Klusterrak dinamizatzen dituzten erakundeentzako dirulaguntzen programarako aurreeskaerak, 2026ko Deialdia
- Erakundea:
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Helburu nagusia da erakunde interesdunek Jarduera Planean aurreikusitako gastuak gauzatzeari buruzko Asmoen Adierazpena aurkeztea. Euskal Autonomia Erkidegoko klusterren antolakunde dinamizatzaileei laguntzeko dirulaguntzak 2026ko ekitaldirako onartu eta deituko dituen Agindua argitaratu aurretik egin behar da eskaera hori.
- Deialdiaren araudia: argitaratzeke. 2026ko otsaila (gutxi gorabehera)
Nori dago zuzenduta
> Euskal Autonomia Erkidegoko klusterren antolakunde dinamizatzaileak.
Betekizunak
-
Erakunde Onuradunak
Aurreeskaera aurkeztu ahal izango dute klusterren antolakunde dinamizatzaileentzako (KED) 2026ko laguntza-deialdian eskabidea aurkezteko asmoa duten eskatzaileek, baldin eta jarduera ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen badute eta baldintza hauek betetzen badituzte:
- Zenbait urtetarako klusterraren plan estrategiko eguneratu bat izatea. Plana erakunde onuradunen gobernu-organoek onartu behar dute eta www.euskadi.eus atarian argitaratutako Klusterren Plan Estrategikoak Egiteko Gidaren arabera garatu behar da.
- Klusterraren jarduketa-plan bat izatea, urtekoa eta zehatz-mehatz jasoko dituena klusterraren plan estrategikoa inplementatzeko egin beharreko ekintzak, bideratu beharreko baliabideak eta lortu nahi diren emaitzak. Halakorik egonez gero, urteko nazioartekotze-proiektua ere identifikatu beharko du.
- Masa kritiko nahikoa izatea:
– Klusterrak dinamizatzeko erakundeari kuota ordaintzen dioten enpresa elkartuen kopurua 40 baino handiagoa izan behar da.
– Enpresa elkartuen fakturazioen batura Euskal Autonomia Erkidegoko barne-produktu gordinaren % 1 baino handiagoa izan behar da.
- Enpresa txiki eta ertainen partaidetza izatea: enpresa elkartuen % 60, gutxienez, izan behar dira enpresa txiki eta ertainak.
- Bere kideen artean alderdi interesdun guztien eta klusterra osatzen duten balio-kateen ordezkaritza izatea: enpresa bultzatzaileak edo integratzaileak, hornitzaile ertain eta txikiak, eragile zientifiko-teknologikoak, prestakuntza-zentroak, unibertsitateak, eta abar.
- Nazioartekotze-poltsan sartuz gero, nazioartekotze-batzordea, nazioartekotze-taldea edo antzeko egitura espezializatuak izatea.

- Klusterraren plan estrategikoak, klusterraren jarduketa-planak eta lankidetzaren bidez enpresen lehiakortasuna sustatzeko egiten diren jarduketek bat egin dezatela Eusko Jaurlaritzaren Lehiakortasun, Teknologia eta Berrikuntza Estrategiarekin eta XIII. Legealdiko Industria eta Nazioartekotze Planarekin, eta lagundu dezatela horiek inplementatzen.
- Elkarteen ordezkari den zuzendaritza-batzorde bat izatea. Zuzendaritza-batzordeak bere gain hartuko du proposatutako jarduketak Klusterraren Plan Estrategikoarekin bat etorriz gauzatzeko erantzukizuna.
- Urteko Jarduketa Plana koordinatzen eta gauzatzen erantzukizun betearazle gorena izango duen pertsona bat izatea. Pertsona hori gerente gisa kontratatuta egon beharko da lanaldi osoan.
-
Baztertutako erakundeak
Baztertutako erakundeak
Krisian dauden enpresak. Enpresa bat krisian dagoela ulertuko da, krisian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauetan xedatutakoaren arabera (2014/C 249/01, 2014-07-31koa).
Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean dauden erakundeak, besteak beste:
- Epai irmo baten bidez, dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzera kondenatuak izatea, edo prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak egiteagatik.
- Zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez izatea.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean ez izatea.
Batzordeak aldez aurretik erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela, berreskuratzeko agindu baten mende dauden erakundeak.
-
Laguntza mota
2026ko deialdian emango diren dirulaguntzak itzuli beharrik gabekoak izango dira.
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Industria Sustatzeko Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila
Industria Garapen eta Administrazioaren Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 019728
e-mail-a: clusters@euskadi.eus
SPRI- Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial
Alameda de Urquijo, 36- Edif. Plaza Bizkaia, 4ª planta
48011 – Bilbao
Tfnoa.: 944037036 / 629486820 e-mail-a: dfernandez@spri.eus
94037067 / 688 674 066 e-mail-a: jvallejo@spri.eus
Kodea
1012915Aurre-eskabide telematikoa
Prozedura honetan inplikatutako aurreeskaera, errekerimenduak, jakinarazpenak eta gainerako kudeaketak, Euskal Autonomia Erkidegoko klusterrak dinamizatzeko erakundeei 2026ko ekitaldirako emango zaizkien dirulaguntzak arautuko dituen Aginduan aurreikusitako laguntzen deialdira biltzeko, bitarteko elektronikoen bidez egingo dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
- Deialdiaren araudia: argitaratzeke. 2026ko otsaila (gutxi gorabehera)
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
- Dokumentazioa
-
Erakunde Onuradunak
Aurreeskaera aurkeztu ahal izango dute klusterren antolakunde dinamizatzaileentzako (KED) 2026ko laguntza-deialdian eskabidea aurkezteko asmoa duten eskatzaileek, baldin eta jarduera ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen badute eta baldintza hauek betetzen badituzte:
- Zenbait urtetarako klusterraren plan estrategiko eguneratu bat izatea. Plana erakunde onuradunen gobernu-organoek onartu behar dute eta www.euskadi.eus atarian argitaratutako Klusterren Plan Estrategikoak Egiteko Gidaren arabera garatu behar da.
- Klusterraren jarduketa-plan bat izatea, urtekoa eta zehatz-mehatz jasoko dituena klusterraren plan estrategikoa inplementatzeko egin beharreko ekintzak, bideratu beharreko baliabideak eta lortu nahi diren emaitzak. Halakorik egonez gero, urteko nazioartekotze-proiektua ere identifikatu beharko du.
- Masa kritiko nahikoa izatea:
– Klusterrak dinamizatzeko erakundeari kuota ordaintzen dioten enpresa elkartuen kopurua 40 baino handiagoa izan behar da.
– Enpresa elkartuen fakturazioen batura Euskal Autonomia Erkidegoko barne-produktu gordinaren % 1 baino handiagoa izan behar da.
- Enpresa txiki eta ertainen partaidetza izatea: enpresa elkartuen % 60, gutxienez, izan behar dira enpresa txiki eta ertainak.
- Bere kideen artean alderdi interesdun guztien eta klusterra osatzen duten balio-kateen ordezkaritza izatea: enpresa bultzatzaileak edo integratzaileak, hornitzaile ertain eta txikiak, eragile zientifiko-teknologikoak, prestakuntza-zentroak, unibertsitateak, eta abar.
- Nazioartekotze-poltsan sartuz gero, nazioartekotze-batzordea, nazioartekotze-taldea edo antzeko egitura espezializatuak izatea.
- Nazioartekotze-poltsan sartuz gero, nazioartekotze-batzordea, nazioartekotze-taldea edo antzeko egitura espezializatuak izatea.
- Klusterraren plan estrategikoak, klusterraren jarduketa-planak eta lankidetzaren bidez enpresen lehiakortasuna sustatzeko egiten diren jarduketek bat egin dezatela Eusko Jaurlaritzaren Lehiakortasun, Teknologia eta Berrikuntza Estrategiarekin eta XIII. Legealdiko Industria eta Nazioartekotze Planarekin, eta lagundu dezatela horiek inplementatzen.
- Elkarteen ordezkari den zuzendaritza-batzorde bat izatea. Zuzendaritza-batzordeak bere gain hartuko du proposatutako jarduketak Klusterraren Plan Estrategikoarekin bat etorriz gauzatzeko erantzukizuna.
- Urteko Jarduketa Plana koordinatzen eta gauzatzen erantzukizun betearazle gorena izango duen pertsona bat izatea. Pertsona hori gerente gisa kontratatuta egon beharko da lanaldi osoan.
-
Baztertutako erakundeak
Baztertutako erakundeak
Krisian dauden enpresak. Enpresa bat krisian dagoela ulertuko da, krisian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauetan xedatutakoaren arabera (2014/C 249/01, 2014-07-31koa).
Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean dauden erakundeak, besteak beste:
- Epai irmo baten bidez, dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzera kondenatuak izatea, edo prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak egiteagatik.
- Zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez izatea.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean ez izatea.
Batzordeak aldez aurretik erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela, berreskuratzeko agindu baten mende dauden erakundeak.
-
Laguntza mota
2026ko deialdian emango diren dirulaguntzak itzuli beharrik gabekoak izango dira.
Hasi aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean.
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. - Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.