Hazitek 2026. Enpresa I+G bultzatzeko programa.Lehenengo deialdia

[Hazitek 2026]

Deskribapena


Xedea

Proiektu eraldatzaileak, proiektu estrategikoak eta proiektu lehiakorrak egiten laguntzeko laguntza-programa. Proiektu horiek industria-ikerketakoak, garapen esperimentalekoak edo saiakuntza- eta esperimentazio-azpiegiturak izango dira, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sektorean eta Industria – Euskadi 2030 Planean jasotako lehentasunezko eremu eta sektoreetan.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak lagundurik finantzatzen dira laguntzok (EGEF).

Aurrekontuko zuzkidura

119.000.000,00 €

Prestazio ekonomikoa

Prestazio ekonomikoa

  • 43.000.000,00 euro - Proiektu lehiakorrak
  • 50.000.000,00 euro - Proiektu estrategikoak
  • 26.000.000,00 euro - Proiektu eraldatzaileak

Diruz lagun daitezkeen jarduerak

  1. Proiektu lehiakorrak

    a) I+G proiektu lehiakortzat hartuko dira produktu, prozesu edo zerbitzu berriak garatzeko edo lehendik daudenak nabarmen hobetzeko ikerketa industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektuak.

    b) Izaera lehiakorreko I+G proiektuetarako laguntzak eskuratu nahi dituzten proiektuek I+Gko jarduera-multzo koherente bat izan beharko dute, argi eta garbi jatorrizko eta lehendik daudenak baino produktu, prozesu edo zerbitzu handiagoak garatzera bideratuak, merkatuaren eta gizartearen eskariak hobeto asetzeko.

    c) Lehendik dauden produktuak/prozesuak/zerbitzuak hobetzera bideratutako proiektuak edo garatutako produktuak/prozesuak/zerbitzuak produktu/prozesu/zerbitzu berritzat jotzeko berritasun-mailarik ez dutenak ez dira «produktu/prozesu/zerbitzu berriak garatzeko proiektutzat» hartuko. Dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira produktuen, ekoizpen-lerro eta -prozesuen, dauden zerbitzuen eta beste eragiketa arrunt batzuen ohiko edo aldizkako aldaketa arruntak, nahiz eta aldaketa horiek hobekuntzak ekarri.

  2. Proiektu estrategikoak

    a)  Diruz lagundu ahal izango dira Industria – Euskadi 2030 Planean estrategikotzat ezarritako sektoreetan kokatutako ikerketa industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektu estrategikoak, baldin eta ikerketa eta garapen teknologikoko eta berrikuntzako lankidetza publiko-pribatua sustatzen badute, Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomian trakzio-efektua izan dezaten, ETEen esku-hartzea eta Horizonte Europa programan sartzea erraztuz.

    b) Diruz lagunduko dira produktu, prozesu edo zerbitzu berriak edo hobeak lortzeko ezagutza erabilgarri berriak sortzera bideratutako proiektu estrategikoen I+G jarduerak, bai eta teknologia estrategiko berriak integratzera, patente berriak sortzera eta oinarri zientifiko-teknologikoko enpresa berriak sortzera bideratutakoak ere (Startups). Eta hori guztia enplegua sortzera, euskal enpresa-sarea dibertsifikatzera eta enpresen lehiakortasuna hobetzera bideratuta.

  3. Proiektu eraldatzaileak

    a) Diruz lagundu ahal izango dira industria-ikerketako, garapen esperimentaleko eta saiakuntza- eta esperimentazio-azpiegitura eraldatzaileak eskuratzeko proiektuak, bereizgarritzat eta bakartzat jotzen badira beren ezaugarri eta berezitasunengatik, Industria – Euskadi 2030 Planaren lehentasun estrategikoekin bat etorriz, eta IRABAZI eta HAZI sektore estrategikoetan lehiakortasuna eta EAEk industria-potentzia berritzaile gisa duen irudia hobetzen badituzte.

    Proiektu eraldatzaile horiek Euskadin eragin ekonomiko eta estrategiko handia duen industria-lidergoan oinarritzen dira, eta inpaktu esanguratsua sortzen dute euskal ekonomian, 20 milioi eurotik gorako inbertsio eta kostu operatiboekin, kalitatezko enplegua sortzea, enpresa-sarea indartzea edo inbertsioak erakartzea dakartenak.

    Proiektu eraldatzaileek balio-katean zehar trakzio-efektuak edo beste sektore batzuetako enpresa eta eragileekin zeharkako sinergiak sortzeko gaitasuna dute, Klusterrak Dinamizatzeko Erakundeen (KAD) laguntzarekin, egiturazko eraldaketak sustatuz ikuspegi integral eta interkonektatu baten bidez.

    Proiektu eraldatzaileek berrikuntza-maila handia erakusten dute ezagutzaren edo teknologiaren egungo egoerari dagokionez, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) eragileekin lankidetzan garatzen dira, xede-sektorean edo -merkatuan ahalmen eraldatzailea duten irtenbideak sortuz.

    b) Diruz lagunduko dira I+G jarduerak, produktu, prozesu edo zerbitzu berriak edo hobeak lortzeko ezagutza erabilgarri berriak sortzera bideratutako proiektu eraldatzaileen saiakuntza- eta esperimentazio-azpiegiturak eskuratzea, bai eta teknologia eraldatzaile berriak integratzea, patente berriak sortzea eta oinarri zientifiko-teknologikoko enpresa berriak sortzea ere (Startups).

Nori dago zuzenduta


Onuradunak

  • Enpresak: enpresa handiak eta ETEak 
  • Enpresa-taldeak eta enpresa-elkarteak, legezko forma bat edo beste badute ere.
  •  

Betekizunak

  • Erakunde onuradunek ondoko baldintzak bete beharko dituzte

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak:

SPRI

Maite Hernandez

Tfnoa: 94 403 70 30

e-mail: mhernandez@spri.eus

Irati Bizkarguenaga

Tfnoa: 94 403 70 42

e-mail: ibizkarguenaga@spri.eus

Eneko Olea

Tfnoa: 94 403 70 18

e-mail: eolea@spri.eus

EUSKO JAURLARITZA

Larraitz Segurola

e-mail: l-segurola@euskadi.eus

Tfno: 945 01 82 08

 

Angel Martinez

e-mail: ja-martinez@euskadi.eus

Tfno: 945 01 65 70

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1030811

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik 2026ko otsailaren 27ra bitartean aurkeztu ahal izango dira, lehen deialdian, proiektu-mota guztietarako.

Helbide elektroniko honetan bete beharko dira eskabideak, formatu elektronikoan, bai eta agindu honetan aurreikusitako dokumentazio osagarria, helbide horretan eskuragarri dagoen ereduarekin bat: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1030811/ 

Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta indarreko gainerako araudian xedatutakoarekin bat etorriz tratatuko dira datu pertsonalak.

Helbide honetan dago jasota datuak babesteari buruzko informazioa:

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun saileko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendaria da emandako datuen arduraduna, eta haren aurrean gauzatu ahal izango dira datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun saileko Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritzara jo beharko da (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak