Hezibi-Enpresak 2025. Gazteen prestakuntzarako eta txandakako enplegurako HEZIBI programa

[HEZIBI-enpresa]

Deskribapena


Xedea

Prestakuntza eta Laneko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak ezartzea, alternantziako lanbide-heziketa eredua garatuta. Lanbide-heziketako ikasleei eta langabezian dauden pertsonei zuzendua dago, lanbide-gaitasunak hobe ditzaten. Horretarako, profesionaltasun-ziurtagiri bat edo lanbide-heziketako titulu bat eskuratzen dute, enpresan ordainpean egiten duten lan-jarduerarekin txandakatuta. Era horretan, enpresen beharrak eta langileek hartutako gaitasunak bat etor daitezen laguntzen da.

Enpresari, urtebeteko iraupena duen txandakako lanbide-heziketaren ereduaren barruan txandakako prestakuntza kontratua egiteagatik 2.000 €-ko diru laguntza ematea. Iraupen laburragoen kasuan, diru-laguntza kontratuaren iraupenarekiko proportzionala izango da.

Aurrekontuko zuzkidura

3.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Diru kopurua guztira 3.000.000 euro izango da, eta horietatik 900.000 euro 2025eko ordainketa-kredituarti dagozkio eta 2.100.000 euro 2026ko konpromiso-kredituari.

Baldintzak betetzen dituzten eskaerak ebatziko dira espedientea osatzen den neurrian, harik eta baliabide ekonomikoak amaitzen diren arte.

Erakunde onuradun bakoitzak 2.000 euroko prestazio ekonomikoa jasoko du programa honen babesean sinatutako ikas-ekinezko prestakuntza-kontratu bakoitzeko. Iraupen laburragoen kasuan, erakunde onuradunak txandakako prestakuntza-kontratuaren iraupenaren araberako prestazio proportzionala jasoko du.

Ordainketa-modua:

Eman ondoren, honela gauzatuko da diru-laguntzaren ordainketa:

  • % 30 kontratua hasteko urtean
  • Gainontzeko % 70a (edo dagokion kopurua kontratuaren iraupenaren arabera) hurrengo ekitaldian, kontratua bukatu eta dagokion justifikazio-txostena aurkeztu ondoren.

Kasu bakoitzean, kontratuaren jarraipena eta amaiera Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatuko ditu.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoan lantokiak dituzten enpresak, pertsona fisikoak edo juridikoak.

Betekizunak

  • Titulartasun juridiko pribatukoa izatea

  • Hezkuntza Sailak (LHko tituluak) edo Lanbidek (Profesionaltasun-ziurtagiriak) onartutako Prestakuntza Proiektua edukitzea.

  • Laguntzaren eskaera lan-harremana hasi eta hilabeteko epearen barruan aurkeztu izana.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea

  • Prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak egiteagatik kondenatua ez izatea.

  • Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratu ez izana edo, hala izan arren, hitzarmen batek eraginkortasuna hartu ez izana, esku-hartze judizialaren mende ez egotea, eta Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaitua ez izatea, edo, hala izan bada, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu izana.

  • Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratu ez izana edo, hala izan arren, hitzarmen batek eraginkortasuna hartu ez izana, esku-hartze judizialaren mende ez egotea, eta Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaitua ez izatea, edo, hala izan bada, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu izana.

  • Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmoa eragin ez izana, kausaren batean erruduntzat jo badira.

  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea abenduaren 26ko 53/1984 Legean (Herri Administrazioen Zerbitzupeko Langileen Bateraezintasunei buruzkoa) eta ekainaren 26ko 1/2014 Legean (Kargu Publikoen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak arautzen dituena) aurreikusitako bateraezintasunen araubideko kasuren batean, eta ez egotea Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguren batean, lege horretan bertan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

  • Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.

  • Dirulaguntzen arloan itzulketa-betebeharrik ez izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan aurreikusitakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA), eta emandako dirulaguntza osoa justifikatu arte egoera horretan gerta daitekeen edozein aldaketaren berri emateko konpromisoa hartzea.

  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zehapen administratibo edo penalik ez izatea, honako hauek barne: - Sexuagatiko bereizkeria edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.1 artikuluan jasotako askotariko bereizkeria egiteagatik. - Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 46.1.b) eta 46 bis.1.b) artikuluetan aurreikusitako zehapen osagarria ezartzeagatik, ebazpen irmoaren bidez.

  • Laguntzak edo dirulaguntzak eskuratzea eragozten dion legezko kausaren batean sartuta ez egotea, honako hauek barne: Berdintasun-planik indarrean ez izatea, Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izanik. Sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko neurririk ezarri ez izana, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ezarritako baldintzetan, 50 langile baino gehiagoko enpresen kasuan. LGTBIfobia egitea, bultzatzea edo sustatzea, konbertsio-terapiak sustatzea edo egitea barne.

  • Ekonomia zirkularrerako kutsatutako hondakinei eta lurzoruei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astunagatik zehatuta ez egotea, administrazio-bidean ebazpen irmo baten bidez, edo, zehatua izan bada eta dagozkion neurri zuzentzaileak bete baditu eta zehapena ordaindu badu.

  • Desgaitasuna duten pertsonentzako lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota betetzea, hala badagokio, dagozkion neurri alternatiboak hartu ditu.

  • Elkarteen kasuan, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. paragrafoetan aurreikusitako debeku-kausetan sartuta egotea.

  • Inskribatzeko administrazio-prozedura eten zaion elkartea izatea, ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak daudelako, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, dagokion erregistroan inskribatzeko ebazpen judizial irmorik ematen ez den bitartean.

  • Erakunde eskatzailea ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan aurreikusitako egoeretan, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

  • Administrazioak diru-laguntza ordaindu ahal izateko, onuradunak Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan erregistratuta egon behar du, eta inprimakia bete beharko du hemen ezarritako ereduaren arabera: www.euskadi.eus/gobierno-vasco/contenidos/autorización/alta_terceros/es_7999/alta_terceros.html

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendari Orokorra

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa / Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendari Orokorra > Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


 Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601 (Informazio orokorra)

Kodea

1038114

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


HEZIBI programaren dirulaguntzak  LAN-F izeneko aplikatiboaren bidez kudeatu  behar dira.

Era berean,HEZIBI programaren inguruko tramite oro aipatutako aplikatiboaren bidez egingo dira. Hori dela-eta, behar-beharrezkoa da enpresak sisteman erregistratzea, horrela Lanbidek pasa-hitzak helaraziko dizkio enpresari, eta enpresak dagozkion gestioak kudeatu ahalko ditu LAN_F aplikazioaren bidez.

Erabiltzaileak sisteman sartzeko, https://rlanbide.lanbide.net/formacion/loginEmpresas.seam aplikazioaren esteka nagusia aktibatu behar du. Hasierako pantailan, enpresaren IFZ, dokumentu-mota eta -zenbakia, pasahitza sartu behar ditu.
Aplikazioan sartu eta gero, HEZIBI programaren eskaerak eta  jarduketak egin ahalko dira.

Hasiera-data: Lan- harremanaren lehen eguna

Amaiera-data: Lan- harremanaren hasieratik hilabete batera

Nola erregistratu behar duen enpresak sisteman

Sisteman sartu ahal izateko, erabiltzaileak aktibatu behar du "Formakuntza aplikazio LAN-F botoia"

Erregistratzeko, pantailaren datu guztiak bete behar dira, eta honako fitxategiak erantsi behar dira:

  1. Erabiltzailearen NANaren fotokopia
  2. Enpresaren NIFaren txartelaren fotokopia
  3. Ordezkaritza-ahalordea edo baimena, enpresaren bidez jardun ahal izateko

Erabiltzaileak, behin alta eman eta gero, aldez aurretik formularioan bertan eman duen posta elektrionikoan, pasa hitza jasoko du (automatikoki sortzen dena).

Sisteman sartu - Dirulaguntza eskatu

Sisteman sartzeko, erabiltzaileak aktibatu behar du "Formakuntza aplikazio LAN-F botoia"

Hasierako pantailan, erabiltzaileak enpresaren NIFa, edo dokumentuaren zenbakia, pasahitza idatzi behar du.

Aplikaziora sartzean, HEZIBI Programaren kudeaketari dagozkion eskabideak eta jarduketak egin ahal izango dira.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete eskaera aurkezten den egunetik zenbatuta

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.