Negozio-lerroak, produktuak, zerbitzuak eta merkatuak dibertsifikatzea ahalbidetzen duten inbertsio produktiboak egiten dituzten enpresentzako laguntza-programa aurre-eskabidea , Euskal Autonomia erkidegoko hazkunde iraunkorraren eta lehiakortasunaren hobekuntzaren ikuspegitik, Dibertsifika 2026 programa.

Deskribapena


Xedea

Agindu honen esparruan emango diren dirulaguntzak norgehiagoka-prozeduraren bidez emango dira, eta itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan dibertsifikazio-proiektuetan inbertsio produktiboa egiten duten enpresentzat.

Diruz lagunduko dira honako jarduera hauek:

- Enpresaren jarduera negozio-lerro, produktu, zerbitzu eta merkatu berrietara dibertsifikatzeko inbertsio produktiboak.

- Enpresaren produktibitatea eta lehiakortasuna handitzea eta hobetzea bultzatzen duten inbertsio produktiboak.

Deialdiaren araua:

2026ko martxoa (gutxi gorabehera)

Nori dago zuzenduta:

1- Enpresa Handiek eta Enpresa Txiki eta Ertainek (ETE) jaso ahal izango dituzte laguntzak, baldin eta industria-produktuarekin eta industria-prozesuarekin lotutako zerbitzuak ematen dituzten enpresa industrialak badira, zerbitzu logistikoak barne, garraioa alde batera utzita.

- ETEek Euskal Autonomia Erkidegoan egin beharko dituzte inbertsioak.

- Enpresa handiek: inbertsioak egin beharko dituzte Estatuko Laguntzari buruzko Batzordearen 100859 zenbakiko Erabakian (2021/N) jasotako eremuetan. Erabaki horrek Espainiarako 2022-2027 Eskualdeko Laguntzen Mapa onartzen du (Ezkerralde Zabaldua (Bizkaia):

Abanto Zierbena; Alonsotegi; Artzentales; Balmaseda; Erandio; Galdames, Gueñes; Karrantza Harana; Muskiz; Ortuella; Portugalete; Santurtzi; Sestao; Sopuerta; Turtzioz; Trapagaran; Zierbena

2- Nekazaritzako elikagaien enpresek ere eskuratu ahal izango dituzte laguntzak, baldin eta nekazaritzako, elikagaigintzako eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntza-programen esparruan inbertsio berberengatik laguntzarik jasotzen ez badute.

Aurrekontuko zuzkidura

25.000.000,00 euros

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Industria Sustatzeko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


EUSKO JAURLARITZA

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Industria Garapen eta Adminsitrazioaren Zuzendaritza

Donostia kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 01 82 63, Helbide elektronikoa: Info-direccionindustria@euskadi.eus

Telefonoa: 945 01 99 49, Helbide elektronikoa: ro-murillas@euskadi.eus

Telefonoa: 945 01 82 35, Helbide elektronikoa: j-echezortu@euskadi.eus

ENPRESA-GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA (SPRI)

Urkixo zumarkalea 36, Bizkaia Plaza eraikina, 4. solairua

48011 Bilbao

Telefonoa: 944 037 040 Helbide elektronikoa: icuetara@spri.eus

Kodea

1264601

Aurre eskaera-Telematikoa


Egoitza elektronikoan egingo den aurre-eskabiderako sarbidea eta hura betetzea helbide honetan dago: https://laguntzak.spri.eus/dibertsifika/

Eskabide-orriak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako dokumentuak helbide berean aurkeztuko dira, baita eskabidearen ondorengo izapideak ere, jakinarazpenak barne.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu tramitazio elektronikoko aplikazio honetan.