Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mugikortasunerako dirulaguntzak: AT! Musika (2025)

[AT_MUSIKA]

Deskribapena


Xedea

DIRUZ LAGUNDUTAKO JARDUERAK: MUSIKA-BIRAK

Deialdi honen ondorioetarako, musika-biratzat hartuko da euskararen eremu geografikotik kanpo, 2025. urtean, gutxienez 4 kontzertu ematea 3 hiri desberdinetan.

Salbuespenez, euskara hutsez emandako kontzertuetan, emanaldia bakarra izanda ere diruz lagunduko da, honako baldintzetako bat betez gero:

- Nazioarteko musika jaialdi batean aritzea (gutxienez hiru herrialdetako musika taldeak izan beharko dira programazioan eta webgunea ingelesez izan beharko da).

- Nazioarteko hiriburu bateko areto batean aritzea; betiere aretoak 300 pertsona edo gehiagoko edukiera badu.

Taldeko musikariez gain, gehienez bi laguntzailerentzako (teknikari, manager…) gastuak onartuko dira eskaeran.

ONDOKOETARAKO EZ DA DIRULAGUNTZARIK EMANGO:

a) Musikako esportazio agentzia, edo baliokide, batek musika azoketan antolatu edo babesten dituen kontzertu edo showcase-etarako.

b) Herriko festetako programetan sarturiko emanaldi eta berbenetarako.

c) Kalean kontraturik gabe egiten diren emanaldietarako.

d) Katxetik edo takilarik trukean jaso gabe egiten diren emanaldietarako:

- Katxetak taldekide bakoitzeko 125 €koa izan beharko du, gutxienez.

- Eskaeran aurkeztutako kontzertua abiapuntutik 5.000 km baino urrunago denean, katxetaren truke egiten den kasuetan bakarrik onartuko da.

e) On line informazio eguneraturik ez duten espazioetan egitekoak diren emanaldietarako.

f) Kanpoan geratuko dira hamabi lagun edo gehiagoko birak diruz laguntzeko eskaerak.

Aurrekontuko zuzkidura

175.000

Prestazio ekonomikoa

DIRU BALIABIDEAK

175.000 euro.

2.- Eskatzaileek eskabide bakarra aurkez dezakete urtean. 

3.- Musika birako jaso ahal izango den gehienezko zenbatekoa honakoa izango da:

- Espainia penintsularrean eta Frantzia kontinentalean egiten diren 15 emanaldi arteko biretarako: 5.000 euro.

- 5.000 km arteko tokietarako edo Espainia penintsularrean eta Frantzia kontinentalean 15 emanalditik gora egiten diren biretarako: 10.000 euro.

- 5.000 km-tik haragoko tokietarako edo Espainia penintsularretik eta Frantzia kontinentaletik 5.000 km-ra arteko tartean 15 emanalditik gora egiten diren biretarako: 15.000 euro.

4.- Ez da 500 € baino gutxiagoko dirulaguntza eskaerarik onartuko.

DIRUZ LAGUNTZEN DIREN GASTUAK

1.- Dagokion jaialdi edo jardueran parte hartzekoak: joan-etorria, materialaren garraioa, ostatua eta dietak. 

- Artisten katxetak eta nominak ez dira diruz lagunduko. Ez da gastu amortizagarririk diruz lagunduko.

2.- Laguntzen zenbatekoak:

a) Ostatu eta otorduetarako gehienezko gastuak, pertsonako eta eguneko: Espainiar Estatuan, hirurogeita hamabost (75) euro ostaturako eta berrogei (40) euro dietarako. Estatutik kanpora, ehun eta hogei (120) euro ostaturako eta hirurogei (60) euro dietarako.

b) Ondorengo dietak onartuko dira: emanaldi egunetakoak eta joan-etorrietarako beste egun bat.

Ondorengo ostatu gastuak onartuko dira: emanaldi egunetakoak eta, emanaldia, abiapuntutik 400 kilometro baino urrunago den kasuetan, emanaldiaren aurreko egunekoa.

Eskaerako aurrekontuan, dieta kontzeptuan eskatzen den kopurua ez da gastu lagungarrien %50 baino gehiagokoa izango, eta ezta 2.000 euro baino handiagoa ere.

c) Automobila erabiliz gero, zero koma hogeita hamabost (0,35) euro km-ko gehi autopista eta parkinga. Furgoneta erabiliz gero, zero koma berrogeita bost (0,45) euro km-ko gehi autopista eta parkinga. Kilometro kopurua kalkulatzeko, diru-laguntza eskaera egin duen pertsona fisiko edo
juridiko pribatuaren sozietate egoitza hartuko da abiapuntutzat.

d) Ibilgailua alokatua denean, alokairuaren faktura, erregaia, autopista eta parkinga.

e) Hegazkina, trena edo bestelako garraio publikoren bat erabiliz gero, soilik maila arrunteko txartela onartuko da.

Ordainketa-modua:

Deialdi honetan oinarrituz emandako dirulaguntzen ordainketa bi zatitan egingo da honako prozedurari jarraituz:

  • % 50, dirulaguntza onartzen den egunetik aurrera, hilabeteko epean.
  • % 50, jarduera amaitu, justifikazioa egin eta beranduenez ere bi hilabeteko epean.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Ebazten duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Kontaktu-informazioa


Jokin Labayen Iraeta

j-labayen@etxepare.eus

Telefonoa: 943023402

Jendaurreko arreta: 

    Bulegoa: Etxepare Euskal Institutua, Andre Zigarrogileen plaza 1, 20012 Donostia - San Sebastián.

    Harrera ordutegia: 08:30-14:00 (aurretiko hitzordua eskatu behar da)

Telefono bidezko arreta: 

    Ordutegia: 10:00-14:00

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1032541

Eskabidea


Urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra burutuko diren jardueretarako. Aurkezteko data: apirilaren 5etik irailaren 30era.

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabidea kanal presentzialatik aurkeztu nahi baduzu:

  1. Eskabide-orria ordenadorean bete
  2. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,
  3. inprimakia inprimatu,
  4. eskuz bete eta sinatu,
  5. eta aipatutako lekuetan aurkeztu beharko duzu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.
  • Aukera hau erabiliz, zure eskabide-orria Administraziora heltzen denean dagoenekoz zure datuak tramitazio-bulegoaren eskutan egongo dira, horrela espedientearen tramitazioa erraztuz.
  • Administrazioak eskabide-orriaren datuak hilabete batean gordeko ditu eta Administrazioak datu hoiek bakarrik erabiliko ditu baldin eta zuk paperezko eskabidea goian aipatutako lekuetan epe barruan aurkezten duzun.

Honako esteka honen bidez sartu eskabide-inprimakira.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Bi hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Dirulaguntza onartzea


Ebazpena jakinarazten den egunetik kontatzen hasi eta hamabost eguneko epean onuradunak berariaz uko egiten ez badio, dirulaguntza onartu egin dela ulertuko da.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Jasotako dirulaguntzak justifikazioa


Diru-laguntzen onuradunek jarduera amaitu eta hilabeteko epean aurkeztu beharko dituzte justifikaziorako agiriak, jarduera deialdi hau argitaratu aurretik edo ebazpena eman aurretik amaitu den kasuetan izan ezik. Kasu horietan, hilabeteko epea izango dute, dirulaguntza onartzen denetik aurrera. Jarduera abenduaren 6tik aurrera egiten bada, epe hori 2026ko urtarrilaren 23an amaituko da.

Pertsona juridikoek justifikazioak bide elektronikoa erabiliz aurkeztuko dituzte, Iparraldeko Euskal Herri Elkargoko pertsona juridikoek justifikazioak bide presentzialaz ere egin ahal izango dituzte

Beste tramite batzuk