EEE -Industriaren eta hirugarren sektorearen ete-etan energia-ikuskaritza integralak egiteko laguntzen programadeskribapena
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Laguntzen programaren helburu nagusia da EAEko industria sektoreko eta hirugarren sektoreko ETEen instalazioetan eta eraikinetan azken energia-kontsumoa eta CO2 emisioak murrizteko ekintzak sustatzea.
Aurrekontuko zuzkidura
5.000.000 €Prestazio ekonomikoa
Programa honetarako guztizko diru-zuzkidura 5.000.000 eurokoa da, EEEren aurrekontuetan horretarako ezarritako kredituaren arabera.
Laguntzak esleitzeko prozedura
Laguntza-eskaeren ebazpenak elkarren segidako lehia-prozedura baten bidez egingo dira, diruz lagundu daitekeen egoera edo jarduera bat datorrela egiaztatu eta gainerako baldintzak bete ondoren, deialdietan esleitutako aurrekontu-kreditua amaitu edo agortu arte. Horrela, eskaerak aurkeztuko diren ordenaren arabera aztertu, tramitatu eta ebatziko dira.
Dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak
UNE-EN 16247 arauaren arabera garatutako industria eta hirugarren sektoreko ETEen energia-ikuskaritza integralak, edo horien ondorengo aldaketak edo hobekuntzak, EAEko lurraldean kokatutako instalazioetako eskatzaileek egindakoak eta energia berriztagarriak ezartzeko, energia aurrezteko eta energia-eraginkortasunerako eragina dutenak.
Dirulaguntzen zenbatekoa
Gehieneko muga bat ezarri da diruz laguntzen ahal den kosturako, energia kontsumoaren arabera; beraz, dirulaguntzaren xede den kostuak ez ditu inolaz ere gaindituko gehieneko zenbateko horiek:

Nori dago zuzenduta
Industria eta hirugarren sektoreko ETEtzat hartzen diren pertsona fisiko edo juridikoak, izaera pribatukoak.
Betekizunak
-
Norentzat den
Deialdi honen xede diren dirulaguntzak eskuratu ahal izango dituzte, baldin eta dokumentu honetan adierazitako baldintzak betetzen badituzte eta EAEko lurraldean energia berriztagarrien erabilera potentzialean, energiaren aurrezpenean eta energia-efizientzian eragina duten jarduerak dakartzaten energia-auditoria integralak egiten badituzte, 56/2016 Errege Dekretuaren 2. artikuluan aurreikusitakoaren arabera industria-sektorearen eta hirugarren sektorearen barruan ETE gisa hartzen diren izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridikoek, eta Ekonomia Jardueren 2025eko Sailkapen Nazionalaren arabera (aurrerantzean, "2025 EJSN"), edo, bestela, Ekonomia Jardueren 2009ko Sailkapen Nazionalaren arabera (aurrerantzean, "2009 EJSN"), 07tik 39ra bitarteko taldeen barruan badaude, biak barne, industria-sektorerako, eta 41etik 99ra bitarteko taldeen barruan badaude, biak barne, hirugarren sektorerako, eta, betiere, bi sektore horietan energia-kontsumitzaile handitzat hartutako enpresak ez badira.
EAEko Energia Iraunkortasunari buruzko 4/2019 Legearen arabera, industria-sektorearen barruan, enpresa kontsumitzaile handitzat hartzen dira urtean 500 tep edo tpb baino energia gehiago kontsumitzen duten enpresak eta 40 tep edo tpb baino energia gehiago kontsumitzen duten hirugarren sektoreko enpresak.
Araudia
Kontaktu-informazioa
Kodea
1231402Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Laguntza eskaerak aurkezteko epea 2025ko maiatzaren 20eko 08:00etan hasi eta 2028ko urriaren 12an bukatuko da.
Laguntzaren xede den jarduketa egin, fakturatu eta ordaintzeko justifikazioa gehienez ere sei (6) hilabeteko epean egin beharko da, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunetik kontatzen hasita, eta, betiere 2028ko abenduaren 31 baino lehen.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
-
Laguntza eskatzeko fasean aurkeztu beharreko agiriak edo dokumentuak:
- Ikus Programaren Oinarrien I. ERANSKINA, A atala
Jarduketak justifikatzeko fasean aurkeztu beharreko agiriak edo dokumentuak:
- Ikus Programaren Oinarrien I. ERANSKINA, B atala
-
Norentzat den
Deialdi honen xede diren dirulaguntzak eskuratu ahal izango dituzte, baldin eta dokumentu honetan adierazitako baldintzak betetzen badituzte eta EAEko lurraldean energia berriztagarrien erabilera potentzialean, energiaren aurrezpenean eta energia-efizientzian eragina duten jarduerak dakartzaten energia-auditoria integralak egiten badituzte, 56/2016 Errege Dekretuaren 2. artikuluan aurreikusitakoaren arabera industria-sektorearen eta hirugarren sektorearen barruan ETE gisa hartzen diren izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridikoek, eta Ekonomia Jardueren 2025eko Sailkapen Nazionalaren arabera (aurrerantzean, "2025 EJSN"), edo, bestela, Ekonomia Jardueren 2009ko Sailkapen Nazionalaren arabera (aurrerantzean, "2009 EJSN"), 07tik 39ra bitarteko taldeen barruan badaude, biak barne, industria-sektorerako, eta 41etik 99ra bitarteko taldeen barruan badaude, biak barne, hirugarren sektorerako, eta, betiere, bi sektore horietan energia-kontsumitzaile handitzat hartutako enpresak ez badira.
EAEko Energia Iraunkortasunari buruzko 4/2019 Legearen arabera, industria-sektorearen barruan, enpresa kontsumitzaile handitzat hartzen dira urtean 500 tep edo tpb baino energia gehiago kontsumitzen duten enpresak eta 40 tep edo tpb baino energia gehiago kontsumitzen duten hirugarren sektoreko enpresak.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete.
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskatutako datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
- Inprimatu bete duzun inprimakia, eta eskuz sinatu,
- aurkeztu ezarritako epean eta lekuetan.
Eskaerak, aldaketak eta berritzeak Sociedad Estatal Correos y Telégrafos, S.M.E, S.A.ren bulegoetan aurkeztuko dira.
Posta elektronikoz bidali behar da administraziora, postontziaren helbidea adierazita:
- BULEGOAREN KODEA
- O00016302
- BULEGOAREN IZENA
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko Erregistroa
- UNITATE ARDURADUNAREN KODEA
- A16007347
- UNITATE ARDURADUNAREN IZENA
- Zerbitzuen Zuzendaritza
- ADMINISTRAZIO MAILA
- Autonomia Administrazioa
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.