KSI Berritzaile Plus: Eusko Jaurlaritzak kultura- eta sormen-industriei eskainitako laguntzak, trantsizio teknologiko-digital hirukoitzean, energetiko-klimatikoan eta sozio-sanitarioan berritzaileak diren proiektuetarako, Horizon Europe (I+G+B) edo EIT Culture & Creativity (Teknologiaren Europako Institutuaren dibisioa) bezalako programetan lankidetzan aritzeko eta nazioartekotzeko modukoak

[ksiberritzalieplus251218]

Deskribapena


Xedea

 

Eusko Jaurlaritzak 900.000 euro bideratuko ditu Kultura eta Sormen Industriak (KSI) berritzeko, KSI Berritzaile+ programaren esparruan (Gobernu Kontseilua 2025-12-16). 

Helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko KSIen sektorean potentzial berritzaile handia duten proiektuei laguntzea, baldin eta trantsizio hirukoitzaren erronkei (teknologiko-digitala, energetiko-klimatikoa eta sozio-sanitarioa) aurre egitera bideratutako produktuak, zerbitzuak edo negozio-prozesuak garatzen badituzte

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du 2026-2027 aldirako Euskal Autonomia Erkidegoko kultura- eta sormen-industrien (KSI) sektorean potentzial berritzaile handia duten proiektuak garatuko dituzten enpresentzako dirulaguntzetarako deialdia egiten duen Agindua.  Guztira 900.000 euro bideratuko dira, aurreko deialdian baino % 28,5 gehiago, bi ekitalditan banatuta: 450.000 euro 2026an eta beste horrenbeste 2027an.

 

Deialdia funtsezko tresna da trantsizio hirukoitzaren erronkei erantzuteko eta RISen (Regional Innovation Scoreboard edo EBko Eskualdeko Berrikuntzaren Aginte Taula) barruan Euskadi berrikuntzaren eskualde lider gisa kokatzeko. Gainera, deialdiak garrantzi handiagoko proiektuen katalizatzaile izan nahi du, berrikuntza-proiektuen nazioartekotzea sustatzen baitu, batez ere, Europako testuinguruan, Horizon Europe (berrikuntza eta ikerketako esparru-programa) eta EIT Culture & Creativity (EIT C & C) deialdien bidez, sektore hori EIT Teknologiaren Europako Institutuan banatzen duena.

 

Honako kasu hauetan joko da proposamen batek berrikuntza-ahalmen handia duela eta, beraz, diruz laguntzeko modukoa izango dela:

 

Dagoeneko finkatuta dauden berrikuntza-joerekin (hala nola berrikuntza irekia edo trebetasun berriak garatzeko beharra) eta/edo sortzen ari direnekin —batez ere Adimen Artifizial Sortzailearen eta Jasangarritasunaren inguruan— lerrokatuta dagoenean.

 

Trantsizio hirukoitzaren ondoriozko erronketako bati, gutxienez, sormenez eta estrategikoki heltzen dionean.

 

Euskal Autonomia Erkidegoko KSIen sektorean aldaketa esanguratsuak eta jasangarriak sortzeko gaitasuna duenean, sektorea indartzen, dibertsifikatzen eta eskalatzen lagunduz.

 

Kanpo-efektu positiboak sortzen dituenean, hau da, ingurunearentzako onurak, jasangarritasun sozial, ekonomiko eta ingurumenekoari dagokionez.

 

Ezagutzaren eragileekin, gizarte zibilarekin, administrazio publikoarekin edo beste sektore ekonomiko batzuekin aliantza estrategikoak ezartzen dituenean, bereziki ZTBP 2030eko (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana) beste esparru batzuekin gurutzatutako berrikuntza-proiektuetan.

 

 

 

Euskal Autonomia Erkidegoko kultura- eta sormen-industrien (KSI) sektoreko autonomoek edo enpresa txiki eta ertainek (ETE) parte hartu ahal izango dute.

 

Proiektu bat hautatu eta diruz lagundu ahal izateko, proiektu horrek gutxienez 20.000 euroko aurrekontua aurkeztu beharko du; halaber, proiektu bakoitzeko diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa 60.000 eurokoa da.

 

Eskaerak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2026ko otsailaren 16an amaituko da, 23:59an.

Kontaktu-informazioa


Kodea

ksiberritzalieplus251218

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk