Elkartek 2026 programa

[Elkartek 2026 programa]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean sartuta dauden ikerketa, garapen eta berrikuntzako erakundeek elkarlanean egindako ikerketa laguntzeko oinarriak ezartzea eta laguntza-programa baterako deialdia egitea, Euskadi 2030 Industria Planeko sektore estrategikoekin, funtsezko teknologiekin eta zeharkako teknologiekin eta proiektu eraldatzaileekin bat egiten laguntzeko.

Aurrekontuko zuzkidura

47.000.000,00 €

Prestazio ekonomikoa

  • 11.500.000 € 2026. Urterako;
  • 23.500.000 € 2027. urterako eta
  • 12.000.000 € 2028. urterako.

Diruz lagundu daitezkeen proiektuak

2026 eta 2027ko ekitaldietan garatutako proiektuak aurkeztu ahal izango dira deialdi honetara.

1.- Elkarlaneko funtsezko ikerketa-proiektuak

Lankidetzazko funtsezko ikerketa-proiektutzat hartuko dira funtsezko ikerketa-proiektu estrategikoak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen artean egindakoak, sektore estrategikoekin, teknologia giltzarriekin eta zeharkakoekin eta Euskadi 2030 Industria Planeko Proiektu Eraldatzaileekin lerrokatzen laguntzen dutenak.

Proiektuaren orientazio estrategiko hori frogatzeko, justifikatu egin beharko da proiektuaren helburuak bat datozela etorkizuneko enpresa-behar eta -lehiakortasunarekin, eta hori egiaztatzeko, enpresa-batzorde bat sortuko da, proiektuaren jarraipena egingo duten eta balizko transferentzia-akordioak sinatuko dituzten euskal enpresek osatua.

Enpresa-ikuspegia irabazi-asmorik gabeko lankidetza-modu gisa eratu ahal izango da, parte hartzen duten enpresentzako zuzeneko finantzaketa publikorik gabe, eta interes sozialera eta aurrerapen zientifiko-teknologikora bideratuta egongo da, ezagutzaren sorreran ekarpen esanguratsua eginez. Enpresen inplikazioa, nahitaezkoa ez dena, elementu gehigarritzat hartzen da ezagutzaren transferentzia potentziala bultzatzeko eta lankidetza-ekosistema sendoagoa eta lehiakorragoa finkatzeko.

Elkarlaneko ikerketa-proiektuak:

  • Urte anitzekoak izan ahalko dira,
  • Lankidetzan eginak izan beharko dira eta gutxienez Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko hiru eragilek lankidetzan eginak izan beharko dira.
  • Oro har, taldean parte hartzen duten erakundeak ezingo dira izan 8 baino gehiago, ez bada Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzak besterik berariaz baimenduta.
  • Elkarlaneko ikerketako proiektu bat hautatu eta diruz lagunduko da, baldin eta aurrekontu bat aurkezten bada, proiektuko 1.000.000,00 eurokoa eta entitate parte-hartzaileko 50.000,00 eurokoa –urte baterako–, gutxienez.

2.- Industria Potentzial Handiko Ikerketa Proiektuak

Industria-potentzial handiko ikerketa-proiektutzat hartuko dira funtsezko ikerketa orientatuko proiektuak edo industria-ikerketakoak. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen I+Gko enpresa-unitateek, merkatua erakartzeko eta hara iristeko ahalmen handia dutenek, gidatuta egongo dira proiektuok, eta sektore estrategikoekin, teknologia giltzarri eta zeharkakoekin eta Industria Planeko proiektu eraldatzaileekin bat egiten lagunduko dute.

Industria-potentzial handiko ikerketa-proiektuak:

  • Urte anitzekoak izan daitezke
  • Proiektuak enpresetako I+G unitateek garatu beharko dituzte, banaka edo enpresetako I+G unitate baten gidaritzapean, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko beste eragile batzuekin lankidetzan.
  • Oro har, erakunde parte-hartzaileak ezingo dira izan 8 baino gehiago, ez bada Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzak besterik berariaz baimenduta.
  • Industria-potentzial handiko proiektu bat hautatu eta diruz lagunduko da, baldin eta aurrekontu bat aurkezten bada, proiektuko 200.000,00 eurokoa eta entitate parte-hartzaileko 50.000,00 eurokoa –urte baterako–, gutxienez.

3.– Interes bereziko ekintza osagarriak

Interes bereziko ekintza osagarritzat hartuko dira eskaintzaren eta eskari teknologikoaren arteko bitartekaritza-proiektuak, eskaintzaren eta eskariaren arteko bitartekaritza-erakundeek eta hedapen-erakundeek garatutakoak, baldin eta sektore estrategikoekin, funtsezko eta zeharkako teknologiekin eta Euskadi 2030 Industria Planeko proiektu eraldatzaileekin lerrokatzen laguntzen badute.

Ekintza osagarrien artean, honako hauek sartzen dira:

  • Prospektiba eta eskari goiztiarrari buruzko azterlanak egitea, bai eta proiektu eraldatzaileei lotutako zaintza teknologikoari buruzko azterlanak ere.
  • Proiektu eraldatzaileak prestatzeko lankidetza teknologikoa eta aholkularitza bultzatzera bideratutako jarduerak.

  • Proiektu eraldatzaileei lotutako I+G+b nazioartekotzeko jardueretan parte hartzea sustatzea.

Ekintza osagarriek bat etorri beharko dute sektore estrategikoekin, funtsezko eta zeharkako teknologiekin eta Euskadi 2030 Industria Planeko proiektu eraldatzaileekin.

Ekintzak banaka edo hainbat erakunderen arteko lankidetzan egin ahal izango dira, eta urte anitzekoak izan daitezke.

4.- Elkarlaneko funtsezko ikerketa-proiektuek, industria-ahalmen handia duten ikerketa-proiektuek eta lankidetzan egindako interes bereziko ekintza osagarriek honako hauek bete beharko dituzte:

  • a) Proiektua garatzeko ezarritako taldeak orekatua izan beharko du eta lankidetza eraginkorra egin beharko du, non kide diren erakunde guztiek proiektuari balioa modu orekatuan gehitzen dioten.
  • b) Erakunde parte-hartzaile batek ere ez du proiektuaren kostu guztien % 70 baino gehiago izango.

  • c) Parte hartzen duten erakunde guztien arteko lankidetza-akordio bat formalizatu beharko da, erakunde horien legezko ordezkari guztiek sinatua, alderdi bakoitzaren egikaritze-konpromisoak ezarriko dituena, proiektua gauzatuko dela bermatuko duena eta emaitzak ustiatzeko hitzartutako baldintzak deskribatuko dituena.

Nori dago zuzenduta


Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarea osatzen duten eragile zientifiko-teknologikoak izan daitezke agindu honetako laguntzen onuradunak, betiere horretarako akreditatuta badaude ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan, haren xedapen iragankorretan edo hura ordezkatzen duen araudian ezarritakoarekin bat eginez.

Betekizunak

  • Erakunde onuradunek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


GOBIERNO VASCO

Iker Azqueta

posta elektronikoa: i-azqueta@euskadi.eus

Tel: 945 01 82 03

SPRI

Amaia Martinez

posta elektronikoa: amaiamartinez@spri.eus

Tel:94 403 70 79

Maite Hernandez

posta elektronikoa: mhernandez@spri.eus

Tel: 94 403 70 30

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1027112

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak aurkezteko prozeduraren indarraldia:

Hasiera: 2025/12/30 eta Amaiera: 2026/03/13

Eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak, zuzenketak eta agindu honetan inplikatutako gainerako kudeaketak bitarteko elektronikoen bidez egingo dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen III. tituluko II. kapituluan eta Herritarrei Arreta Integrala eta Kanal Anitzekoa eta Zerbitzu Publikoetarako Sarbide Elektronikoari buruzko ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Eskabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez bakarrik eskuratu eta beteko da helbide honetan: 

Eskaera egin ondorengo izapideak, kanal elektronikoaren bidez, baita jakinarazpenak eta espedientearen kontsulta ere, «Nire karpeta» gunearen bitartez egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan:

Betetako eskabidearekin batera, pertsona edo erakunde eskatzailearen sinadura aitortuaz gain, oinarri honetan aipatzen den dokumentazioa ere aurkeztu beharko da.

Eskaera ordezkari baten bidez egiten bada, ordezkaritza egiaztatu beharko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera. Ildo horretan, eta agindu honen esparruan, ordezkaritza egiaztatuta dago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordetzeen Erregistro Elektronikoan inskribatuta badago (https://www.euskadi.eus/ordezkariak).

Datu pertsonalak Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta aplikatu beharreko gainerako araudian xedatutakoaren arabera tratatuko dira datu pertsonalak.

Datuen babesari buruzko informazioa lortzeko, helbide honetara jo dezakezu:

Datuen arduraduna Teknologia eta Berrikuntzako zuzendaria da, eta haren aurrean erabili ahal izango dira datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezerezteko eta datuen aurka egiteko eskubideak. Horretarako, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailera jo beharko da (Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Laguntza-eskabidea, eskatutako dokumentazioarekin batera, aukeratzen den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango da. Halaber, laguntza-eskabidearen ondoriozko jardueretan, eta prozedura osoan, erakunde eskatzaileak aukeratutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete laguntzen deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk