Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi sortu berrientzako funts-sortak erosteko dirulaguntzak 2025

[Funtsak sorkuntza]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen bidez, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi sortu berrientzako funts-sortak erosteko dirulaguntzak arautzen dira 2025eko ekitaldirako.

Aurrekontuko zuzkidura

15.000 euro;

Prestazio ekonomikoa

  • 15.000,00 euro, gehienez, liburutegi sortu berriek funts bibliografikoak eskuratu ditzaten.
  • 30.000,00 euro, funtsak hornitzeko Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarekoak ez diren baina Euskadiko Liburutegi Sisteman txertatuak dauden liburutegientzako. Atal honetara bideratutako partida eskabide guztien artean banatuko da kopuru berdinetan, eta nolanahi ere, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntza ezin izango da 5.000,00 € baino handiagoa izan.
  • 955.000,00 euro, lehendik Irakurketa Publikoko Sarean dauden liburutegiek funts bibliografikoak berritu ditzaten.

Liburutegi sortu berrietarako sortei eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarekoak ez diren liburutegiei dagokien kopurua agortzen ez bada, soberakina Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako funts bibliografikoak berritzeko erabiliko da.

Azken dirulaguntza ez da inolaz ere egindako gastu guztiaren % 80 baino handiagoa izango.

Ordainketa-modua:

Ordainketa bakar aurreratua, Kultura Sailburuordearen ebazpena argitaratu ondoren.

Nori dago zuzenduta


EAEko udalak

Toki-erakundeak

Betekizunak

  • Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartuta egotea.
  • Liburutegi sortu berria izatea eta jardunean egotea.
  • Liburutegi berriak etengabe jardunean izatea, eta ez aldizkako zerbitzu bereziak izatea edo aldian behingo ekitaldietarako sortuak.
  • Erakunde eskatzaileak urte honetarako edo azken ekitaldian partida ekonomiko propio bat izatea liburutegi sortu berria funtsez hornitzeko, edo aurton diru-ekarpen hori egiteko konpromiso hartzea. Partida horren gutxieneko kopurua agindu honen 11. artikuluaren arabera bere biztanle-taldeari dagokion zenbatekoaren 1/4ko gutxieneko zenbatekoraino.
  • Liburutegi berriaren titulartasuna udalarena edo toki-erakunde eskudunarena izango da, edo bestela tokiko kapital publikoak %100eko partaidetza duen entitate publiko batena.
  • Dirulaguntzaren %25, gutxienez, euskaraz argitaratutako lanak erosteko erabiliko da.
  • Dirulaguntza honi buruzko Aginduak ezarritako baldintza guztiak betetzea.
  • Ezin izango dituzte laguntzak eskuratu Dirulaguntzen Araubideari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan ezarritako egoeraren batean dauden erakundeek.
  • Toki-erakundea denean eskatzailea: egiaztatu behar du bere helburuen artean liburutegi publikoaren eskumena edo zerbitzua elkarrekin kudeatzea dagoela. Dokumentu hori Eusko Jaurlaritzaren esku badago, ez da beharrezkoa izango berriro aurkeztea, eta zer organotan dagoen edo zer prozeduratan aurkeztu zen adierazi beharko du.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondare, Jabetza Intelektual eta Lege Gordailuaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondare, Jabetza Intelektual eta Lege Gordailuaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Liburutegi Zerbitzua: 945 01 76 41

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1037520

Eskabidea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Diru-laguntza justifikatzeko honako dokumentazioa aurkeztu behar da:

  1. 2025. urteko gastuak jasotzen dituen kontu-hartzaileak edo idazkari/kontu-hartzaileak sinatutako Justifikazio egiaztagiria.
  2. Gastu horiei dagozkien fakturak

Justifikazioa egiteko azken eguna: 2025-12-19

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk