Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko partaide diren liburutegietako funtsak berritzeko dirulaguntzak 2025

[Funtsak berritu]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen bidez, 2025eko ekitaldirako, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako funtsak berritzeko dirulaguntzak arautzen dira.

Aurrekontuko zuzkidura

955.000 euro;

Prestazio ekonomikoa

  • 15.000,00 euro, gehienez, liburutegi sortu berriek funts bibliografikoak eskuratu ditzaten.
  • 30.000,00 euro, funtsak hornitzeko Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarekoak ez diren baina Euskadiko Liburutegi Sisteman txertatuak dauden liburutegientzako. Atal honetara bideratutako partida eskabide guztien artean banatuko da kopuru berdinetan, eta nolanahi ere, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntza ezin izango da 5.000,00 € baino handiagoa izan.
  • 955.000,00 euro, lehendik Irakurketa Publikoko Sarean dauden liburutegiek funts bibliografikoak berritu ditzaten.

Liburutegi sortu berrietarako sortei eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarekoak ez diren liburutegiei dagokien kopurua agortzen ez bada, soberakina Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako funts bibliografikoak berritzeko erabiliko da.

Azken dirulaguntza ez da inolaz ere egindako gastu guztiaren % 80 baino handiagoa izango.

Ordainketa-modua:

Ordainketa bakar aurreratua, Kultura Sailburuordearen ebazpena argitaratu ondoren.

Nori dago zuzenduta


EAEko udalak

Toki-erakundeak

Betekizunak

  • Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartuta egotea.
  • Liburutegiak jardunean egon behar du eskabidea aurkezten den egunean.
  • Entitate eskatzaileak urte honetarako partida ekonomiko propio bat izatea funts bibliografikoak berritzeko, edo aurton diru-ekarpen hori egiteko konpromisoa hartzea. Partida horren gutxieneko kopurua agindu honen 11. artikuluaren arabera bere biztanle-taldeari dagokion kopuruaren 1/4 adinakoa izango da.
  • Dirulaguntzaren % 25, gutxienez, euskaraz argitaratutako lanak erosteko erabiliko da.
  • Dirulaguntza honi buruzko Aginduak ezarritako baldintza guztiak betetzea.
  • Ezin izango dituzte laguntzak eskuratu Dirulaguntzen Araubideari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan ezarritako egoeraren batean dauden erakundeek.
  • Toki-erakundea denean eskatzailea: egiaztatu behar du bere helburuen artean liburutegi publikoaren eskumena edo zerbitzua elkarrekin kudeatzea dagoela. Dokumentu hori Eusko Jaurlaritzaren esku badago, ez da beharrezkoa izango berriro aurkeztea, eta zer organotan dagoen edo zer prozeduratan aurkeztu zen adierazi beharko du

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondare, Jabetza Intelektual eta Lege Gordailuaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondare, Jabetza Intelektual eta Lege Gordailuaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Liburutegi Zerbitzua: 945 01 76 41

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1037521

Eskabidea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Dirulaguntza justifikatzeko honako dokumentazioa aurkeztu behar da:

  • 2025ean egindako gastuak jasotzen dituen kontu-hartzaileak edo idazkari/kontu-hartzaileak sinatutako Justifikazio egiaztagiria.
  • Egindako gastua egiaztatzeko fakturak.

Justifikazioa egiteko azken eguna: 2025-12-19

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk