Berdintasun-planak garatzeko laguntzak

[Berdintasun-planak garatzeko laguntzak]

Deskribapena


Xedea

 Enplegu Sailaren bitartez, gizarte-eragileak gaitzeko jarduerak egiteko emango dituen laguntzen deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoan diharduten enpresetan ezarri beharreko berdintasun-planen jarraipena, ebaluazioa, negoziazioa eta, hala badagokio, akordioa egiteko.


NORI ZUZENDUTA DAGO?

1.- Erakunde sindikalek jaso ahal izango dituzte laguntzak, baldin eta erakunde sindikal eta enpresarialen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren edo hura ordezten duen arauaren babesean eratu badira, konfederalak, lurraldez gaindikoak eta sektorez gaindikoak badira, Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza badute, eta, gainera, indarreko legeriaren arabera, adierazgarrienak badira.

2.- Agindu honen ondorioetarako, lurraldez gaindiko izaera izango dute erakundeek beren eremua Euskal Autonomia Erkidegoa denean, eta sektorez gaindiko izaera sektore edo jarduera-adar bat baino gehiago biltzen dituztenean.

Aurrekontuko zuzkidura

170.000 Euros

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ekonomia, Lana eta Enplegua

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomia, Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1220802

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

rkeztutako eskabideei buruzko berariazko ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk