Atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko diruz lagundutako plazetarako deialdia: 2026ko udan, Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoen bitartez finantzatzen diren ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat.

[HIZKUNTZA-ATZERRI]

Deskribapena


Xedea

Xedea da 2026ko udan ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko 532 plaza eskaintzea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako eta  Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasleei, Euskal Autonomia Erkidegoko funts publikoekin finantzatutako ikastetxeetan matrikulatuta badaude. Egonaldiaren iraupena bi astekoa da.

Hizkuntzak ikasteko ikastaroak antolatzeko lehiaketan, 4 plaza gehiago gehituko zaizkie Erresuma Batuko plazei; plaza horiek 2025-2026ko deialdian “Eduardo Chillida” Matematika Olinpiadan lehen lau postuetan gelditzen diren DBHko 2. mailako ikasleentzat izango dira.

Deialdiko plaza bakoitzak honako kontzeptu hauek hartuko ditu barnean:

  • Joan eta itzultzeko bidaia, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoko hiriburuetako batetik atera eta bertara itzultzeko, esleitutako plazari dagokion egonaldia hasteko eta amaitzeko adierazten diren egunetan.
  • Bi asteko egonaldia, ostatua eta mantenua (pentsio osoan), esleitutako plazari dagokion herrialdean.
  • Hizkuntza-ikastaroa, eta horrek dakarren matrikula, eskola-materiala eta ostatuaren eta ikastaroa egiten den zentroaren arteko joan-etorrietarako garraioa.
  • Ikastaroak antolatzen dituen enpresak sinatutako bidaia-laguntzako, istripuetako eta erantzukizun zibileko aseguruak, ikastaroak antolatzeko Hezkuntza Sailarekin sinatutako kontratuaren arabera.
  • Jarduera soziokulturalak eta kirol-jarduerak arratsaldeetan, eta egun osoko bi txango asteburuetan (larunbat edo igandeetan).
  • Enpresa antolatzailearen eta Hezkuntza Sailaren artean sinatutako kontratuan jasotako beste gastu batzuk, hala badagokio.

Deialdi honen xede diren ikasleentzat deitzen diren plazak partaidetza-kuota ezberdineko bi tartetan banatzen dira, hezkuntza-mailaren arabera, eta hizkuntza eta herrialde bakoitzerako. Aipatu partaidetza-kuotak familien egoera ekonomikoari egokitu zaizkio. Hauxe da banaketa: 

 

1. tartea

2. tartea

 

Herrialdea eta hizkuntza

DBHko 3. eta 4. mailak eta Batxilergoko 1. maila

Batxilergoko 2. maila

DBHko 3. eta 4. mailak eta Batxilergoko 1. maila

Batxilergoko 2. maila

 Plazak, guztira

 

 

DBHko 3. eta 4. mailak

Batxilergoko 1. maila

 

DBHko 3. eta 4. mailak

Batxilergoko 1. maila

 

 

1.– Ingelesa Irlandan

87

34

32

26

10

9

198

2.– Ingelesa Erresuma Batuan

113

43

41

38

15

14

264 (+ 4*)

3.– Frantsesa Frantzian

17

7

6

12

4

4

50

4.– Alemana Alemanian

6

2

2

6

2

2

20

Plazak, guztira

390

142

532 (536)

Aurrekontuko zuzkidura

1.033.571,48 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ikasleek deialdiko plazak eskuratzeko eskubidea izango dute, baldin eta dagokien partaidetza-kuota ordaintzen badute.

  • 1. tartea: 140 euro.
  • 2. tartea: 560 euro.

Parte hartzen duten ikasleak sailkapen honen arabera sailkatuko dira tarteetan:

1. tartean egongo dira eskabidea aurkeztu aurreko ikasturterako “Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzen” deialdian beka eskuratu duten ikasleak.

2. tartean, aurreko paragrafoan zehaztutako baldintza betetzen ez duten ikasleak.

Nori dago zuzenduta


Unibertsitatekoak ez diren mailetako ikasleak

Eskakizunak:

  • Eskabidea garaiz eta behar bezala aurkeztea.
  • Aurreko urteetan, Hezkuntza Sailak egindako deialdian plazarik eskuratu ez izana atzerrian hizkuntzak ikasteko; baldintza hau betetzetik salbuetsita daude "Eduardo Chillida" Matematika Olinpiadetako sari gisa plaza lortu duten ikasleak.
  • Aurreko deialdian emandako plazari berariaz edo inplizituki uko egin ez izana, plaza beste ikasle bati esleitzea eragotzi zuen eran edo garaian, 14. artikuluan ezarritakoaren arabera.
  • Beranduenez 2026an betetzea 19 urte
  • 2025-2026eko ikasturtean, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko batean edo itunpeko pribatu batean egotea matrikulatuta, ikasketa hauetakoren batean: - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. edo 4. maila - Batxilergoko 1. edo 2. maila.
  • Eskatzen den plazari dagokion/dagozkion hizkuntza/hizkuntzak eskabidearen aurkezpen-data baino lehenagoko bi ikasturteetan (2023-2024 eta 2024-2025) ikasi behar izan da/dira Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean, eta, horietatik, azken ikasturtea funts publikoen bidez finantzatutako Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean egin behar izan da.

  • Aurreko ikasturtean 7,00 puntuko gutxieneko nota lortu izana eskatutako hizkuntzan/hizkuntzetan, eta 16,00 puntuko edo gehiagoko puntuazio osoa lortu izana aurreko ikasturteko batez besteko notaren eta eskatutako hizkuntzako notaren arteko baturan.

Betekizunak

  • Ezin izango dira dirulaguntzaren onuradun izan Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13 artikuluan xedatutako egoeraren batean dauden ikasleak.
  • Ordaindu gabe ez izatea zerga-betebeharrak ezta Gizarte Segurantzari lotutakoak.

  • Ordaindu gabe ez izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.
  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen zigor penal edo administratiborik ez izatea edo horretarako desgaitzen duen legezko debeku baten pean ez egotea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Politiketako Sailburuordetza > Ikaskuntza eta Berrikuntza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Telf: 945018443

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0098509

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Adin nagusiko ikasleak edo adingabe emantzipatuak egingo du eskaera hilabeteko epean, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; adingabe emantzipatu gabeen kasuan, berriz, aitak, amak edo legezko ordezkariak.

Tramitazio elektronikoa:

– Ziurtagiri digitalaren bidez sartuta (NAN, Izenpe txartela...) edo itsasontzien jokoa erabilita (B@kq).

Eskabidea elektronikoki sinatu beharko da. Orduantxe geratuko da hura erregistratuta.

- Helbide elektroniko baten bidez eta elementu hauetakoren batekin sartuta:

• HNA (Hezkuntza Nortasun Agiria), jaiotegunarekin batera.

• NAN / AIZ.

Aukera honen bidez sartuz gero, eskatzaileak inprimakia bete, inprimatu, sinatu eta ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxean aurkeztu beharko du, Aginduaren 8. artikuluren 1go apartatuan adierazitako epearen barruan.

Tramitazio presentziala:

Eskatzaileak ez badu bitartekorik eskabidea telematikoki aurkezteko, deialdi honen I. eranskinean jasotako inprimakia fotokopiatu ahal izango du, edo ikastetxean eskatu, eta, eskuz bete eta sinatu ondoren, ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxean aurkeztu.

Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16. artikuluko 4. apartatuan aipatzen diren aukeretako baten bitartez bidal dezake ikastetxe horretara.


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Ikaslearen eskabidea

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazteko epea: 6 hilabete, deialdiaren agindua argitaratzen denetik.

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Beste tramite batzuk