Irale programaren baitan 2025. urtean irakastordu barneko ikastaroren batean irakasleak liberatuta dituzten itunpeko ikastetxeentzako laguntzetarako deia. (Iraila-Abendua).

[IRALE PRIBATUAK_1_2025]

Deskribapena


Xedea

Itunpeko ikastetxeentzako dirulaguntzen deialdia egitea eta ezartzea zer oinarrik arautuko duten deialdia, diruz laguntzeko 2025ean Irale Programako ikastaroetan, eskola-ordutegiaren barruan, aritutako irakasleen ordezkatzeak eragindako gastuak.

Aurrekontuko zuzkidura

1.433.000,00 (euro)

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Ikastaroa egiteko aldian hezkuntza-ituna izatea, ikasturtean onartutako irakasleek emandako irakasmaila eta irakaskuntzetarako.
  • Onartutako irakasleen ordezkapen osoa kontratatuta izatea, lan-kategoria eta irakaskuntza-esleipen bereko irakasleekin.
  • Onartutako irakasleen ordezkapen osoa kontratatuta izatea, lan-kategoria eta irakaskuntza-esleipen bereko irakasleekin.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea.

  • Ikastaroan onartutako irakasleak beren lanalditik liberatu izana

Betekizunak

  • Ez izatea zehapen administratiborik edo penalik, dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duenik , ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.

  • Berdintasun-plana indarrean izatea, erakundea horretara behartuta badago, Estatuaren araudiaren arabera.
  • 50 langile baino gehiago dituzten erakundeen kasuan, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurriak ezarri izana egiaztatzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko Estatuko legerian ezarritakoaren arabera.
  • Erakunde eskatzaileek eta onuradunek LGTBIfobia egin, bultzatu edo sustatu ez izana eskatzen da, ezta bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea ere, Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan jasoa.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Diru-laguntza eman den xede zehatzerako erabiltzea.
  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako gainerako baldintzak eta Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen 20/2023 Legean ezarritakoak.
  • Ikastetxe onuradunek egunean egon beharko dute zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izateari dagokionez, eta dirulaguntzak itzultzeko ordainketa-betebeharrei dagokienez.

  • Deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen dituenekin, baldin eta gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Kasu horretan, beste dirulaguntza edo laguntza batzuk lortuz gero, horren berri eman beharko da. Gainfinantzaketarik gertatuz gero, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion gehieneko mugaraino.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Politiketako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0035323

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hezkuntza Sailburuordeari dagokio prozedura ebaztea, ez onartzeko, emateko eta ukatzeko ebazpenen bidez. Ebazpen horietan, zuzendaritza instrukzio-egileak onartutako behin betiko ebazpena jasoko da 2025eko abenduaren 31 baino lehen.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk