Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko partaide diren liburutegietako funtsak berritzeko dirulaguntzak 2025
[Funtsak berritu]
- Erakundea:
- Kultura eta Hizkuntza Politika
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honen bidez, 2025eko ekitaldirako, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako funtsak berritzeko dirulaguntzak arautzen dira.
Aurrekontuko zuzkidura
955.000 euro;Prestazio ekonomikoa
- 15.000,00 euro, gehienez, liburutegi sortu berriek funts bibliografikoak eskuratu ditzaten.
- 30.000,00 euro, funtsak hornitzeko Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarekoak ez diren baina Euskadiko Liburutegi Sisteman txertatuak dauden liburutegientzako. Atal honetara bideratutako partida eskabide guztien artean banatuko da kopuru berdinetan, eta nolanahi ere, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntza ezin izango da 5.000,00 € baino handiagoa izan.
- 955.000,00 euro, lehendik Irakurketa Publikoko Sarean dauden liburutegiek funts bibliografikoak berritu ditzaten.
Liburutegi sortu berrietarako sortei eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarekoak ez diren liburutegiei dagokien kopurua agortzen ez bada, soberakina Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako funts bibliografikoak berritzeko erabiliko da.
Azken dirulaguntza ez da inolaz ere egindako gastu guztiaren % 80 baino handiagoa izango.
Ordainketa-modua:
Ordainketa bakar aurreratua, Kultura Sailburuordearen ebazpena argitaratu ondoren.

Nori dago zuzenduta
EAEko udalak
Toki-erakundeak
Betekizunak
- Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartuta egotea.
- Liburutegiak jardunean egon behar du eskabidea aurkezten den egunean.
- Entitate eskatzaileak urte honetarako partida ekonomiko propio bat izatea funts bibliografikoak berritzeko, edo aurton diru-ekarpen hori egiteko konpromisoa hartzea. Partida horren gutxieneko kopurua agindu honen 11. artikuluaren arabera bere biztanle-taldeari dagokion kopuruaren 1/4 adinakoa izango da.
- Dirulaguntzaren % 25, gutxienez, euskaraz argitaratutako lanak erosteko erabiliko da.
- Dirulaguntza honi buruzko Aginduak ezarritako baldintza guztiak betetzea.
- Ezin izango dituzte laguntzak eskuratu Dirulaguntzen Araubideari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan ezarritako egoeraren batean dauden erakundeek.
- Toki-erakundea denean eskatzailea: egiaztatu behar du bere helburuen artean liburutegi publikoaren eskumena edo zerbitzua elkarrekin kudeatzea dagoela. Dokumentu hori Eusko Jaurlaritzaren esku badago, ez da beharrezkoa izango berriro aurkeztea, eta zer organotan dagoen edo zer prozeduratan aurkeztu zen adierazi beharko du
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondare, Jabetza Intelektual eta Lege Gordailuaren Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondare, Jabetza Intelektual eta Lege Gordailuaren Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Liburutegi Zerbitzua: 945 01 76 41
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1037521Eskabidea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartuta egotea.
- Liburutegiak jardunean egon behar du eskabidea aurkezten den egunean.
- Entitate eskatzaileak urte honetarako partida ekonomiko propio bat izatea funts bibliografikoak berritzeko, edo aurton diru-ekarpen hori egiteko konpromisoa hartzea. Partida horren gutxieneko kopurua agindu honen 11. artikuluaren arabera bere biztanle-taldeari dagokion kopuruaren 1/4 adinakoa izango da.
- Dirulaguntzaren % 25, gutxienez, euskaraz argitaratutako lanak erosteko erabiliko da.
- Dirulaguntza honi buruzko Aginduak ezarritako baldintza guztiak betetzea.
- Ezin izango dituzte laguntzak eskuratu Dirulaguntzen Araubideari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan ezarritako egoeraren batean dauden erakundeek.
- Toki-erakundea denean eskatzailea: egiaztatu behar du bere helburuen artean liburutegi publikoaren eskumena edo zerbitzua elkarrekin kudeatzea dagoela. Dokumentu hori Eusko Jaurlaritzaren esku badago, ez da beharrezkoa izango berriro aurkeztea, eta zer organotan dagoen edo zer prozeduratan aurkeztu zen adierazi beharko du
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- ziurtagiri elektronikoa izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko urriaren 1eko, 39/2015 Legeko 53 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
Dirulaguntza justifikatzeko honako dokumentazioa aurkeztu behar da:
- 2025ean egindako gastuak jasotzen dituen kontu-hartzaileak edo idazkari/kontu-hartzaileak sinatutako Justifikazio egiaztagiria.
- Egindako gastua egiaztatzeko fakturak.
Justifikazioa egiteko azken eguna: 2025-12-19
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Kontuhartzaileak edo idazkari-kontuhartzaileak sinatutako Justifikazio egiaztagiria
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetan aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua