Dirulaguntzetarako deialdia 2025-2026 ikasturtean ikastetxe pribatuetako Lanbide Heziketako irakasleentzako prestakuntza ekintzak egin ditzaten

[IKPP]

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntzak ematea norgehiagoka bidez 2025-2026 ikasturtean Lanbide Heziketako erdi-mailako, goi-mailako edo oinarrizko prestakuntza-zikloak, espezializazio-ikastaroak eta ziurtagiri profesionalak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei, ziklo horiek ematen dituzten irakasleek prestakuntza-jarduerak egin ditzaten.

Aurrekontuko zuzkidura

240.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da: lehenengoa, emandako laguntza osoaren % 35, laguntza onartu ondoren ordainduko da, 18.1 artikuluan xedatutakoaren arabera. Gainerako % 65a, berriz, justifikazioa 21. artikuluan adierazitako epean eta baldintzetan aurkeztu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • EAEn Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloak emateko baimen ofiziala duen itunpeko ikastetxe pribatua izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea.

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

Betekizunak

  • Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan ezarritakoa betetzea.
  • Erakunde eskatzaileak dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zigor- edo administrazio-arloko zehapenik ez izatea.
  • Ez egotea ezgaituta arlo penal edo administratiboan sexuan oinarrituta diskriminazioa egiteagatik (Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23. artikulua).

  • Diruz lagundu beharreko jarduerak ez du bereizkeriarik eragingo sexuagatik.
  • Administrazio publikoek edo erakunde pribatuek xede eta helburu bererako emandako laguntzarik edo dirulaguntzarik ez jasotzea
  • Proiektuaren azalpen teknikoak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza / Lanbide Heziketako Sailburuordetza > Eraldaketa Digitalaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Lanbide Heziketako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0052013

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabetekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ikastetxe onuradunek justifikazioa aurkeztu beharko dute diruz lagundutako prestakuntza-jarduerak amaitu ahala eta, nolanahi ere, 2026ko uztailaren 15a baino lehen.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk