Azpitek 2026: Ikerketa-Azpiegiturak Eskuratu, Instalatu,Berritu eta Eguneratzeko Laguntza-programa

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da 2026ko ekitaldian eman beharreko laguntza-programa bat arautzea, I+G+b garatzeko beharrezkoa den ikerketa-azpiegitura eta ekipamendua eskuratu, instalatu, berritu eta eguneratzeko, eta etorkizunean haren emaitzak baliozkotzeko eta demostratzeko. Entitate zientifiko-teknologikoek egingo dute, hau da, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean akreditaturik dauden foku anitzeko zentro teknologikoek. Hori guztia emaitzen kalitatea eta emaitzen eragin zientifiko-teknologikoa, ekonomikoa eta soziala hobetzera bideratuta dago.

Aurrekontuko zuzkidura

9.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

6.300.000 € 2026. urterako eta 2.700.000 € 2027. urterako.

Diruz laguntzeko moduko proiektuak

Diruz lagundu ahal izango dira ikerketa-azpiegitura eta -ekipamendua eskuratzeko, instalatzeko, berritzeko eta eguneratzeko jarduketak, barnean direla eraikinak eraikitzeko, birmoldatzeko edo hobetzeko obra zibila eta ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-jardueretan erabilitako altzariak, baita etorkizunean haien emaitzak baliozkotzea eta demostratzea ere.

Deialdi honen ondorioetarako, ikerketa-azpiegitura eta ekipamendua hau dela ulertzen da: I+G+b jarduerak garatzeko behar diren baliabide fisikoak (ekipoak) eta instalazioak (behar diren baliabide fisikoak dituen barrutia), baita etorkizunean haien emaitzak baliozkotzea eta demostratzea ere. Ekipamendu hori ekipo bakar bat izan daiteke, edo instalazio bat edo ekipo-multzo bat –espazio bakar bat edo helburu jakin bat hornitzeko–; era berean, ekipamendua zertarako erosten den, helburu hori bete ahal izateko beharrezkoak diren aldaketak, gehigarriak, osagarriak edo aparatu laguntzaileak barne hartu ahal izango ditu.

Deialdi honetara aurkeztu ahal izango dira 2025etik 2026ko urriaren 31ra bitartean garatutako proiektuak, edo onartutako egikaritze-epea luzatu arte garatutakoak, dagokion geroratzea eskatu ondoren.

Programa honetako dirulaguntzak jarduera ekonomikoak nahiz ez-ekonomikoak finantzatzeko erabil daitezke, denak ere Batzordearen komunikazio honetan ezarritako baldintzetan ulertuta: ‘Ikerketa, garapen eta berrikuntzarako estatu-laguntzei buruzko esparrua’, Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratua 2022ko urriaren 28an (2022/C 414/01).

Ikerketa-azpiegitura batek jarduera ekonomikoak eta ez-ekonomikoak garatzen baditu, jarduera-mota bakoitzaren finantzaketa, kostuak eta diru-sarrerak bereiz kontsignatuko dira, koherentziaz aplikatutako kostuen kontabilitate-printzipioak, objektibotasunez justifikatu daitezkeenak, oinarri hartuta.

Ikerketa-azpiegitura batek jarduera ekonomikoak garatzen dituenean:

a) Azpiegituren jarduera edo erabileragatik kobratutako prezioa merkatuko prezioa izango da.

b) Hainbat erabiltzailek erabili ahal izango dituzte azpiegiturak, eta erabiltzeko baimena gardentasunez eta modu ez-diskriminatzailean emango dute. Azpiegituraren inbertsio-kostuen % 10 gutxienez finantzatu duten enpresek lehentasunez erabiltzeko onura izango dute, baita horretarako baldintza hobeak ere. Gehiegizko konpentsazioa saihestearren, enpresak inbertsio-kostuei egindako ekarpenaren araberakoa izango da erabilera, eta baldintzak jendaurrean ezagutaraziko dituzte.

c) Kategorien araberako Salbuespenen Erregelamendu Orokorraren 6. artikuluan ezarritakoa betez, jarduera ekonomikoak finantzatzera bideratutako laguntzen eragin pizgarria bermatzeko, diruz lagundu daitezkeen jarduerak laguntza-programan eskabidea aurkeztu ondoren hasi beharko dira

Nori dago zuzenduta


Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean (ZTBES) egiaztatuta dauden foku anitzeko zentro teknologikoak.

Betekizunak (Erakunde onuradunak)

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea osatzen duten eragile zientifiko-teknologikoak izan daitezke agindu honetako laguntzen onuradun, baldin eta horretarako foku anitzeko zentro teknologikoen kategorian akreditatuta badaude, bat etorriz Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan, haren xedapen iragankorretan edo hura ordezkatzen duen araudian ezarritakoarekin.

Dena den, aurreko paragrafoan adierazitako entitate onuradunek berek burutu beharko dituzte araudi honetan ezarritako jarduera diruz lagungarriak, eta EAEren lurraldean kokatu beharko dituzte laguntza jasotzen duten proiektuak.

Honako hauek ezin daitezke izan agindu honetako dirulaguntzen onuradun:

  • a) Krisialdian dauden enpresak, betiere Batzordearen komunikazio honekin bat etorriz: «Krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko jarraibideak» (2014/C 249/01)
  • b) Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela, erabaki horren ostean berreskuratze-agindu bat oraindik betetzeko duten enpresa edo entitateak.
  • c) Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeari buruzko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan xedatutako egoeran daudenak.

Ezin izango dira onuradun izan Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan adierazitako egoeretako batean dauden entitate eskatzaileak:

  • a) Dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukerarik gabe utzita epai irmo baten bidez zigortutakoak edo prebarikazioagatik, funtzionario-eroskeriagatik, ondasun publikoak bidegabe eralgitzeagatik, influentzia-trafikoagatik, iruzur egiteagatik eta legearen aurkako ordainarazpenengatik edo hirigintza-delituengatik epai irmo baten bidez zigortutakoak.
  • b) Hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaria egin dutenak, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jota daudenak, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta daudenak konkurtso horretan hitzarmen bat indarrean jarri bada salbu, epailearen esku-hartzearen mende daudenak edo uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legearen arabera desgaituta daudenak, hartzekodunen konkurtsoa sailkatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe dagoelarik.
  • c) Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik administrazioarekin egindako kontraturen bat irmo suntsiaraztea eragin ez izana.
  • d) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legea. Edo ez direla Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
  • e) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez dituztenak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari buruzko 2023ko otsailaren 13ko Aginduan adierazitakoarekin bat etorriz, bai eta Euskadiko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruko dirulaguntzak itzultzeari buruzko betebeharrekin bat etorriz ere.
  • f) Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako herrialde edo lurralde batean dutenak.
  • g) Egunean ez dutenak dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).
  • h) Dirulaguntzak eskuratzeko aukera epai irmo bidez galdu dutenak, hala xedatzen duen edozein legeri jarraituz. Zehazki, zehapen administratibo edo penala jaso dutenak sexuan oinarritutako diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-arloko araudia ez betetzeagatik, dagokion zehapenean ezarritako aldian.
  • i) Ez dutenak estatu-araudiaren araberako berdintasun-planik indarrean, eta ez dutenak neurririk ezarri sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko estatu-legeriak xedatutako baldintzetan (50 langiletik gorako enpresak).
  • j) Elkarte ordezkatuak Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan adierazitako debeku-kausaren bat izatea.
  • k) Entitate ordezkatuaren inskripzioa egiteko administrazio-prozedura etenda egotea ez-zilegitasun penalaren zantzu arrazionalak aurkitzeagatik, bat etorriz Elkartzeko Eskubidea Arautzeko martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoarekin, betiere dagokion erregistroan inskripzioa egin daitekeela dioen ebazpen judizial irmorik ematen ez den bitartean.
  • l) Administrazio-bidean emandako ebazpen irmo baten bidez zehapena jaso dutenak Hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautu eta ekonomia zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean ezarritako arau-hauste astun edo oso astun batengatik, harik eta behar diren zuzenketa-neurriak hartu eta zehapena ordaindu arte.
  • m) Desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota bete ez dutenak, betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu gabe.
  • n) Fundazioen kasuan, beren estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legean xedatutakora egokitu ez izana, eta egokitzapen hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatu izana (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 1. xedapen iragankorra).
  • ñ) Enpresa-deslokalizazioaren deklarazioa jaso dutenak, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 51. artikuluan ezarritakoaren arabera.
  • o) Eskatutako laguntza jarduera berberetarako onartuta edo ordainduta dauden beste batzuekin bateragarria izatea baimenduta egonik, gainfinantzaketarik ez izatea. Nolanahi ere, etorkizunean helburu bererako jasotzen dituenak jakinarazi beharko ditu, laguntza likidatu arteko aldian.

Betekizunak

  • Dokumentazioa aurkeztea (jarraibideak)

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


EUSKO JAURLARITZA

Iker Azqueta

i-azqueta@euskadi.eus

945 01 82 03

Igor Cuesta

i-cuesta@euskadi.eus

945 01 82 61

SPRI

Amaia Martinez

amaiamartinez@spri.eus

94 403 70 79

Javier Apiñaniz

japinaniz@spri.eus

94 403 70 00

Kodea

1110706

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabidea

Eskabideak aurkezteko prozeduraren indarraldia:

Hasiera: 2025/12/30
Amaiera: 2026/03/27


Eskabidea egoitza elektroniko honen bidez eskuratu eta beteko da:

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1110706/

Eskaera egin ondorengo izapideak, kanal elektronikoaren bidez, baita jakinarazpenak eta espedientearen kontsulta ere, «Nire karpeta» gunearen bitartez egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan:

https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

Eskatzaileak berak aukeratzen duen hizkuntza ofizialean aurkeztu ahalko ditu laguntza-eskabidea eta eskatutako agiriak. Gainera, laguntza-eskaeratik eratorritako jardunetan eta prozedura osoan, entitate eskatzaileak aukeratutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.

Datu pertsonalen tratamendua arau hauetan xedatu bezala egin beharko da: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa, eta horretan aplika daitekeen gainerako araudia; 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, 95/46 (EE) Zuzentaraua indargabetzekoa (Datuan Babeserako Erregelamendu Orokorra).

Helbide honetan dago jasota datuak babesteari buruzko informazioa:

https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/077400-capa2-eu.shtml

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendaria da emandako datuen arduraduna, eta haren aurrean gauzatu ahal izango dira datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurkatzeko, tratamendua mugatzeko eta eramangarritasunerako eskubideak, indarrean den araudiak aitortzen duen beste edozein eskubide, eta banakako erabaki automatizatuen xede ez izateko eskubidea. Horretarako, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritzara jo beharko da (Donostia kalea 1: 01010 Vitoria-Gasteiz).

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete laguntzen deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk