EEE -Industriaren eta hirugarren sektorearen ete-etan energia-ikuskaritza integralak egiteko laguntzen programadeskribapena

Deskribapena


Xedea

Laguntzen programaren helburu nagusia da EAEko industria sektoreko eta hirugarren sektoreko ETEen instalazioetan eta eraikinetan azken energia-kontsumoa eta CO2 emisioak murrizteko ekintzak sustatzea.

Aurrekontuko zuzkidura

5.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Programa honetarako guztizko diru-zuzkidura 5.000.000 eurokoa da, EEEren aurrekontuetan horretarako ezarritako kredituaren arabera.

Laguntzak esleitzeko prozedura

Laguntza-eskaeren ebazpenak elkarren segidako lehia-prozedura baten bidez egingo dira, diruz lagundu daitekeen egoera edo jarduera bat datorrela egiaztatu eta gainerako baldintzak bete ondoren, deialdietan esleitutako aurrekontu-kreditua amaitu edo agortu arte. Horrela, eskaerak aurkeztuko diren ordenaren arabera aztertu, tramitatu eta ebatziko dira. 

Dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak

UNE-EN 16247 arauaren arabera garatutako industria eta hirugarren sektoreko ETEen energia-ikuskaritza integralak, edo horien ondorengo aldaketak edo hobekuntzak, EAEko lurraldean kokatutako instalazioetako eskatzaileek egindakoak eta energia berriztagarriak ezartzeko, energia aurrezteko eta energia-eraginkortasunerako eragina dutenak.

Dirulaguntzen zenbatekoa

Gehieneko muga bat ezarri da diruz laguntzen ahal den kosturako, energia kontsumoaren arabera; beraz, dirulaguntzaren xede den kostuak ez ditu inolaz ere gaindituko gehieneko zenbateko horiek:

Nori dago zuzenduta


Industria eta hirugarren sektoreko ETEtzat hartzen diren pertsona fisiko edo juridikoak, izaera pribatukoak.

Betekizunak

  • Norentzat den

Kontaktu-informazioa


Energiaren Euskal Erakundea

Telefonoa: 946 620 600

E-posta: gestionayudas@eve.eus

Kodea

1231402

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Laguntza eskaerak aurkezteko epea 2025ko maiatzaren 20eko 08:00etan hasi eta 2028ko urriaren 12an bukatuko da.

Laguntzaren xede den jarduketa egin, fakturatu eta ordaintzeko justifikazioa gehienez ere sei (6) hilabeteko epean egin beharko da, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunetik kontatzen hasita, eta, betiere 2028ko abenduaren 31 baino lehen.

Prozedurarako ordezkaritzaren xedapena (PDF, 189 KB)

Eskaera egin aurretik:

Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:

  1. Eskabidea bete.
  2. Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
  3. Eskabidea sinatu.
  4. Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.

Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).

Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak