan ezarritakoaren arabera.
  • Egoitza fiskala ez izatea paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean.
  • Egunean izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritakoaren arabera (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).
  • Ez jaso izana epai irmo dirulaguntzak eskuratzeko aukera galtzeko zehapenik, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera.
  • Ez izatea sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenenik, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan.
  • 50 langiletik gora edukirik, ezarrita dituela estatu-legediak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak.
  • Ez izatea zehapenik arau-hauste astun edo oso astun batengatik, Hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautu eta ekonomia zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean xedatutakoaren arabera, harik eta behar diren zuzenketa-neurriak hartu eta zehapena ordaindu arte.
  • Desgaitasuna duten pertsonentzat legez gorde behar den kuota bete izana, edo, bestela, hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu izana.
  • Ez egotea laguntzak berreskuratzeko agindu baten mende, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.
  • Krisialdian dagoen enpresatzat jota ez egotea, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Europar Batasuneko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01)
  • Ez izatea ezein sektore publikoren kide, aplikatzekoak diren sailkapen instituzionaleko arauen arabera.
  • Ez egotea Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeari buruzko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan jasotako inguruabarretako ezeinetan
  • Egiazkoak izatea eskabidean eta erantsitako dokumentazioan jasotako datuak, eta laguntza horren onuradun izateko indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak betetzea, bereziki Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.2 eta 13.3 artikuluetan ezarritakoak.
  • Lehiaren arloko compliance-programarik edo compliance-azpiprograma espezifikorik diseinatuta ez izatea eta dagoeneko antolakundean ezarrita ez izatea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Erakunde autonomoak > Lehiaren Euskal Agintaritza

Ebazten duen erakundea

  • Erakunde autonomoak > Lehiaren Euskal Agintaritza

Kontaktu-informazioa


Ercilla 4, 2.
48009 Bilbao
Tlf: 944032800

Ordutegia:

Urria-Maiatza: 09:00-15:00
Ostiralak: 09:00-14:00
Ekaina-Iraila: 09:00-14:00

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1258401

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Diru-laguntza onartzea


Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, kanal elektronikoa eta aurrez aurrekoa erabiliz onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Justifikazioa zuzentzea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk