Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak (2025)

[JAIALDIAK 2025]

Deskribapena


Xedea

Kultura-arloko jaialdiak antolatzeko, 2025eko ekitaldian dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea eta deialdia egitea, bereziki kultura-arlo hauetan: musika, arte eszenikoak, liburugintza, ikus-entzunezkoak, ikusizko arteak eta sormenezko jardueretan. 

Aurrekontuko zuzkidura

800.000

Prestazio ekonomikoa

Emango diren dirulaguntzak finantzatzera bideratutako kredituaren zenbatekoa, guztira, zortziehun mila (800.000) eurokoa izango da. Horietatik, 400.000 euro 2025. urteko ordaintze-kredituei dagozkie, eta 400.000 euro 2026. urterako konpromiso-kredituei. Aurkezten diren proiektuak hauetako kategoria batean sailkatuko dira, haien izaeraren arabera, kreditu hau duelarik kategoria bakoitzak:

  • 340.000 euro arte bizietako jaialdiak antolatzeko (arte eszenikoak, zuzeneko musika, bertsolaritza...)
  • 240.000 euro ikus-entzunezko arteetako jaialdiak antolatzeko
  • 130.000 euro ikusizko arteetako eta literaturako jaialdiak antolatzeko
  • 90.000 euro diziplina anitz eta sormen jardueren jaialdiak antolatzeko

Eskabide nahikorik ez dagoelako nahiz aurkeztutako proiektuek ez dutelako gainditze balorazio-faseko gutxieneko puntuazioa, kategoria bati esleitutako zuzkidura ez bada agortzen, Kudeaketa-zuzendaritzak geldikina beste kategorietara bideratzea proposatu ahalko du, hartara finantzatzeko kategoria horietan zuzkidura amaituta hasiera batean ez lagundutzat jotako proiektuetan ongien baloratutakoak.

Jarduerek jasoko duten dirulaguntzaren guztizko zenbatekoa ez da izango aurrekontu onartu osoaren % 50etik gorakoa.

Diruz laguntzen diren proiektuek gehienez 45.000€ jasoko dituzte.

Ordainketa-modua:

Ematen diren dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira, honako prozedura honen arabera:

  • Lehenengo ordainketa, emandako dirulaguntzaren % 50ekoa, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta  onartu ostean.
  • Bigarren ordainketa, gainerako % 50a, 2026ko uratarrilaren 1eteitik aurrera, Eusko Jaurlaritzaren 2026ko aurrekontuaren kontura, emandako dirulaguntza ezarritako baldintzetan justifikatu ostean. 

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

Betekizunak

  • Programak edo jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoan garatu beharko dira, 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, eta haien edukia batez ere kulturala izanik, programazio artistikoa izan beharko du.
  • Diruz laguntzeko aurkeztutako programa edo jarduera ekonomikoki bideragarria izango da, eta horren lekuko izango den aurrekontu orekatua izango du.

  • Diruz lagundu daitezkeen jarduerak herritar guztiei irekita egin beharko dira, ekitaldi kolektiboetan eta aurrez aurre, betiere une bakoitzean indarrean dagoen araudia errespetatuz.
  • Aldez aurreko edo ondorengo faseak alde batera utzita (prestaketakoak, baloraziokoak edo itxierakoak), jarduera publikoak denbora-tarte jakin batean egin beharko dira, eta ez da inola ere bi egunetik beherakoa izango, ezta bi hilabetetik gorakoa ere.
  • Marketin, publizitate eta komunikazio publikoko material guztiak gutxienez elebitan (euskaraz eta gaztelaniaz) argitaratu beharko dira.
  • Jaialdiek aldizkakoak izan behar dute, eta irauteko asmoa izan behar dute.
  • Ez dira jaialditzat hartuko, bira artistikotzat baizik, ikuskizun beraren hainbat emanaldi aurreikusten dituzten proposamenak.
  • Deialditik kanpo geratuko dira

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, ez eta sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik zigortuta ere Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileek ez dute egon beharko Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2b eta 13.3 artikuluetan erakunde onuradun izateko ezarritako debekuetako batean ere.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0130711

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki aurkeztuko dituzte.

Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisaEuskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak erabil dezakete eta honako helbide honetan eskura daitezke: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura ebazteko eta ebazpena pertsona interesdunei jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Pertsona fisikoek besterik ezin izango dituzte justifikazioak aurrez aurre aurkeztu.

Dirulaguntzen onuradunek diruz lagundutako jarduerak amaitu ondorengo hiru hilabeteko epean beherago zehazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte, edonola ere, 2025eko martxoaren 31 baino lehen.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk