Europako Hiri Ekimenak (EUI) Ekintza Berritzaileen 4. Deialdia 2026aren hasieran irekitzea aurreikusten du

[eui26hiriberrikuntza]

Deskribapena


Xedea

 

Europako Hiri Ekimenak (European Urban Initiative) Ekintza Berritzaileen Proiektuen 4. deialdia abiaraziko du 2026aren hasieran: "Tokiko mailan berrikuntza bultzatzea" goiburupean (4th Call for Innovative Actions Projects: Driving Innovation at the Local Level).

4. deialdiak, bere aurrekoek bezala, teorian geratu beharrean, benetako testuinguruetan tokian bertan probatzen diren hiri-proiektu berritzaileak finantzatzea du helburu. Aurreko deialdietan EB mailako berrikuntzak bilatzen baziren, laugarrena toki-mailako berrikuntzetan ardazten da. Hau da, hiri hautagaiarentzat berria den tokiko arazo bati aplikatutako irtenbidea. Horretarako, deialdiak EGEFen 60 milioi euro inguruko aurrekontu orokorra du.

4. deialdi honek aurrekoetan baino gai zabalagoa proposatzen du, etorkizuneko Europako Hirien Agendaren lehentasunekin lerrokatuz. Hori oinarri hartuta, hiri-gai nagusiak sartuko direla aurreratu da, hala nola:
•   Tokiko ekonomia, lehiakortasuna eta oparotasuna.
•   Etxebizitza.
•   Ekintza klimatikoa, ingurumena eta energia garbia.
•   Mugikortasuna
•   Digitalizazioa.
•   Gizarteratzea eta berdintasuna.
•   Hiri-segurtasuna, babes zibila eta larrialdien aurreko prestaketa.

Finantza-parametroak:
•   Proiektu bakoitzeko gehienezko aurrekontua: 2 milioi euro EGEF.
•   Kofinantzaketa: % 80 EGEF/% 20 tokiko ekarpena.
•   Aurrerakinak eta kostu sinplifikatuak izateko aukera.
•   Malgutasuna proiektuko bazkideen ekarpenean.
• Egin daitezkeen inbertsioak "softwarean" (kudeaketa-ereduak, zerbitzuak, protokoloak) eta "hiri-hardwarean" (esku-hartze pilotuak, konponbide berritzailearekin lotutako ekipamenduak).

Informazio gehiago

Kontaktu-informazioa


Kodea

eui26hiriberrikuntza

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk