IV lerroa Bizitegi-eraikinetara bideratutako ziurtagiriak ezartzea eta egiaztatzea (2026ko ERAIKAL Programa)

Deskribapena


Xedea

Bizitegi-eraikinetara bideratutako ziurtagiriak ezartzea eta egiaztatzea (IV Lerroa) (2026ko ERAIKAL PROGRAMA)

Actuaciones subvencionables:

Energia-efizientziarekin eta jasangarritasunarekin lotuta eraikinetarako dauden ziurtagiriak ezarri eta egiaztatzea, betiere Espainiako eremura egokitu diren nazioarteko aitorpen-ziurtagiriak badira. Horien artean daude, adibidez, eraikin jasangarrien LEED sailkapen-sistemaren ziurtagiria (Leadership in Energy and Environmental Design), Passivhaus ziurtagiria, Building Research Establishment Environmental Assessment Methodology (BREEAM) ziurtagiria edo VERDE ziurtagiria.

Aurrekontuko zuzkidura

20.000,00 EUROS

Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntzaren zenbatekoa: 

Kanpoko gastuen % 50 izango da dirulaguntza (zergak kanpo). 

Eraikin bakoitzeko dirulaguntza 6.000,00 eurokoa izango da, gehienez ere.

Ordainketa-modua:

Agindu honen babesean emango diren dirulaguntzak araubide honi jarraikiz ordainduko dira:

1.- Oinarri hauetako 20.1.a) apartatuan ezarritako epea igarota, entitate onuradunak berariaz uko egiten ez badio, lehenengo ordainketa aurreratu bat egingo da. Gehienez ere, emandako zenbatekoaren % 9koa izango da ordainketa hori, eta diruz lagundu daitezkeen jarduerak abian jartzeko erabiliko da. Ordainketa aurreratu hori jarduketa hasteko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu ondoren egingo da.

2.- Ondoren, diruz lagundutako jarduera benetan gauzatu dela eta gastua egin dela egiaztatzen duten justifikazio-txostenak kontuan hartuta egingo dira ordainketak. Horrela, proiektua benetan gauzatzeko erritmora egokituko dira igorpenen sekuentzia eta zenbatekoa, betiere emandako dirulaguntzaren urterokoak errespetatuz.

3.- Emandako zenbateko osoaren % 10 atxikiko da gutxienez, eta dirulaguntzaren xede den jarduketa osorik justifikatu eta erabat bukatu dela egiaztatu ondoren baino ez da ordainduko.

4.- Ez da inolako ordainketarik egingo onuradunak ez baditu egunean zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, edo zorduna bada dirulaguntza organo emaileari berreskuratzeko prozedura-ebazpen baten ondorioz.

5.- Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, entitate onuraduna Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean agertu beharko da. Bertan alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, hirugarrenen erregistro elektronikora jo beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/altaterceros.

Dirulaguntzaren xede diren jarduketak justifikatzeko gehienezko epea: beranduenez, 2028ko ekainaren 30a baino lehen.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako eraikinak sustatzen dituzten eta eraikuntzaren kalitatearen, jasangarritasunaren edo energia-efizientziaren ziurtagiri aitortua lortzen duten pertsona fisikoak edo juridikoak. Horren barruan sartzen dira, batetik, sustapen hori bizitegi-eraikuntzaren sektorean duten jardueraren zati gisa egiten dutenak ?kasu horretan, ekonomia-jardueren gaineko zergaren 833.2 epigrafean egon beharko da inskribatuta jarduera? eta, bestetik, norberaren erabilerarako diren familia bakarreko etxebizitzei dagozkien jarduketa pribatuak sustatzen dituztenak.

Pertsona juridikoak

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako eraikinak sustatzen dituzten eta eraikuntzaren kalitatearen, jasangarritasunaren edo energia-efizientziaren ziurtagiri aitortua lortzen duten pertsona fisikoak edo juridikoak. Horren barruan sartzen dira, batetik, sustapen hori bizitegi-eraikuntzaren sektorean duten jardueraren zati gisa egiten dutenak ?kasu horretan, ekonomia-jardueren gaineko zergaren 833.2 epigrafean egon beharko da inskribatuta jarduera? eta, bestetik, norberaren erabilerarako diren familia bakarreko etxebizitzei dagozkien jarduketa pribatuak sustatzen dituztenak.

Betekizunak

  • Pertsona edo erakunde onuradun izateko eskatzen diren baldintzak betetzea, 9. oinarriaren arabera. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, erantzukizunpeko adierazpen bat egingo da pertsona edo entitate onuradun izateko eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko. Horretarako, agindu honen III. eranskin gisa jaso den eredu normalizatua erabiliko da.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Etxebizitza eta Hiri Agenda / Etxebizitza Sailburuordetza > Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Etxebizitza eta Hiri Agenda / Etxebizitza Sailburuordetza > Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Deialdiarekin lotutako kontsulta teknikoak:

Izapidetze elektronikoaren prozesuarekin lotutako kontsultak:

  • Telefono-zenbakia: 012 Zerbitzua: CAU Zerbitzu elektronikoak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1039835

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabidea kanal presentzialatik aurkeztu nahi baduzu, eskabide-orria betetzeko bi aukera dituzu:

1. Aukera:

  1. Eskabide-orria ordenadorean bete
  2. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,
  3. inprimakia inprimatu,
  4. eskuz bete eta sinatu,
  5. eta aipatutako lekuetan aurkeztu beharko duzu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.

2. Aukera:

  1. Eskabide-orria bete gabe inprimatu, eskuz bete eta sinatu,
  2. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,
  3. eta aipatutako lekuetan aurkeztu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.
  • Aukera hau erabiliz, zure eskabide-orria Administraziora heltzen denean dagoenekoz zure datuak tramitazio-bulegoaren eskutan egongo dira, horrela espedientearen tramitazioa erraztuz.
  • Administrazioak eskabide-orriaren datuak hilabete batean gordeko ditu eta Administrazioak datu hoiek bakarrik erabiliko ditu baldin eta zuk paperezko eskabidea goian aipatutako lekuetan epe barruan aurkezten duzun.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

4 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
  • Beste finantziatio iturriak edo eta diru-laguntzak erabili ba dituzu, inprimaki hau aurkeztu beharko duzu justifikaziorako dokumentazioarekin batera.

Beste tramite batzuk