Enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonen lanpostuak mantentzeko laguntzak 2026.

[CEESA 2026]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da enplegu-zentro berezian kontratatutako desgaitasuna duten pertsonen soldata-kostuaren finantzaketa, kontratu bakoitzaren indarraldian.

Aurrekontuko zuzkidura

80.000.000

Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntzek helburu dute enplegu-zentro berezien kontratatu dituzten eta desgaitasuna duten pertsonen soldata-kostuak finantzatzea, kontratu bakoitzaren indarraldian zehar.

Dirulaguntza urteko epeka eskatuko da eta, hala badagokio, emango da, ekitaldi bakoitzeko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra. Urteko zenbatekoa behin-behinekoa izango da, eta deialdia EHAAn argitaratu zen egunaren azken aurreko hilabetean justifikatutako laguntzaren arabera kalkulatuko da.

Programa hau finantzatzeko baliabide ekonomikoak nahikoak ez badira eskatutako laguntza guztiak emateko, onartutako eskabideen artean banatuko dira funtsak, baliabide ekonomikoen muga kontuan hartu gabe bakoitzari legokiokeen laguntzaren proportzioan, horrek ezertan galarazi gabe 152/2023 Dekretuko, urriaren 17koa, 43. artikuluan aurreikustiako justifikazioaren eta likidazioaren ondorioz behin betiko zenbatekoa aldatu beharra.

Dirulaguntza eman ondoren, onuradunek hilero aurkeztu beharko dute 152/2023 Dreketuan, urriaren 17koa, 43.1 artikuluan zerrendatutako agirirak, dirulaguntza horri dagokion hurrengo hilebetean.

Lanaldi osorako kontratatu diren eta desgaitasuna duten pertsonen soldata-kostua estaltzeko dirulaguntza une bakoitzean indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren %50 izango da. Lan-merkatuan sartzeko zailtasun handienak dituzten eta desgaitasuna duten pertsonak kontratatuz gero, dirulaguntza indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren %55 izango da (%60, emakumea edo 45 urtetik gorakoa bada) lanaldi osorako kontratatutako langile bakoitzeko.

Langilea lanaldi partzialeko kontratuarekin ari bada edo errendimendu baxuko kontratua badu, dirulaguntza proportzionalki murriztuko da, egindako lanaldiaren arabera edo kontratuan jasota dagoen errendimendu baxuaren arabera.

Ordainketa-modua:

Dirulanguntzaren ordainketa honela egingo da:

  • %95, hileko ordainketetan; urteko emandako dirulaguntza zati 14 eginda ateratzen dena izango da, 2025 ekitaldiko ordainketa-kredituaren kargura.
  • Gainerakoa, hurrengo ekitaldirako konpromiso-kredituaren kargura, dirulaguntza osoa justifikatu ondoren

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lantokiei lotuta diruz lagun daitezkeen jarduerei dagokienez, edozein autonomia-erkidegok halakotzat kalifikatu eta inskribatutako enplegu-zentro bereziak.

Betekizunak

  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea.

  • Dirulaguntzaren arloko itzulketa-beharrak egunean iztatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluetan xedatutakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA)

  • Zigor-eta administrzio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskrimiazioarengatik gertatutakoak barne. Edo abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 46.1.b) eta 46 bis.1.b) artikuluetan aurreikusitako zehapen osagarria ezartzeagatik, ebazpen irmo bidez.

  • 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetan, eta eskatzailea irabazi-asmoa duen pertsona fisikoa edo juridikoa bada, zuzenbide publikoko erakundea ez dena, egunean izatea Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeak.

  • Ez izatea Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako egoern eraginpean, dirulaguntza onuradun izaera lortzeari begira.

  • Europar Batzordeak dirulaguntza bat ilegal eta merkatu erkidearekin bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren, ez egotea berreskuratze-agindu baten mende.

  • Enpresak ez izatea krisian dagoen enpresaren izaera, 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2.18 artikuluan jasotako definizioaren arabera.
  • Ordezkari bezala aritzeko beharrezkoa da ordezkapen-ahalordea ziurtatzea.

  • Ez dela kondenatua izan delitu hauengatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
  • Ez duela epai edo administrazio-ebazpen irmo baten bidez kondenatu edo zehatu dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin, edo, hala izan bada, igaro dela kondena- edo zehapen-epea.
  • Ez duela eskatu borondatezko konkurtsoaren deklaraziorik, ez dagoela ezein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta, ez dagoela konkurtsoan deklaratuta edo, hala egonda ere, hitzarmen batek eraginkortasuna hartu duela bertan, ez dagoela esku-hartze judizialaren mende, eta ez dagoela desgaituta Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, edo, desgaitua izan bada, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu dela.
  • Ez duela administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik eragin, suntsiarazpen-arrazoi horren errudun deklaratu dutelarik.
  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daude honako lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legea. Era berean, ez dira Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
  • Zerga-egoitza ez duela erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.
  • Egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta konpromisoa hartzen duela betebehar horiei eusteko harik eta emandako laguntza edo dirulaguntza osoa justifikatu arte, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan aurreikusitakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA).
  • Ez duela ordaindu gabeko itzulketa-betebeharrik dirulaguntzen arloan, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan aurreikusitakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA), eta konpromisoa hartzen duela egoera horretan gerta daitekeen edozein aldaketa jakinarazteko, emandako dirulaguntza osoa justifikatu arte.
  • Ez duela zehapen administratibo edo penalik jaso sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik ?zehazki, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretua edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa?, edo zehapen-epea igaro dela.
  • Ez duela laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten dion legezko kausarik, honako hauek barne: - Berdintasun-planik indarrean ez izatea, Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izanik. - 50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitzeko eta borrokatzeko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dituen legeen arabera. - LGTBIfobia egitea, bultzatzea edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne.
  • Ez duela zehapenik jaso Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste larri edo oso larri batengatik, administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, edo, zehapenik jaso badu, neurri zuzentzaile egokiak hartu dituela eta zehapena ordaindu duela.
  • (Elkartea bada bakarrik bete) Ez dagoela Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debeku-kausetan.
  • Elkartea bada bakarrik bete) Ez dela inskripzio-prozedura administratiboa eten zaion elkarte bat, ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak aurkitu direlako, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, edo, eten bazaio ere, ebazpen judizial irmoa eman dela eta, horren arabera, dagokion erregistroan inskribatu ahal dela.
  • Konpromisoa hartzen duela eman beharreko dirulaguntzak, beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide publiko edo pribatuekin batera, diruz lagundutako jardueraren gainfinantzaketarik ez eragiteko. Ildo horretan, adieraztea beste laguntza edo dirulaguntzarik jasotzen ari den, bai eta kopurua ere.
  • Ez dagoela sartuta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak emandako dirulaguntza itzultzeko ezein prozeduratan. Dirulaguntza itzultzeko prozeduraren eraginpean baldin badago, aipatzea programa edo deialdia eta espedientearen zenbakia.
  • (Lantokia Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresek bete beharko dute, eta beren jarduera enpresa-eremuan garatzen duten fundazio eta elkarteei ere aplikatuko zaie. Kanpoan geratzen dira enpresetan euskararen erabilera sustatzeko eta langileen prestakuntzarako dirulaguntzak). Konpromisoa hartzen duela enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluaren arabera.
  • Entitate eskatzailea ez dago berreskuratze-agindu baten mende, Europar Batasuneko Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu erkidearekin bateraezina dela.
  • Entitate eskatzailea ez da krisian dagoen enpresatzat hartzen, aipatutako 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2.18 artikuluan jasotako definizioaren arabera.
  • Erakunde eskatzailea irabazi-asmorik gabeko erakundea da. Erakunde eskatzailea zuzenbide publikoaren mende dago. Ezin du galdu-irabazien kontu laburtua aurkeztu, 38/2003 Legearen 13 3 bis artikuluaren arabera. (30.000 eurotik gorako dirulaguntza emanez gero, eta pertsona fisiko edo juridiko eskatzailea zuzenbide publikoko erakundea ez bada eta irabazi-asmoa badu, auditoretza-ziurtagiria edo adostutako prozeduren txostena emango da).
  • Deialdian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela eta eskabide honetan adierazitako datu guztiak egiazkoak direla.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendari Orokorra

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendari Orokorra

Kontaktu-informazioa


  • Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 600 / 630305452
  • Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601

Kodea

0137620

Eskaera


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

4 hilabete eskaera egin denetik

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk