Ikasiker lankidetza-bekak 2025-2026 ikasturterako.

[IKASIKER]

Deskribapena


Xedea

190 Ikasiker lankidetza-beka deitzea eta horien oinarriak onestea, administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitate-ikasleak, ikasketak egiten dituzten bitartean, lankidetzan aritu ahal izan daitezen Eusko Jaurlaritzak errekonozitutako Euskal Unibertsitate Sistemaren ikertaldeetan, oinarrizko ikerketako eta bikaintasuneko zentroetan (OIBZ), ikerketa sanitarioko institutuetan (ISI), ikerketa kooperatiboko zentroetan (IKZ) eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro teknologikoetan, betiere BRTA partzuergo zientifiko-teknologikoari atxikita badaude eta Eusko Jaurlaritzak onetsitakoak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente gisa akreditatutakoak badira, deialdiaren oinarriei jarraikiz. Bi modalitate hauek eskaintzen dira:

a) A modalitatea (ikasturtean zehar, 2026eko urtarriletik 2026eko ekainera): 150 beka.

b) B modalitatea (udan, 2026eko ekainetik irailera): 40 beka.

Aurrekontuko zuzkidura

330.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

1.– A Modalitateko beketarako, 300.000 euro bideratuko dira.

2.– B Modalitateko beketarako, 30.000 euro bideratuko dira. Beka hauek emateko, ezinbesteko baldintza izango da 2026eko ekitaldirako kreditu egokia eta nahikoa izatea, Ogasun eta Administrazio Publikoko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan ezarritakoaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura egindako gastu-espedienteen aurretiazko izapidetzea arautu zuen agindu horrek).

Ordainketa-modua:

Ordainketak modu honetan egingo dira:

a) A modalitatea. Bekaren ordainketa bi epetan egingo da:

Lehenengo ordainketan bekaren % 30 emango da eta ebazpena adjudikaziodunei jakinarazi ondoren ordainduko da. Ebazpena jakinarazi eta hamar eguneko epean onuradunak ez badio berariaz uko egiten, dirulaguntza onartzen duela ulertuko da, eta onuradun guztiei ordainketa egingo zaie.

Bigarren ordainketan gainerako % 70a emango da, lankidetza egin izana egiaztatu ostean, lankidetza amaitu eta hurrengo hilean zehar, eta deialdi honetan eskatutako baldintzen araberakoa dela egiaztatu ostean. Aginduaren 8. artikuluan aurreikusitako egiaztagiriak beka justifikatzeko balioko du.

b) B modalitatea. Bekaren zenbatekoa epe bakarrean ordainduko da, lankidetza egin izana egiaztatu ostean, lankidetza amaitu eta hurrengo hilean zehar, eta deialdi honetan eskatutako baldintzen araberakoa dela egiaztatu ostean. Aginduaren 8. artikuluan aurreikusitako ziurtagiriak beka justifikatzeko balioko du.

Nori dago zuzenduta


Unibertsitate mailako ikasleak

Eskakizunak:

  • Espainiako nazionalitatea izatea edo Espainian legez bizitzea.

  • Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean izatea, 2024ko abenduaren 31n.
  • Graduko edo gradu bikoitzeko ikasketa-planeko kredituen % 50 izatea betetzeke gehienez, azken aurreko mailan matrikulatuta egonez gero. Graduko edo gradu bikoitzeko ikasketen azken mailan matrikulatuta egonez gero, ikasketa-planeko kredituen % 25 izatea betetzeke gehienez, edo % 50, masterreko ikasketak eginez gero. Baldintza hori ez zaie urtebeteko masterrei aplikatuko.
  • 2025-2026 ikasturtean bekarako sarbidea ematen duten ikasketetan matrikulatuta egotea, ikasturte osoko kredituetan (gutxienez 60 kreditu).

  • Gainditutako kredituen edo irakasgaien gutxieneko batez besteko nota hauek izatea, ezagutza-adarraren arabera:

  • Beka eskatzearen arrazoia diren ikasketak egiteko ikasleak eman dituen urteen kopurua (beka eskatzen den ikasturtea barne) ezin izango da ikasketa-planak ikasketak amaitzeko aurreikusten duen epea baino urtebete luzeagoa izan. Master ofizialeko ikasketak eginez gero, beka eskatzearen arrazoia diren ikasketak egiten ikasleak eman dituen urteen kopurua (beka eskatzen den ikasturtea barne) ezin izango da ikasketa-planak ikasketak amaitzeko aurreikusten duen epea baino luzeagoa izan.

  • Oinarrien 1.1 artikuluan aipatutako ikertalde edo ikerketa-zentroren batek hautatu izana lankidetzan aritzeko.
  • Aurreko urteetan modalitate berean bekaz baliatu ez izana.
  • Beka-eskatzaileak Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako baldintzak bete beharko ditu, kalterik egin gabe Ikasteko beken eta laguntza pertsonalizatuen araubidea ezartzeko abenduaren 21eko 1721/2007 Errege Dekretuaren 4.5 artikuluan xedatutakoari.

Betekizunak

  • Ezingo du beka hau jaso epai irmo bidez, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorra jaso dutenak edo prebarikazio, eroskeria, diru publikoen erabilera bidegabea, influentzia-trafiko, iruzur eta ordainarazpen ilegal edo hirigintza-delituak direla eta zigorra jaso duenak.
  • Ezingo du beka hau jaso borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu duenak, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo direnak, konkurtsoan deklaratuta daudenak, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean edo desgaituta daudenak, Konkurtso Legearen testu bategina onartzen duen maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
  • Ezingo du beka hau jaso Administrazioarekin egindako edozein kontratu ebazpen irmoz indargabetu bada, dena delako kausagatik errudun deklaratuak izan denak.
  • Ezingo du beka hau jaso Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duen martxoaren 30eko 3/2015 Legean, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean eta Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako bateraezintasun-araubideko kasuren batean sartuta dagoenak, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak dauzkanak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
  • Ezingo du beka hau jaso egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean daukanak.
  • Ezin izango du beka hau jaso Dirulaguntzak itzultzeko betekizunen ordainketak, erregelamendu bidez zehaztutako baldintzetan.egunean ez daukana.
  • Ezingo du beka hau jaso epai irmo bidez zehatuta dagounak, eta beraz, dirulaguntzak lortzeko aukera galtzea, lege honetan edo beste batzuetan zehaztutakoari jarraiki. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo erakunde laguntzaile izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsonak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
  • Ezingo du beka hau jaso Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez zehatuta dagoenak , harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Unibertsitate Politikako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Unibertsitate Komunitatea Artatzeko eta Zaintzeko Zuzendaritza

uni.ikasketak@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Internet Euskadi.eus kontaktu-postontzia

Telefonoa 012

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0056211

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea



Beka osorik elektronikoki eskatuko da. Horretarako, eskatzaileak baliozko ziurtagiri elektroniko bat izan beharko du.


 

 

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  • I. eranskinean jasotakoak dira bekadun lankidetza egin ahal izango den ikerketa-zentroak edo -taldeak

    I. Eranskina (pdf , 1.66 MB)
  • Eskariarekin batera lankidetza aritzeko onarpen-idatzia aurkeztu beharko da (II. eranskineko formularioa).

    II. Eranskina (pdf , 119.69 KB)

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunetik hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Justifikazioa:

Lankidetza amaitu eta hurrengo hilean, beka-adjudikaziodunak dokumentu bat aurkeztu beharko du akreditatzeko batetik, egindako jarraipena eta, bestetik, zereginen lorpen-maila eta proiektuan planteatutako helburuak. Ikertalde edo ikerketa-zentro hartzaileak egin beharko du dokumentua, deialdi honen III. eranskinean jasotako ereduari jarraikiz. Ziurtapen horrek beka justifikatzeko ondorioak izango ditu.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk