Gizarte-Ekonomian ekiteko laguntzak: gizarte-ekonomiako enpresak sortzen lagunduko duen ekosistema bati eusten jarraitzeko laguntzak (Ekintzailetza kolektiboa sustatzea) 2025
[EMP_2025]
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
a) 1. ildoa: ideien lehiaketak diseinatzea eta egitea, gizarte-ekonomian espiritu ekintzailea sustatzeko eta enpresetan gizarte-ekonomiaren arloko kultura zabaltzeko.
b) 2. ildoa: gizarte-ekonomiako ereduaren preskriptoreen sarea optimizatzea eta osatzea, ekintzailetza kolektiborako ibilbideetan «sartzeko ate» izan daitezen tresnak emanez (informazioa eta ezagutza). Hauek joko dira diruz laguntzeko moduko ekintzatzat:
1.– Informazio eta prestakuntzako saioak egitea Lanbideko zentroetan, prestakuntza presentzial eta birtualeko eskuliburuekin, langileentzat.
2.– Gizarte-ekonomiako ereduak indarrean jartzeko proposamenak egitea LH, Institutu eta Unibertsitateko zentroetako orientazio-zerbitzuetan, inplikatutako agenteekin aztertuz nola eman dakiokeen presentzia handiagoa Gizarte Ekonomiari Urrats bat eta Ikasenpresa bezalako programetan eta graduondoetan. Era berean, lurraldeko eragileen artean (tokikoak, eskualdekoak, foralak, bis) eta ekintzailetzarekin lotutako beste eragile batzuen artean (merkataritza-ganberak, aholkularitzak, banku-fundazioak) eta eraldaketa-, ondorengotza- eta birmoldaketa-prozesuak goiz detektatzeko antenaren mantentze-jardueren artean, preskriptoreen informazioan oinarrituta.
c) 3. ildoa: gizarte-ekonomiako enpresen lurralde-sustapen planifikaturako urteko jarduera-plana egin, garatu eta betetzea, inguruko hezkuntza-entitateen nahiz eskualdean oinarritutako lurralde-eremuan finkatutako enpresen partaidetza duten entitateek, hain zuzen, ahal dela gizarte-ekonomiakoak. Jarduketa-planak eduki hauek izan beharko ditu:
• Helburu kuantitatiboak, gizarte-ekonomiako enpresak eratzeko sustapenari buruzkoak, eta, hala badagokio, gizarte-ekonomiako enplegu asoziatiboa sortzekoak.
• Gizarte-ekonomiako enpresak sustatzeko plangintzan jasotakoa gauzatzeko behar diren gastuak, finantzaketa zehaztuta, eta barne direla xedea lortzeko atzerriko erakundeekin edo entitateekin lotu behar izan diren harremanetatik eratorritako gastuak.
• Enpresa-jardueran arituko diren pertsonei etorkizuneko proiektuekin lotutako prestakuntza teknikoa emango dieten hezkuntza-entitateen berariazko lankidetza edukitzea.
• Gizarte-ekonomiako enpresa edo erakundeek lurralde-sustapeneko urteko planean parte hartzen dutela bermatzea, etorkizuneko proiektuei estaldura eman badiezaiekete. Proiektu bakoitzerako, planean zehaztu behar da laguntzaren nondik norakoa eta parte-hartze horren finantza-arloko edo beste edozein arlotako inplikazio-maila.
Aurrekontuko zuzkidura
700.000 eurosPrestazio ekonomikoa
a) 1. lerroa: ideia-lehiaketak diseinatzea eta egitea: jardueraren kostuaren % 75, 50.000 euroko mugarekin erakunde onuradun bakoitzeko.
b) 2. lerroa: Gizarte Ekonomiaren ereduaren preskriptoreen sarea optimizatzea eta osatzea: jardueraren kostuaren % 85, diruz lagun daitekeen jarduera bakoitzeko 10.000 euroko mugarekin.
c) 3. ildoa: Urteko Jarduera Plana egin, garatu eta gauzatzea: jardueraren kostuaren % 85, diruz lagun daitekeen jarduera bakoitzeko 60.000 euroko mugarekin.
Ordainketa-modua:
Lehenengo ordainketa, dirulaguntza osoaren % 80koa, dirulaguntza eman ondoren, eta hamabost eguneko epea igaro ondoren, berariaz uko egin ez bazaio; eta bigarren ordainketa, gainerako % 20koa, diruz lagundutako ekintza edo ekintzak amaitu ondoren eta, nolanahi ere, 2026an.
Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izateko, pertsona edo erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan agertu beharko du.
Ez da inolako ordainketarik egingo baldin eta pertsona edo erakunde onuradunak ez baditu egunean zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, edo itzulketa-prozeduraren ebazpen bidez zorduna bada.
Dirulaguntzaren bigarren ordainketa egiteko, erakunde onuradunak emandako dirulaguntzaren justifikazio-kontu sinplifikatua aurkeztu beharko du. Kontu horrek honako informazio hau jasoko du:
- Egindako jardueren eta lortutako emaitzen justifikazio-memoria.
- Memoria ekonomikoa, jardueraren gastu eta inbertsioen zerrenda sailkatua jasotzen duena. Dirulaguntza aurrekontu estimatu baten arabera ematen bada, gertatutako desbideratzeak adieraziko dira. Egindako gastua justifikatzeko agiriak egiaztatzeko, jatorrizko fakturak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztu beharko dira.
- Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera eta dirulaguntza batzuen xehetasuna, zenbatekoa eta jatorria adierazita.
- 3. lerroaren kasuan: egindako sustapen-jardueraren urteko aldiaren memoria xehatua. Bertan, berariaz jasoko da egindako jarduera osoa, Gizarte Ekonomiako erakundeen sustapena barne, bai eta zabalkunde-jardueratik eratorritakoak ez direnak ere, eta egindako gastua justifikatzen duen dokumentazioa, jatorrizko fakturak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztuta.
Erakunde onuradunaren barne-gastuak eta langile-gastuak justifikatzeko, proiektua gauzatzeko hilabeteei dagozkien Gizarte Segurantzaren RNT eta RLC ereduen kopia aurkeztu beharko da, RLC ereduan jardueran parte hartzen duten langileak identifikatuz. Horrekin batera, enpresaren edo erakundearen legezko ordezkariaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, diruz lagundutako proiektuan parte hartzen duten pertsonen partaidetza-ehunekoari buruzkoa.

Nori dago zuzenduta
Kooperatiba-sozietatea
Lan-sozietatea
Betekizunak
-
Onuraduna izateko baldintza
Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko nahitaezko agiriak:
Aurreikusitako jarduketen arrazoi eta helburu sustatzaileen memoria xehatua. Memoria horrek honako eduki hauek izan beharko ditu nahitaez:
- Erabili beharreko giza baliabideak eta baliabide materialak.
- Aurkeztutako proiektuaren partiden aurrekontu zenbatetsia eta zehaztua.
- Diruz lagundu daitekeen jardueraren garapenaren egutegi deskribatzailea.
- Aurkeztutako proiektuak finantzatzeko plan zehatza.
- Programarekin kolaboratzen duten erakundeen zerrenda, hala badagokio.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
-
Zerga betebeharrak betetzen direla
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
-
Kooperatiba legez eratuta dagoela eta dagokion erregistroan inskribatuta dagoela
Kooperatibek hau egin behar dute:
- Legez eratuta daudela egiaztatu.
- Ordezkariaren nortasuna egiaztatu.
- Ordezkari izateko ahalmen nahikoa egiaztatu.
- Hala badagokio, dagokien erregistroan inskribatuta egon, dagokien forma juridikoaren arabera.
Ordezkariaren ordezkaritza-eskumena eta nortasuna nola egiaztatzen diren jakiteko, ikus: “Ordezkari izateko ahalmen nahikoa egiaztatzeko”.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
-
Elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela
Elkarteek, federazioek eta konfederazioak hau egin behar dute:
- legez eratuta daudela egiaztatu
- ordezkariaren nortasuna egiaztatu
- ordezkariak behar adina ordezkaritza-eskumen duela frogatu
- hala badagokio, Elkarteen Erregistroan inskribatuta egon
Ordezkariaren ordezkaritza-eskumena eta nortasuna nola egiaztatzen diren jakiteko, ikus: “Nola egiaztatu ordezkariak legezko ordezkaritza-eskumen nahikoa duela”.
-
Beste finantziazio-iturriren bat badagoen, edo ez, bateragarriak diren kasuetan.
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
-
Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua
Estimatutako eta proiektuko zehaztutako aurrekontu bat aurkeztu behar du
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomia, Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Ekonomia, Lana eta Enplegua > Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen instantzia normalizatuaren bidez, bitarteko elektronikoak erabiliz.
Eskabideekin batera, deialdiaren oinarrietan jasotako nahitaezko dokumentazioa aurkeztu beharko da.
Eskabidearen osteko izapideak, jakinarazpenak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» ren bidez egingo dira.
Prozedura osoa ordezkari baten bidez izapidetu ahal izango da; horretarako, ordezkaritza Eusko Jaurlaritzaren Ahalordetzeen Erregistroan inskribatu beharko da.
Eskaera aurkezteak berekin dakar baimena ematea Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzari zuzenean egiazta ditzan zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzeari buruzko betekizunak, non eta ez dagoen horren aurka modu arrazoituan; kasu horretan, pertsona edo erakunde eskatzaileak dagozkion ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu, ogasuneko agintaritzaren eta Gizarte Segurantzako agintaritza eskudunaren administrazio-instantziek emandakoak. Betebehar horiek egunean izatea nahitaezkoa da, bai onuradun izateko, bai izaera horri eusteko, emandako dirulaguntza likidatu arte. Beraz, betebehar horiek betetzen direla egiaztatuko da dirulaguntza ematen denean eta dagozkion ordainketak egiten direnean.
Eskabidean jasotako erantzukizunpeko adierazpen baten bidez, erakunde onuradunek deialdiaren oinarrietan zerrendatutako baldintza orokorrak betetzen dituztela adieraziko dute
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
Zergak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen badituzu, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Zerga-betebeharrak betetzen dituzulako Foru Ogasunak egindako ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan).
-
Zure kooperatiba legez eratuta dagoela eta dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Sortze-eskrituraren agiriaren eta estatutuen kopia eskaneatua (PDF formatuan).
Zure kooperatiba EAEko Erregistro Ofizialean inskribatuta badago, Administrazioak ofizioz kontsultatuko ditu datuak.
-
Zure kooperatiba legez eratuta dagoela eta dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Elkarteen Erregistroko ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan). Ziurtagiri horrek frogatzen du erakundea erregistroan dagoela.
Zure kooperatiba EAEko Erregistro Ofizialean inskribatuta badago, Administrazioak ofizioz kontsultatuko ditu datuak.
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatzeko, eta ez bazaude alta egoeran Ordezkarien Erregistro Elektronikoan:
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarialki legitimatutako sinadura duena (PDF formatuan).
- Borondatezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Erakunde publiko baten izenean jarduteko, eranskin hau bete beharko duzu, edo beste dokumenturen bat aurkeztu, ziurtatzeko baimena duzula prozedura honetan eskabidea egiteko edota prozedura honek eskatzen duen kudeaketan parte hartzeko:
Era berean, ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota ez badago, ordezkapena eskuratu izanaren agiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko duzu, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatu ahal izateko Ordezkarien Erregistro Elektronikoan alta egoeran egon beharko duzu.
Ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota egon beharko da ere, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
-
Zure elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Eratze-aktaren eta estatutuen kopia eskaneatua(k) (PDF formatuan).
Zure elkartea, federazioa edo konfederazioa EAEko Erregistro Ofizialean inskribatuta badago, Administrazioak ofizioz kontsultatuko ditu datuak.
-
Zure elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Elkarteen Erregistroko ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan). Ziurtagiri horrek frogatzen du erakundea erregistroan dagoela.
Zure elkartea, federazioa edo konfederazioa EAEko Erregistro Ofizialean inskribatuta badago, Administrazioak ofizioz kontsultatuko ditu datuak.
-
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar duzu.
- Beste laguntzarik ez duzula jaso aitortzen baduzu, ez daukazu dokumenturik aurkeztu beharrik.
- Beste finantziazio-iturriren bat baldin baduzu edo eskatu baduzu, “Bestelako diru-laguntzak” inprimakia bete eta eskabideari erantsi.
-
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar duzu.
- Minimis erregimenari atxikitako laguntzarik ez duzula jaso adierazten baduzu, ez daukazu agiririk aurkeztu beharrik.
- Minimis erregimenari atxikitako laguntzaren bat jaso baduzu edo eskatu baduzu, "Beste finantzaketa iturri batzuk eta minimis diru-laguntzak" inprimakia bete eta eskabideari erantsi.
-
“Aurrekontua” inprimakia bete eta eskabideari erantsi.
-
Onuraduna izateko baldintza
Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko nahitaezko agiriak:
Aurreikusitako jarduketen arrazoi eta helburu sustatzaileen memoria xehatua. Memoria horrek honako eduki hauek izan beharko ditu nahitaez:
- Erabili beharreko giza baliabideak eta baliabide materialak.
- Aurkeztutako proiektuaren partiden aurrekontu zenbatetsia eta zehaztua.
- Diruz lagundu daitekeen jardueraren garapenaren egutegi deskribatzailea.
- Aurkeztutako proiektuak finantzatzeko plan zehatza.
- Programarekin kolaboratzen duten erakundeen zerrenda, hala badagokio.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
-
Zerga betebeharrak betetzen direla
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
-
Kooperatiba legez eratuta dagoela eta dagokion erregistroan inskribatuta dagoela
Kooperatibek hau egin behar dute:
- Legez eratuta daudela egiaztatu.
- Ordezkariaren nortasuna egiaztatu.
- Ordezkari izateko ahalmen nahikoa egiaztatu.
- Hala badagokio, dagokien erregistroan inskribatuta egon, dagokien forma juridikoaren arabera.
Ordezkariaren ordezkaritza-eskumena eta nortasuna nola egiaztatzen diren jakiteko, ikus: “Ordezkari izateko ahalmen nahikoa egiaztatzeko”.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
-
Elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela
Elkarteek, federazioek eta konfederazioak hau egin behar dute:
- legez eratuta daudela egiaztatu
- ordezkariaren nortasuna egiaztatu
- ordezkariak behar adina ordezkaritza-eskumen duela frogatu
- hala badagokio, Elkarteen Erregistroan inskribatuta egon
Ordezkariaren ordezkaritza-eskumena eta nortasuna nola egiaztatzen diren jakiteko, ikus: “Nola egiaztatu ordezkariak legezko ordezkaritza-eskumen nahikoa duela”.
-
Beste finantziazio-iturriren bat badagoen, edo ez, bateragarriak diren kasuetan.
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
-
Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua
Estimatutako eta proiektuko zehaztutako aurrekontu bat aurkeztu behar du
-
1.– Pertsona eta entitate onuradunek betebehar hauek dituzte:
a) Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, onuradunak ez badio dirulaguntzari espresuki eta idatziz uko egiten dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena jaso duen egunetik hasita hamabost (15) eguneko epean, onartu egin duela joko da.
b) Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzaren egiaztatze-jarduketei eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egin beharreko kontrol-jarduerei men egitea, bai eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren araudi espezifikoan ezarritako jarduerei eta beste kontrol-organo batzuek finantzaketa dela-eta egin ditzaketen jarduketei men egitea ere.
c) Beste administrazio edo ente publiko edo pribatu batzuetatik dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak jasotzen badituzte xede bererako, horren berri ematea idatziz Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzari. Jakin bezain laster eman beharko dute haren berri, eta, nolanahi ere, jasotako funtsak zertarako erabili diren justifikatu baino lehen edo justifikatzeko unean.
d) Dirulaguntza emateko orduan kontuan hartutako edozein egoera objektibo zein subjektibo aldatu bada, horren berri ematea Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzari. Jakin bezain laster eman beharko dute haren berri, eta, nolanahi ere, jasotako funtsak zertarako erabili diren justifikatu baino lehen edo justifikatzeko unean.
e) Egiaztatzea egunean dituztela hala zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak nola dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan xedatutakoari jarraituz (agindu hori Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa da).
f) Jasotako dirulaguntza zertan erabili den egiaztatzeko dokumentuak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, egiaztapenak edo kontrolak egiteko erabil baitaitezke.
g) Hala badagokio, jasotako funtsak itzultzea, edo diruz lagundutako jardueraren edo jarduketaren kostutik gora jasotako zenbatekoa itzultzea.
h) Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzarekin lankidetzan aritzea eta publizitate egokia egitea jardueraren finantzaketa publikoari edo eska daitekeen beste edozein betebeharri, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14., 27. eta 42. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.
2.– Gainera, entitateek betebehar hauek ere izango dituzte:
i) Dirulaguntza zertarako eman zaion, jarduera hori egitea.
j) Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzaren aurrean justifikatzea dirulaguntza ematea edo dirulaguntzaz baliatzea eragin duten baldintzak eta betekizunak betetzen direla eta jarduera aurrera eraman dela.
k) Ikuspegi intersekzionala eta, bereziki, sexuari eta generoari dagokion alderdia errespetatzen dituen hizkera eta irudiak erabiltzea dirulaguntza jasotzen duen jarduerak edo proiektuak behar dituen agiri eta material guztietan.
l) Diruz lagundutako jarduerarekin zerikusia duten argitalpenetan, iragarkietan eta publizitatean herritarren hizkuntza-eskubideak eta bereziki euskararen erabilera bermatzea.
m) Berdintasun-plana indarrean edukitzea, Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta egonez gero. Halaber, 50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitu eta eragozteko neurriak izatea, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan estatuak ezarrita dituen legeen arabera.
n) 50 bazkide baino gehiago dituzten kooperatiba-sozietateen kasuan, bitarteko espezifikoak jartzea kooperatiba indarkeria sexistarik gabeko eremua izan dadin.
Gainera, onuradunek betebehar hauek ere izango dituzte:
o) Bazkide denetik hiru urte igarotakoan, dirulaguntzaren onuradunak justifikatu beharko du bazkide izaten jarraitzen duela sartu zen entitatean, salbu eta onuradunaren borondatearen aurkako arrazoiak egiaztatzen badira, edo justifikatzen bada hark sozietatearen kapitalerako egindako ekarpenak (diruz lagundutako zenbatekoa gutxienez) enpresan jarraitzen duela. Horretarako, bazkide egin eta hiru hilera, enpresan segitzen duela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko du.
p) Justifikatu beharko du eusten diola hasiera batean egindako ekarpenari, eta aurreko apartatuan adierazitako epe berean egiaztagiri bat aurkeztu beharko du, hori egiaztatzen duena. Pertsonak horrek nahita murriztu badu hasierako ekarpen hori, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko dio honako zenbateko hau: hasierako ekarpenaren ehuneko zenbat jaso zuen dirulaguntzatan, ehuneko hori azken ekarpenari aplikatu, ateratzen den zenbatekoa dirulaguntza modura jasotako zenbatekotik kendu, eta geratzen den zenbatekoa itzuli beharko du
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
| OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, eskabidea deialdiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Diru-laguntza onartzea
Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, kanal elektronikoa eta aurrez aurrekoa erabiliz onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
– Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera edo dirulaguntza batzuen zerrenda. Zenbatekoa eta jatorria adierazi behar dira.
– Egindako jardueren eta lortutako emaitzen justifikazio-memoria.
– Memoria ekonomikoa, jardueraren gastuen eta inbertsioen zerrenda sailkatua jasotzen duena. Dirulaguntza aurrekontu zenbatetsi baten arabera eman bada, gertatutako desbideratzeen berri ere eman beharko da. Egindako gastuaren egiaztagiriak jatorrizko fakturak edo kopia autentikoak izango dira.
Justifikazioan, barne-gastuak, entitate onuradunaren langile-gastuak sartzen badira, proiektua gauzatu den hilabeteei dagozkien Gizarte Segurantzako LZI eta KLO ereduen kopia aurkeztu beharko da, jardueran parte hartu duten langileak KLO ereduan identifikatuz. Enpresaren edo entitatearen legezko ordezkaritzaren ziurtagiri bat aurkeztuko da, partaideek diruz lagundutako proiektuan duten partaidetzaren ehunekoari buruz.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
Zergak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen badituzu, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Zerga-betebeharrak betetzen dituzulako Foru Ogasunak egindako ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan).
-
Diruz lagundutako proiektuaren memoria xehea, besteak beste pertsona onuradunak (sexuaren arabera bereiziak) aipatuz eta genero-ikuspegiaren trataera azalduz.
-
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar duzu.
- Beste laguntzarik ez duzula jaso aitortzen baduzu, ez daukazu dokumenturik aurkeztu beharrik.
- Beste finantziazio-iturriren bat baldin baduzu edo eskatu baduzu, “Bestelako diru-laguntzak” inprimakia bete eta eskabideari erantsi.
-
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar duzu.
- Minimis erregimenari atxikitako laguntzarik ez duzula jaso adierazten baduzu, ez daukazu agiririk aurkeztu beharrik.
- Minimis erregimenari atxikitako laguntzaren bat jaso baduzu edo eskatu baduzu, "Beste finantzaketa iturri batzuk eta minimis diru-laguntzak" inprimakia bete eta eskabideari erantsi.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
-
“Memoria ekonomikoa” inprimakia bete eta eskabideari erantsi.
Memoria ekonomikoak datu hauek bilduko ditu:
- Diruz lagundutako jarduerak gauzatzeko egindako gastuen zerrenda.
- Hasierako aurrekontuko zenbatekoen eta izandako desbideratzeen xehetasunak.
Dokumentu hauek ere aurkeztu behar dituzu:
- Aipatutako zerrendan zehaztutako gastuak frogatzeko fakturen eta dokumentuen kopia eskaneatuak (PDF formatuan).
- Hala badagokio, ordainketak egiaztatzeko dokumentuen kopia eskaneatuak (PDF formatuan).
-
“Amaierako ebaluazio-memoria” orri bat da, PDF betegarri formatua duena. Orri hori bete egin behar duzu, eta eskabidearekin batera aurkeztu.
Memorian, diru-laguntza emateko ezarritako baldintzak bete dituzula justifikatu behar duzu, eta zer jarduera egin eta zer emaitza lortu diren jakinarazi.
-
Zerga betebeharrak betetzen direla
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
- Ezarritako baldintzak betetzearen eta aurreikusitako helburuak lortzearen justifikazioa
-
Beste finantziazio-iturriren bat badagoen, edo ez, bateragarriak diren kasuetan.
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
-
Ezarritako baldintzak betetzearen eta aurreikusitako helburuak lortzearen justifikazioa, Justifikazio-kontuaren bidez eta gastu-frogagiriak aurkeztuz
Justifikazio-kontu eta gastu frogagirien bidez justifikatu behar duzu ezarritako baldintzak bete dituzula eta aurreikusitako helburuak bete dituzula.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Beharrezkoak iruditzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua