II. LERROA: Informatikako tresnak garatzea, eta dibulgazio-kanpainak, jardunaldiak eta prestakuntza-ikastaroak egitea, oinarrietan aurreikusitako gaiekin lotuta (2026ko ERAIKAL Programa)

Deskribapena


Xedea

Tresna informatikoen, dibulgazio-kanpainen, jardunaldien eta prestakuntza-ikastaroen garapena. (II. ildoa). (2026ko ERAIKAL Programa)

Diruz lagundu ahal diren jarduketak:

a) I. lerroaren esparruan egindako proiektu edo azterlanetan sortutako ezagutza zabaltzea eta transferitzea, hartara emaitzak, irtenbideak eta jardunbide egokiak eskuragarri eta baliagarri egon daitezen eraikuntzaren sektore osorako.

b) Kode irekiko informatikako tresnak, plataforma digitalak edo baliabide teknikoak sortzea eta garatzea, edo sortutako ezagutzarako sarbide, bistaratze edo aplikazio praktikoa errazten duten beste bitarteko batzuk.

c) Dibulgazio-kanpainak, jardunaldi teknikoak, sektoreko topaketak edo prestakuntza-ikastaroak antolatzea eta egitea, hartara bizitegi-eraikuntzaren eraikuntza-, funtzio- eta arkitektura-kalitatea hobetzeko edo irisgarritasun unibertsala eta bizi-kalitatea sustatzeko eraikitako ingurunean.

d) Bai eraikinen barruan, bai ingurune hurbilean, irisgarritasuna eta bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten eraikuntza-irtenbideak eta irtenbide digitalak garatzea edo aztertzea, haien inpaktuari, aplikagarritasunari edo erreplikagarritasunari buruzko azterlanak barne.

II. lerroan, kode irekiko informatikako tresna edo soluzioen garapenean oinarritutako proposamenak baino ez dira onartuko, bai diseinatzeko, bai ezartzeko. Kanpoan geratuko dira sistema, produktu edo marka partikularren publizitatea edo sustapen komertziala xede duten ekintzak.

Aurrekontuko zuzkidura

150.000,00 EUROS

Prestazio ekonomikoa

 Dirulaguntzaren zenbatekoa:

Aurkeztutako eskabideak puntuazio handienetik txikienera ordenatuko dira, balorazio-fasean lortutako puntuazioaren arabera. Ordenatu ondoren, formula hau aplikatuko da eskabide bakoitzari eman beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko:

(eskuratutako puntuazioa/100) x zenbateko hauetako txikiena:

1.- Aurkeztutako eta onartutako aurrekontua (zergak kontuan hartu gabe).

2.- Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa, lerroko proiektu edo azterlan bakoitzeko.

Proiektu edo azterlan bakoitzeko dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 30.000,00 euro.

Ordainketa-modua:

Agindu honen babesean emango diren dirulaguntzak araubide honi jarraikiz ordainduko dira:

1.- Oinarri hauetako 20.1.a) apartatuan ezarritako epea igarota, entitate onuradunak berariaz uko egiten ez badio, lehenengo ordainketa aurreratu bat egingo da. Gehienez ere, emandako zenbatekoaren % 9koa izango da ordainketa hori, eta diruz lagundu daitezkeen jarduerak abian jartzeko erabiliko da. Ordainketa aurreratu hori jarduketa hasteko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu ondoren egingo da.

2.- Ondoren, diruz lagundutako jarduera benetan gauzatu dela eta gastua egin dela egiaztatzen duten justifikazio-txostenak kontuan hartuta egingo dira ordainketak. Horrela, proiektua benetan gauzatzeko erritmora egokituko dira igorpenen sekuentzia eta zenbatekoa, betiere emandako dirulaguntzaren urterokoak errespetatuz.

3.- Emandako zenbateko osoaren % 10 atxikiko da gutxienez, eta dirulaguntzaren xede den jarduketa osorik justifikatu eta erabat bukatu dela egiaztatu ondoren baino ez da ordainduko.

4.- Ez da inolako ordainketarik egingo onuradunak ez baditu egunean zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, edo zorduna bada dirulaguntza organo emaileari berreskuratzeko prozedura-ebazpen baten ondorioz.

5.- Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, entitate onuraduna Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean agertu beharko da. Bertan alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, hirugarrenen erregistro elektronikora jo beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/altaterceros

Dirulaguntzaren xede diren jarduketak justifikatzeko gehienezko epea: beranduenez, 2028ko ekainaren 30a baino lehen. 

Nori dago zuzenduta


Bizitegi-eraikingintzaren sektoreko enpresa eta profesionalen elkarteak

Eskakizunak:

  • Halakotzat hartuko dira bizitegi-eraikingintzaren sektorearekin lotura duten elkargo profesionalak, ikerketa teknologikoko zentroak, merkataritza-ganberak, eraikuntza-arloko clusterrak, etxebizitzen sozietate publikoak eta hirigintza-sozietateak. Egoitza soziala edo establezimendu fisikoa EAEn ez duten entitateek egiaztatu egin beharko dute diruz lagundutako jarduerak inpaktu ekonomiko zuzena eragiten duela lurraldean, 7. Oinarriko 2. Puntuan adierazitako bidetariko baten bidez.

Betekizunak

  • Pertsona edo erakunde onuradun izateko eskatzen diren baldintzak betetzea, 9. oinarriaren arabera. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, erantzukizunpeko adierazpen bat egingo da pertsona edo entitate onuradun izateko eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko. Horretarako, agindu honen III. eranskin gisa jaso den eredu normalizatua erabiliko da.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Etxebizitza eta Hiri Agenda / Etxebizitza Sailburuordetza > Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Etxebizitza eta Hiri Agenda / Etxebizitza Sailburuordetza > Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Deialdiarekin lotutako kontsulta teknikoak:

Izapidetze elektronikoaren prozesuarekin lotutako kontsultak:

  • Telefono-zenbakia: 012 Zerbitzua: CAU Zerbitzu elektronikoak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1039833

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

4 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

Beste tramite batzuk