Azpitek 2026: Ikerketa-Azpiegiturak Eskuratu, Instalatu,Berritu eta Eguneratzeko Laguntza-programa
- Erakundea:
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honen xedea da 2026ko ekitaldian eman beharreko laguntza-programa bat arautzea, I+G+b garatzeko beharrezkoa den ikerketa-azpiegitura eta ekipamendua eskuratu, instalatu, berritu eta eguneratzeko, eta etorkizunean haren emaitzak baliozkotzeko eta demostratzeko. Entitate zientifiko-teknologikoek egingo dute, hau da, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean akreditaturik dauden foku anitzeko zentro teknologikoek. Hori guztia emaitzen kalitatea eta emaitzen eragin zientifiko-teknologikoa, ekonomikoa eta soziala hobetzera bideratuta dago.
Aurrekontuko zuzkidura
9.000.000 €Prestazio ekonomikoa
6.300.000 € 2026. urterako eta 2.700.000 € 2027. urterako.
Diruz laguntzeko moduko proiektuak
Diruz lagundu ahal izango dira ikerketa-azpiegitura eta -ekipamendua eskuratzeko, instalatzeko, berritzeko eta eguneratzeko jarduketak, barnean direla eraikinak eraikitzeko, birmoldatzeko edo hobetzeko obra zibila eta ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-jardueretan erabilitako altzariak, baita etorkizunean haien emaitzak baliozkotzea eta demostratzea ere.
Deialdi honen ondorioetarako, ikerketa-azpiegitura eta ekipamendua hau dela ulertzen da: I+G+b jarduerak garatzeko behar diren baliabide fisikoak (ekipoak) eta instalazioak (behar diren baliabide fisikoak dituen barrutia), baita etorkizunean haien emaitzak baliozkotzea eta demostratzea ere. Ekipamendu hori ekipo bakar bat izan daiteke, edo instalazio bat edo ekipo-multzo bat –espazio bakar bat edo helburu jakin bat hornitzeko–; era berean, ekipamendua zertarako erosten den, helburu hori bete ahal izateko beharrezkoak diren aldaketak, gehigarriak, osagarriak edo aparatu laguntzaileak barne hartu ahal izango ditu.
Deialdi honetara aurkeztu ahal izango dira 2025etik 2026ko urriaren 31ra bitartean garatutako proiektuak, edo onartutako egikaritze-epea luzatu arte garatutakoak, dagokion geroratzea eskatu ondoren.
Programa honetako dirulaguntzak jarduera ekonomikoak nahiz ez-ekonomikoak finantzatzeko erabil daitezke, denak ere Batzordearen komunikazio honetan ezarritako baldintzetan ulertuta: ‘Ikerketa, garapen eta berrikuntzarako estatu-laguntzei buruzko esparrua’, Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratua 2022ko urriaren 28an (2022/C 414/01).
Ikerketa-azpiegitura batek jarduera ekonomikoak eta ez-ekonomikoak garatzen baditu, jarduera-mota bakoitzaren finantzaketa, kostuak eta diru-sarrerak bereiz kontsignatuko dira, koherentziaz aplikatutako kostuen kontabilitate-printzipioak, objektibotasunez justifikatu daitezkeenak, oinarri hartuta.
Ikerketa-azpiegitura batek jarduera ekonomikoak garatzen dituenean:
a) Azpiegituren jarduera edo erabileragatik kobratutako prezioa merkatuko prezioa izango da.
b) Hainbat erabiltzailek erabili ahal izango dituzte azpiegiturak, eta erabiltzeko baimena gardentasunez eta modu ez-diskriminatzailean emango dute. Azpiegituraren inbertsio-kostuen % 10 gutxienez finantzatu duten enpresek lehentasunez erabiltzeko onura izango dute, baita horretarako baldintza hobeak ere. Gehiegizko konpentsazioa saihestearren, enpresak inbertsio-kostuei egindako ekarpenaren araberakoa izango da erabilera, eta baldintzak jendaurrean ezagutaraziko dituzte.
c) Kategorien araberako Salbuespenen Erregelamendu Orokorraren 6. artikuluan ezarritakoa betez, jarduera ekonomikoak finantzatzera bideratutako laguntzen eragin pizgarria bermatzeko, diruz lagundu daitezkeen jarduerak laguntza-programan eskabidea aurkeztu ondoren hasi beharko dira

Nori dago zuzenduta
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean (ZTBES) egiaztatuta dauden foku anitzeko zentro teknologikoak.
Betekizunak (Erakunde onuradunak)
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea osatzen duten eragile zientifiko-teknologikoak izan daitezke agindu honetako laguntzen onuradun, baldin eta horretarako foku anitzeko zentro teknologikoen kategorian akreditatuta badaude, bat etorriz Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan, haren xedapen iragankorretan edo hura ordezkatzen duen araudian ezarritakoarekin.
Dena den, aurreko paragrafoan adierazitako entitate onuradunek berek burutu beharko dituzte araudi honetan ezarritako jarduera diruz lagungarriak, eta EAEren lurraldean kokatu beharko dituzte laguntza jasotzen duten proiektuak.
Honako hauek ezin daitezke izan agindu honetako dirulaguntzen onuradun:
- a) Krisialdian dauden enpresak, betiere Batzordearen komunikazio honekin bat etorriz: «Krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko jarraibideak» (2014/C 249/01)
- b) Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela, erabaki horren ostean berreskuratze-agindu bat oraindik betetzeko duten enpresa edo entitateak.
- c) Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeari buruzko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan xedatutako egoeran daudenak.
Ezin izango dira onuradun izan Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan adierazitako egoeretako batean dauden entitate eskatzaileak:
- a) Dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukerarik gabe utzita epai irmo baten bidez zigortutakoak edo prebarikazioagatik, funtzionario-eroskeriagatik, ondasun publikoak bidegabe eralgitzeagatik, influentzia-trafikoagatik, iruzur egiteagatik eta legearen aurkako ordainarazpenengatik edo hirigintza-delituengatik epai irmo baten bidez zigortutakoak.
- b) Hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaria egin dutenak, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jota daudenak, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta daudenak konkurtso horretan hitzarmen bat indarrean jarri bada salbu, epailearen esku-hartzearen mende daudenak edo uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legearen arabera desgaituta daudenak, hartzekodunen konkurtsoa sailkatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe dagoelarik.
- c) Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik administrazioarekin egindako kontraturen bat irmo suntsiaraztea eragin ez izana.
- d) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legea. Edo ez direla Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
- e) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez dituztenak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari buruzko 2023ko otsailaren 13ko Aginduan adierazitakoarekin bat etorriz, bai eta Euskadiko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruko dirulaguntzak itzultzeari buruzko betebeharrekin bat etorriz ere.
- f) Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako herrialde edo lurralde batean dutenak.
- g) Egunean ez dutenak dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).
- h) Dirulaguntzak eskuratzeko aukera epai irmo bidez galdu dutenak, hala xedatzen duen edozein legeri jarraituz. Zehazki, zehapen administratibo edo penala jaso dutenak sexuan oinarritutako diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-arloko araudia ez betetzeagatik, dagokion zehapenean ezarritako aldian.
- i) Ez dutenak estatu-araudiaren araberako berdintasun-planik indarrean, eta ez dutenak neurririk ezarri sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko estatu-legeriak xedatutako baldintzetan (50 langiletik gorako enpresak).
- j) Elkarte ordezkatuak Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan adierazitako debeku-kausaren bat izatea.
- k) Entitate ordezkatuaren inskripzioa egiteko administrazio-prozedura etenda egotea ez-zilegitasun penalaren zantzu arrazionalak aurkitzeagatik, bat etorriz Elkartzeko Eskubidea Arautzeko martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoarekin, betiere dagokion erregistroan inskripzioa egin daitekeela dioen ebazpen judizial irmorik ematen ez den bitartean.
- l) Administrazio-bidean emandako ebazpen irmo baten bidez zehapena jaso dutenak Hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautu eta ekonomia zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean ezarritako arau-hauste astun edo oso astun batengatik, harik eta behar diren zuzenketa-neurriak hartu eta zehapena ordaindu arte.
- m) Desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota bete ez dutenak, betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu gabe.
- n) Fundazioen kasuan, beren estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legean xedatutakora egokitu ez izana, eta egokitzapen hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatu izana (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 1. xedapen iragankorra).
- ñ) Enpresa-deslokalizazioaren deklarazioa jaso dutenak, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 51. artikuluan ezarritakoaren arabera.
- o) Eskatutako laguntza jarduera berberetarako onartuta edo ordainduta dauden beste batzuekin bateragarria izatea baimenduta egonik, gainfinantzaketarik ez izatea. Nolanahi ere, etorkizunean helburu bererako jasotzen dituenak jakinarazi beharko ditu, laguntza likidatu arteko aldian.
Betekizunak
-
Dokumentazioa aurkeztea (jarraibideak)
Dokumentazioa aurkeztea (jarraibideak)
Entitate interesdunek eskabide bat aurkeztu beharko dute proiektu bakoitzeko, entitatearen legezko ordezkariaren sinadura elektronikoarekin. Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
- a) Eskabidea, erakunde eskatzailea ordezkatzeko ahalorde nahikoa duen pertsonak sinatua, sinadura elektroniko aurreratuaren bidez (ziurtagiri elektroniko aitortu bidez), egin beharreko jarduerak eta aurreikusitako aurrekontua zehaztuta.
- b) Ikerketa-azpiegitura edo ekipamenduaren proposamena deskribatzen eta justifikatzen duen memoria tekniko-ekonomikoa.
- c) Entitate eskatzailearen jarduerari buruzko oinarrizko datuak, entitatearen jarduera ekonomikoaren eta ez-ekonomikoaren xehetasuna barne dela.
- d) Deialdiaren aurreko ekitaldian onetsitako finantza-egoeren auditoria-txostena.
- e) Auditoria-entitateak emandako ziurtagiria, hauek jasotzen dituena: entitatearen kostuen kontabilitate-prozedurarekin bat etorriz, jarduera ez-ekonomikoaren kostua, gastu-kontzeptuen arabera banakatua, deialdiaren aurreko ekitaldiari dagokiona.
- f) Auditoria-entitateak emandako ziurtagiria, hauek jasotzen dituena: jarduera ez-ekonomikoaren ondoriozko sarrerak, finantzaketaren jatorriaren arabera banakatuak, deialdiaren aurreko ekitaldiari dagozkionak.
- g) Deialdiaren urteari dagokion jarduera ez-ekonomikoaren sarrera eta gastuen aurrekontua.
- h) Erakunde eskatzailearen pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalordea.
- i) Aurrekontuak edo proforma fakturak, dirulaguntzaren xede den kontzeptu bakoitzari dagokion jarduketaren guztizko kostua egiaztatzen dutenak.
- j) Obra-lizentzia, hala badagokio.
- k) Erantzukizunpeko adierazpena, hauek ziurtatzeko:
– Aurreko bi zerga-ekitaldietan eta uneko zerga-ekitaldian proiektu bererako beste entitate publiko nahiz pribatu batzuei eskatutako edo haiek emandako laguntzen zerrenda. Laguntza horien zenbatekoak adierazi beharko dira, eta entitate emailearen identitatea ere bai, ezertan eragotzi gabe etorkizunean xede bererako jaso ditzakeen laguntzen zenbatekoa adierazteko betebeharra, laguntza likidatzen den arte iraungo duena.
– Eskatutako laguntza jarduera berberetarako onartutako edo ordaindutako beste laguntza batzuekin bateragarria izanik, gainfinantzaketarik ez izatea.
– Ez dago laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuta, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
– Entitateak ez du eskatu borondatezko konkurtso-deklaraziorik, ez da kaudimengabetzat jo prozeduraren batean, ez dago konkurtsoan deklaratuta, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, ez dago esku-hartze judizialaren pean edo desgaituta, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu gabe dagoelarik.
– Ez du Administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik eragin, dena delakoa izanik erruduntzat jo den arrazoia.
– Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daude lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen Eusko Legebiltzarraren ekainaren 26ko 1/2014 Legea. Edo ez dira Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
– Haren zerga-egoitza ez dago araudiaren arabera zerga-paradisu gisa sailkatutako lurralde edo herrialderen batean.
– Egunean izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).
– Ebazpen irmo baten bitartez ez du galdua dirulaguntzak jasotzeko aukera, bat etorriz lege honekin edo halakorik ezartzen duten beste batzuekin. Zehazki, ez dute zigor- edo administrazio-bidean zehatu sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik. Halaber, adierazten du ezen, Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat izatera behartuta egonez gero, halakorik baduela, eta, entitateak 50 langile baino gehiago izanez gero, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurriak ezarri izana egiazta dezakeela, emakumeen eta emakumeen berdintasunari buruzko Estatuko legedian ezarritako baldintzetan.
– LGTBI fobiaz jokatu ez izana, edo hura bultzatu edo sustatu ez izana, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne (otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikulua).
– Ez dagoela zigortuta Hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautu eta ekonomia zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik, administrazio-bidean emandako ebazpen irmo baten bidez, neurri zuzentzaile egokiak hartu eta zehapena ordaindu arte.
– Hala badagokio, desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako erreserba-kuota bete duela, hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu gabe.
– Bat etorriz Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.4.p) artikuluarekin, konpromisoa hartzen du enpresen deslokalizaziorik ez egiteko, aipatutako legearen 51. artikuluko baldintzetan.
– Entitate eskatzailea ez da betetzeke duen berreskuratze-agindu baten pean dagoen enpresa edo entitate bat, baldin eta Europar Batasuneko Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela.
– Entitate eskatzailea ez da krisian dagoen enpresa edo entitate bat, krisian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauetako definizioari jarraikiz (2014/C 249/01)
– Hala badagokio, efektu pizgarriari buruzko adierazpena, Kategorien araberako Salbuespenaren Erregelamendu Orokorraren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera.
– Programako laguntzak emateko oinarri arautzaileetan eskatutako eskakizunak betetzen ditu.
Zuzendaritza kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du IFZ eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean dituela, bat etorriz Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 6. artikuluan zehaztutakoarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa.
Hala ere, kudeaketa-organoak inguruabar horiek zuzenean egiaztatzearen aurka agertzen den entitate interesdunak bere kabuz aurkeztu beharko ditu dagozkion ziurtagiriak. Bestalde, bat etorriz arau horren 7. artikuluarekin, erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatuko da dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak bete izana.
Erantzukizunpeko adierazpen batean jasotako edozein datu edo informazio zehatza ez bada, faltsua bada edo falta bada, edo erantzukizunpeko adierazpena aurkezten ez bada, edo adierazitakoa betetzen dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa aurkezten ez bada, ezin izango da diruz lagundutako jarduketarekin jarraitu egitate horiek jakiten diren unetik bertatik, hargatik eragotzi gabe izan litezkeen erantzukizun penal, administratibo edo zibilak.
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluarekin:
– Administrazio jarduleak izapideak egiteko behar diren agiriak eskatu edo kontsultatu ahal izango ditu –bertan daudenak edo beste administrazio batzuek egin dituztenak–. Hala ere, entitate eskatzaileak tratamendu horren aurka egin ahal izango du, eta, kasu horretan, betebeharra bete duela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko du.
– Entitate eskatzaileak ez daude behartuta prozedura bideratzeko organo eskudunak lehendik dituen agiriak aurkeztera, eta eskabidean adierazi beharko dute zein den orduko hartan jakinarazi zitzaien espediente-zenbakia, baldin eta bost urte igaro ez badira dagokien prozedura amaitutzat eman zenetik. Ezin bada agiria zuzenean eskuratu, entitate eskudunak agiri hori aurkezteko eskatu ahal izango dio entitate eskatzaileari, edo, aurkeztu ezin badu, agirian aipatzen diren eskakizunak beste gisa batez egiaztatzeko.
Pertsona fisikoei, enpresei, fundazioei eta enpresa-elkarteetako ordezkariei bermatu egingo zaie beren hizkuntza, euskara edo gaztelania, ahoz zein idatziz erabiltzeko eta arreta hizkuntza horretan jasotzeko eskubidea, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailarekin nahiz oinarri hauetan araututako dirulaguntzaren entitate laguntzaile SPRI Enpresa Garapenerako Euskal Agentziarekin izango dituzten harremanetan.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
EUSKO JAURLARITZA
Iker Azqueta
945 01 82 03
Igor Cuesta
945 01 82 61
SPRI
Amaia Martinez
94 403 70 79
Javier Apiñaniz
94 403 70 00
Kodea
1110706Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabidea
Eskabideak aurkezteko prozeduraren indarraldia:
Hasiera: 2025/12/30
Amaiera: 2026/03/27
Eskabidea egoitza elektroniko honen bidez eskuratu eta beteko da:
https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1110706/
Eskaera egin ondorengo izapideak, kanal elektronikoaren bidez, baita jakinarazpenak eta espedientearen kontsulta ere, «Nire karpeta» gunearen bitartez egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan:
https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Eskatzaileak berak aukeratzen duen hizkuntza ofizialean aurkeztu ahalko ditu laguntza-eskabidea eta eskatutako agiriak. Gainera, laguntza-eskaeratik eratorritako jardunetan eta prozedura osoan, entitate eskatzaileak aukeratutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.
Datu pertsonalen tratamendua arau hauetan xedatu bezala egin beharko da: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa, eta horretan aplika daitekeen gainerako araudia; 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, 95/46 (EE) Zuzentaraua indargabetzekoa (Datuan Babeserako Erregelamendu Orokorra).
Helbide honetan dago jasota datuak babesteari buruzko informazioa:
https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/077400-capa2-eu.shtml
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendaria da emandako datuen arduraduna, eta haren aurrean gauzatu ahal izango dira datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurkatzeko, tratamendua mugatzeko eta eramangarritasunerako eskubideak, indarrean den araudiak aitortzen duen beste edozein eskubide, eta banakako erabaki automatizatuen xede ez izateko eskubidea. Horretarako, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritzara jo beharko da (Donostia kalea 1: 01010 Vitoria-Gasteiz).
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Dokumentazioa aurkeztea (jarraibideak)
Dokumentazioa aurkeztea (jarraibideak)
Entitate interesdunek eskabide bat aurkeztu beharko dute proiektu bakoitzeko, entitatearen legezko ordezkariaren sinadura elektronikoarekin. Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
- a) Eskabidea, erakunde eskatzailea ordezkatzeko ahalorde nahikoa duen pertsonak sinatua, sinadura elektroniko aurreratuaren bidez (ziurtagiri elektroniko aitortu bidez), egin beharreko jarduerak eta aurreikusitako aurrekontua zehaztuta.
- b) Ikerketa-azpiegitura edo ekipamenduaren proposamena deskribatzen eta justifikatzen duen memoria tekniko-ekonomikoa.
- c) Entitate eskatzailearen jarduerari buruzko oinarrizko datuak, entitatearen jarduera ekonomikoaren eta ez-ekonomikoaren xehetasuna barne dela.
- d) Deialdiaren aurreko ekitaldian onetsitako finantza-egoeren auditoria-txostena.
- e) Auditoria-entitateak emandako ziurtagiria, hauek jasotzen dituena: entitatearen kostuen kontabilitate-prozedurarekin bat etorriz, jarduera ez-ekonomikoaren kostua, gastu-kontzeptuen arabera banakatua, deialdiaren aurreko ekitaldiari dagokiona.
- f) Auditoria-entitateak emandako ziurtagiria, hauek jasotzen dituena: jarduera ez-ekonomikoaren ondoriozko sarrerak, finantzaketaren jatorriaren arabera banakatuak, deialdiaren aurreko ekitaldiari dagozkionak.
- g) Deialdiaren urteari dagokion jarduera ez-ekonomikoaren sarrera eta gastuen aurrekontua.
- h) Erakunde eskatzailearen pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalordea.
- i) Aurrekontuak edo proforma fakturak, dirulaguntzaren xede den kontzeptu bakoitzari dagokion jarduketaren guztizko kostua egiaztatzen dutenak.
- j) Obra-lizentzia, hala badagokio.
- k) Erantzukizunpeko adierazpena, hauek ziurtatzeko:
– Aurreko bi zerga-ekitaldietan eta uneko zerga-ekitaldian proiektu bererako beste entitate publiko nahiz pribatu batzuei eskatutako edo haiek emandako laguntzen zerrenda. Laguntza horien zenbatekoak adierazi beharko dira, eta entitate emailearen identitatea ere bai, ezertan eragotzi gabe etorkizunean xede bererako jaso ditzakeen laguntzen zenbatekoa adierazteko betebeharra, laguntza likidatzen den arte iraungo duena.
– Eskatutako laguntza jarduera berberetarako onartutako edo ordaindutako beste laguntza batzuekin bateragarria izanik, gainfinantzaketarik ez izatea.
– Ez dago laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuta, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
– Entitateak ez du eskatu borondatezko konkurtso-deklaraziorik, ez da kaudimengabetzat jo prozeduraren batean, ez dago konkurtsoan deklaratuta, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, ez dago esku-hartze judizialaren pean edo desgaituta, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu gabe dagoelarik.
– Ez du Administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik eragin, dena delakoa izanik erruduntzat jo den arrazoia.
– Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daude lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen Eusko Legebiltzarraren ekainaren 26ko 1/2014 Legea. Edo ez dira Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
– Haren zerga-egoitza ez dago araudiaren arabera zerga-paradisu gisa sailkatutako lurralde edo herrialderen batean.
– Egunean izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).
– Ebazpen irmo baten bitartez ez du galdua dirulaguntzak jasotzeko aukera, bat etorriz lege honekin edo halakorik ezartzen duten beste batzuekin. Zehazki, ez dute zigor- edo administrazio-bidean zehatu sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik. Halaber, adierazten du ezen, Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat izatera behartuta egonez gero, halakorik baduela, eta, entitateak 50 langile baino gehiago izanez gero, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurriak ezarri izana egiazta dezakeela, emakumeen eta emakumeen berdintasunari buruzko Estatuko legedian ezarritako baldintzetan.
– LGTBI fobiaz jokatu ez izana, edo hura bultzatu edo sustatu ez izana, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne (otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikulua).
– Ez dagoela zigortuta Hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautu eta ekonomia zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik, administrazio-bidean emandako ebazpen irmo baten bidez, neurri zuzentzaile egokiak hartu eta zehapena ordaindu arte.
– Hala badagokio, desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako erreserba-kuota bete duela, hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu gabe.
– Bat etorriz Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.4.p) artikuluarekin, konpromisoa hartzen du enpresen deslokalizaziorik ez egiteko, aipatutako legearen 51. artikuluko baldintzetan.
– Entitate eskatzailea ez da betetzeke duen berreskuratze-agindu baten pean dagoen enpresa edo entitate bat, baldin eta Europar Batasuneko Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela.
– Entitate eskatzailea ez da krisian dagoen enpresa edo entitate bat, krisian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauetako definizioari jarraikiz (2014/C 249/01)
– Hala badagokio, efektu pizgarriari buruzko adierazpena, Kategorien araberako Salbuespenaren Erregelamendu Orokorraren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera.
– Programako laguntzak emateko oinarri arautzaileetan eskatutako eskakizunak betetzen ditu.
Zuzendaritza kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du IFZ eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean dituela, bat etorriz Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 6. artikuluan zehaztutakoarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa.
Hala ere, kudeaketa-organoak inguruabar horiek zuzenean egiaztatzearen aurka agertzen den entitate interesdunak bere kabuz aurkeztu beharko ditu dagozkion ziurtagiriak. Bestalde, bat etorriz arau horren 7. artikuluarekin, erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatuko da dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak bete izana.
Erantzukizunpeko adierazpen batean jasotako edozein datu edo informazio zehatza ez bada, faltsua bada edo falta bada, edo erantzukizunpeko adierazpena aurkezten ez bada, edo adierazitakoa betetzen dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa aurkezten ez bada, ezin izango da diruz lagundutako jarduketarekin jarraitu egitate horiek jakiten diren unetik bertatik, hargatik eragotzi gabe izan litezkeen erantzukizun penal, administratibo edo zibilak.
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluarekin:
– Administrazio jarduleak izapideak egiteko behar diren agiriak eskatu edo kontsultatu ahal izango ditu –bertan daudenak edo beste administrazio batzuek egin dituztenak–. Hala ere, entitate eskatzaileak tratamendu horren aurka egin ahal izango du, eta, kasu horretan, betebeharra bete duela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko du.
– Entitate eskatzaileak ez daude behartuta prozedura bideratzeko organo eskudunak lehendik dituen agiriak aurkeztera, eta eskabidean adierazi beharko dute zein den orduko hartan jakinarazi zitzaien espediente-zenbakia, baldin eta bost urte igaro ez badira dagokien prozedura amaitutzat eman zenetik. Ezin bada agiria zuzenean eskuratu, entitate eskudunak agiri hori aurkezteko eskatu ahal izango dio entitate eskatzaileari, edo, aurkeztu ezin badu, agirian aipatzen diren eskakizunak beste gisa batez egiaztatzeko.
Pertsona fisikoei, enpresei, fundazioei eta enpresa-elkarteetako ordezkariei bermatu egingo zaie beren hizkuntza, euskara edo gaztelania, ahoz zein idatziz erabiltzeko eta arreta hizkuntza horretan jasotzeko eskubidea, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailarekin nahiz oinarri hauetan araututako dirulaguntzaren entitate laguntzaile SPRI Enpresa Garapenerako Euskal Agentziarekin izango dituzten harremanetan.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete laguntzen deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-izaerako errekurtsoa da, eta, horren bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza bat berrikusteko eta zuzentzeko.
Zein egintzen aurka jartzen da?
• Administrazio-bidea amaitzen ez duten egintzen aurka.
• Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten eta prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zein organotan jartzen da?
• Errekurritutako egintza eman zuen organo beraren edo haren goragoko organoaren aurrean.
Zer epe duzu jartzeko?
• Hilabete, ebazpena jakinarazten denetik, errekurritutako egintza espresua bada.
• Administrazio-isiltasuna gertatu den egunaren biharamunetik aurrera, edozein unetan, errekurritutako egintza presuntziozkoa bada.
Zer epe du Administrazioak ebazteko?
• 3 hilabete, aurkezten denetik.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpenik jakinarazten:
• Errekurtsoa ezetsitzat joko da, errekurritutako egintza espresua bada.
• Errekurtsoa baietsitzat joko da, errekurritutako egintza presuntziozkoa bada.
Zer errekurtso jar ditzakezu gero?
• Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
• Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenezko kasuetan bakarrik.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.