Irakurketa eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean txertatuta dauden liburutegien zerbitzuen erabilera sustatzeko dirulaguntzak 2025

[irakurketa_sustatu]

Deskribapena


Xedea

Irakurketa eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean, 2025. urtean txertatuta dauden liburutegien zerbitzuen erabilera sustatzeko dirulaguntzak ematea

Aurrekontuko zuzkidura

370.000,00

Prestazio ekonomikoa

Deialdiaren diru-baliabideak agindu honetan diru-laguntzak eskuratu ahal izateko ezarritako eskakizun eta baldintza guztiak betetzen dituzten erakunde eskatzaileen artean banatuko dira.

Jasotako diru-laguntzak ez du gaindituko eskatutako gastuaren %75a, eta inolaz ere ez da izango 30.100,00 eurotik gorakoa erakunde onuradun bakoitzeko.

Ordainketa-modua:

Ordainketa bakarra, diru-laguntza justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


EAEko udalak

Toki-erakundeak

Eskakizunak:

  • Bere xedean liburutegi publikoa kudeatzeko eskumena sartzen dela egiaztatzea. Dokumentu hori Eusko Jaurlaritzaren esku badago, ez da beharrezkoa izango berriro aurkeztea, eta zein organotan dagoen edo zein prozeduratan aurkeztu zen adierazi beharko du.

Betekizunak

  • Ekintzen memoria labur bat aurkeztea, zeinetan bilduko baitira burutu beharreko jarduerak, eta proiektua egoki interpretatzeko interesgarri iritzitako elementu oro.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea. Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrek ere ordainduta egon beharko dute. Hori guztia, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko Aginduarekin bat etorriz (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurtzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiatatzeari buruzkoa).

  • Erakunde eskatzaileak ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zehapen administratibo edo penalik; horrez gain, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzaldiko Dekretuak, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duenak, ezarritakoa barne.

  • Jakinaraztea helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk eskatu eta, hala badagokio, jaso dituela, edozein administraziotatik edo erakunde publikotatik etorriak direla ere. Era berean, gainfinantzaketarik ez izateko konpromisoa adieraztea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondare, Jabetza Intelektual eta Lege Gordailuaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondare, Jabetza Intelektual eta Lege Gordailuaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Liburutegien eta Lege Gordailuaren Zerbitzua: 945 019 415

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0038312

Eskabidea


- Eskabide elektronikoa.
- Memoria labur bat, zeinetan bilduko baitira burutu beharreko jarduerak, eta proiektua egoki interpretatzeko interesgarri iritzitako elementu oro.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Dirulaguntzei buruzko prozedura ebazteko eta erabakitakoa erakunde interesdunei jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Justifikazioa egiteko azken eguna: 2025-12-19

Laguntzak justifikatzeko, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:

- Kontu-hartzailearen edo, hala badagokio, idazkari kontu-hartzailearen egiaztagiria.

- Egindako gastua egiaztatzeko fakturak eta agiriak.

- Azkenean egindako jardueren memoria. Horretarako, formatu libreko zerrenda bat baino ez da behar, honako informazio honekin:

               a) Jardueraren izena (gutxieneko deskribapena)

               b) Jarduera bakoitzaren saio-kopurua (jarduera bera errepikatzen bada soilik)

               c) Jarduera bakoitzeko parte-hartzaile kopurua (saio bat baino gehiago badago, saio guztien arteko kopurua guztira)

               d) Ahal izanez gero, egindako jarduera bakoitzaren argazki adierazgarri bat

Beste tramite batzuk