Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kulturaren sustapenerako eta banaketarako dirulaguntzak: musika (2025)

Deskribapena


Xedea

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak EAEko musika-taldeen edota errepertorioaren %75 baino gehiago euskaraz dutenen zuzeneko zirkuiturako sustapen-, merkaturatze-, nazioartekotze- eta banaketa-proiektuak finantzatzeko dira, 2025eko irailaren 1etik 2026ko abuztuaren 31ra bitartean egiten badira.

 Aurkeztu beharreko aurrekontuak irizpide hauek bete beharko ditu:

a) Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluaren esparruan, aurrekontuan jasotako eta justifikatu beharreko gastuek diruz lagundutako jarduera garatzeko behar-beharrezkoak direnak izan beharko dute, eta deialdi honetan ezarritako epean egin beharko dira. Diruz lagundu daitezkeen gastuak eskuratzeko kostua ezin izango da inola ere merkatuko balioa baino handiagoa izan.

b) Proiektuaren aurrekontuan sartu beharreko gastuek bat etorri beharko dute artikulu honen 1. zenbakian aurreikusitako aldian garatu beharreko jarduerekin, eta honako kontzeptu hauen arabera banakatuko dira: 

1.a.– Langileak. Enpresa-proiektuetarako, atal honetan egotzitako gastuek ezin izango dute proiektuaren gastuen aurrekontu osoaren % 30 gainditu.

2.a.– Publizitatea, komunikazioa eta banaketa (material grafikoa eta ikus-entzunezkoa editatzea, web-orriak sortzea eta mantentzea, publizitatea komunikabideetan, etab.).

3.a.– Deialdi honen xede den eremuko prestakuntza-gastuak (merkaturatzea, nazioartekotzea, marketina...).

4.a.– Zuzeneko musikaren salerosketarekin lotutako azoka eta ekitaldi profesionaletara joatea. Durangoko azoka edo jarduera hori garatzeko berariazko espazio edo jarduera-programarik ez duen beste edozein ekitaldi ez da halakotzat hartuko.

5.a.– Aipatutako jarduerekin lotutako banaketa, bidaiak eta garraioak. c) Ez da inolaz ere diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko BEZ kengarriaren zenbatekoa, baldin eta pertsona edo erakunde onuraduna zerga horren aitorpena egitera behartuta badago. Kasu horretan, gastu gisa egotz daitekeen zenbatekoa egiaztagirien zerga-oinarriari dagokiona izango da. d) Erakundeko langileek edo pertsona fisiko eskatzaileak egin beharreko zereginei dagozkien langile-gastuei dagokienez, honako muga eta eskakizun hauek hartu beharko dira kontuan:

1.a. – Enpresa-proiektuetarako, atal honetan egotzitako gastuek ezingo dute aurrekontu osoaren % 35 gainditu.

2.a. – Aurrekontuan eta, hala badagokio, justifikazioaren azken balantzean, inplikatutako pertsonek egin beharreko zereginak zehaztu beharko dira, baita horiek kalkulatzeko erabilitako denbora- eta ekonomia-erreferentziak ere.

Aurrekontuko zuzkidura

238.000

Prestazio ekonomikoa

Hautatutako proiektu bakoitzari emandako zenbatekoa ezingo da izan aurkeztutako sustapen-planaren aurrekontuaren% 75 baino handiagoa, eta eman beharreko gehieneko zenbatekoa honako hau izango da:

  • Musika-talde bakarrari buruzko proiektu unitarioako atalean sartutako eskaerak: 5.000 euro.
  • Enpresa-proiektuak atalean sartutako eskaerak: 15.000 euro.

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntzak honela ordainduko dira:

  • Dirulaguntzaren % 50 dirulaguntza emateko ebazpena eman ondoren eta 15 eguneko epea igaro ondoren ordainduko da.
  • Gainerako % 50a, betiere 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, diruz lagundutako jarduera egin dela egiaztatu ondoren eta behar bezala justifikatu ondoren, diruz lagundutako jarduera osoa.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Pertsona juridiko pribatuak

Betekizunak

  • Beren profilaren arabera, baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzea:
  • Musika-talde bakarrari buruzko proiektu unitarioak, honako hauek egiaztatzen dituztenak:

  • Enpresa-proiektuak. Management bulegoak edo musika-taldeen ordezkaritzak aurkeztu ahal izango dira, baldin eta honako hauek egiaztatzen badituzte:

  • 'Proiektu unitarioen' eremuarentzeko ezarritako baldintzei dagokienez, talde berrien kasuan, gutxienez taldekideetako baten egiletza eta aurreko musika-proiektuetan izandako ibilbidea egiaztatzen duten erreferentziak aurkeztu beharko dira.
  • Deialdi honen babesean, eskatzaile berari ez zaio dirulaguntza bat baino gehiago emango.
  • Musika-talde edo 'proiektu' bera ezin izango da egon bi eskaeratan.
  • Bizilekua edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
  • Eskabidea aurkezten duten unean, alta emanda egon beharko dute beren jarduerari dagokion ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigraferen batean (Deialdiaren I.2 eranskinean zerrendatuta daude epigrafe horiek).
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
  • Laguntza edo dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penala duen pertsona edo erakunde eskatzailea, edo horretarako legezko debekuren baten eraginpean dagoena, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz.
  • Ezin izango dute dirulaguntzarik jaso Dirulaguntzen araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean dauden pertsonak edo erakundeak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo erakunde autonomoek ezaugarri bereko laguntza edo dirulaguntza batzuk eman badizkiote eta horiek itzultzeko edo zigorren bat ezartzeko prozeduraren bat izapidetzen ari bada, prozedura bukatu arte ezingo da dirulaguntza onartu, eta hala badagokio, ordaindu. Era berean, dirulaguntza emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da jasotako dirulaguntza itzultzea, itzulketa-prozedura bat amaitzean ebazpen bat eman bada.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Imanol Arana
945-019521
jm-arana@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1111117

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Musika-talde bera ezingo da egon hedapen-eskaera edo -proiektu batean baino gehiagotan sartuta.

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Diruz lagundutako jarduera amaitu eta hurrengo hiru hilabeteetan, eta betiere 2024ko azaroaren 30a baino lehen aurkeztu beharko da.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk