Erasmus Plus eta unibertsitateko ikasleentzako nazioarteko mugikortasuneko antzeko programak Eusko Jaurlaritzaren 2,2 milioiko laguntzekin osatzen dira, EBk eta beste erakunde batzuek behar besteko dirulaguntzarik ematen ez dieten gastu, helmuga edo pertsonentzat

[erasmusplusengehigarria26]

Deskribapena


Xedea

 

Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak 2,2 milioi euro bideratuko ditu Euskal Autonomi Erkidegoko unibertsitateko eta goi-mailako arte-irakaskuntzetako ikasleen nazioarteko mugikortasun-programetara. 2025-2026 ikasturteari dagokion deialdia argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. 

Deialdi honek atzerriko prestakuntza-esperientzietan ikasleen parte-hartzea bultzatu nahi du, Erasmus+ edo antzeko nazioarteko akordioen bidez.

 

Erasmus+ programaren Europako finantzaketak ez ditu kanpoko egonaldiei lotutako gastu guztiak estaltzen. Gainera, destino batzuk programatik kanpo geratzen dira eta ez dute Europako erakundeen laguntzarik jasotzen. Testuinguru horretan, beharrezkoa da baliabide ekonomikoak osatzea. Helburu hori bere gain hartzen du Sailak deialdi honen bidez, ikasleak finantza-arrazoiengatik mugikortasun programa baten parte hartzeko aukerarik gabe gera ez daitezen, hain zuzen.

Kontaktu-informazioa


Kodea

erasmusplusengehigarria26

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk