Arte eszenikoen produkziorako dirulaguntzak: Produkzioak I (2025)
[Arte eszenikoen produkzioa - Produkzioak I]
- Erakundea:
- Kultura eta Hizkuntza Politika
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
2025eko ekitaldian hasten diren arte eszenikoen (antzerkia, dantza, zirkua) ekoizpen profesionalerako dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea eta dirulaguntza horietarako deialdia egitea.
Modalitatea: Produkzioak I egiteko laguntzak
Dirulaguntzak jaso dezaketen alorrak:
2025eko martxoaren 30a baino beranduago eta 2026ko ekainaren 30a baino lehen estreinatutako ekiozpen- eta sorkuntza-proiektuak izango dira.
Izaera profesionaleko lehen proiektuak. Lehen proiektutzat hartuko dira zuzendaritza artistikoan, sorkuntza koreografikoan eta ekoizpenean estreinatutako 3 lan edo gehiago dituzten profesionalak ez dituztenak.
Izaera berritzaile esanguratsua duten proiektuak. Hizkuntz estetiko edo eta tekniko berritzaileak dituzten proiektuak eta hauek sortzeko erabilitako ikerkuntza prozesuak arte eszenikoetan.
Berariaz ikerketara eta esperimentaziora bideratutako obrak. Baldintza hau ez ta dantzan aplikatuko.
Aurrekontuko zuzkidura
220.000Prestazio ekonomikoa
Laguntzen zenbatekoa 220.000 eurokoa da. 75.000 euro antzerkirako, 105.000 euro dantzarako eta 40.000 euro zirkurako.
Hautatutako proiektu bakoitzari emandako gehieneko zenbatekoa ez da 25.000 eurotik gorakoa izango, ezta aurkeztutako ekoizpenaren aurrekontuaren % 70etik gorakoa ere. 27. artikuluan araututako primak jasotzen dituzten euskarazko ekoizpen elebidunen edo soilik euskarazkoen kasuan, ezarritako muga % 75ekoa da.
Laguntza koprodukzio baterako eskatzen bada, pertsona edo erakunde eskatzaileak gutxienez ekoizpenaren %33ko parte-hartzea izan beharko du. Diru-laguntzak ez du inoiz gaindituko ekoizle eskatzailearen parte-hartzearen %60.
Administrazio publiko desberdinetatik jasotako diru-laguntza guztiek ezingo dute gainditu diruz lagundutako ardueraren kostuaren %80.
Ordainketa-modua:
- Diru-laguntzaren % 50 diruz lagundutako jarduerari dagozkion lanak hastean. Onuradunak aldez aurretik jakinarazi beharko du, berariaz, noiz hasiko diren aipatutako lanok.
- Diru-laguntzaren beste % 40, lehenengo ordainketan emandako diruari dagozkion gastuak (% 50) justifikatu ondoren eta, betiere, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.
- Diru-laguntzaren gainerako % 10a, diruz lagundutako jarduera osoa egin dela egiaztatu, eta, 2026ko abenduaren 31 baino lehen behar bezala justifikatu ondoren, ordainduko da.

Nori dago zuzenduta
Pertsona fisikoak
Autonomo edo eta enpresaburu indibidualak.
Pertsona juridiko pribatuak
Eskakizunak:
- Estatutuetan haien helburu edo xede sozial gisa jarduera eszenikoak garatzea izan beharko dute.
Betekizunak
- Proiektuaren azalpen teknikoak egitea
-
Eskabidea aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergaren jarduera eszenikoari dagokion epigrafe hauetakoren batean alta emanda egon beharko dute:
Enpresa-jardueren ataleko 965 taldeko epigrafeak edo arte-jardueren 3. ataleko 01 atalean (antzerkiaren eta zirkuaren arloak) edo 02 atalean (dantzaren arloa) sartutako taldeak.
-
Ezingo dituzte deialdi honetako dirulaguntzak jaso:
a) Ezingo dira onuradun izan sexu-bereizkeriagatik edo emakume eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zehapen administratibo edo penala duten pertsona fisiko eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako aldian. Era berean, ezin izango dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plana indarrean izan behar duten enpresek, halakorik ez badute, ezta sexu-jazarpenari edo sexuan oinarritutako jazarpenari aurre hartzeko eta aurka egiteko neurriak ezarri izana egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresek ere, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuko legeriak ezarritakoaren arabera.
b) Kapital sozialean, fundazio-ondarean edo gobernu-, administrazio- edo zuzendaritza-organoetan partaidetza handiena administrazio publiko edo instituzionalen batek edo sektore publikoko finantza- edo kreditu-erakunderen batek duten entitateak.
c) Titulartasun publikoko sortze-gune kultural baten gaineko zerbitzu-kontratu baten edo zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratu baten esleipendun gisa eskaera egiten duten pertsonak.
d) Berreskuratzeko agindu baten mende dauden pertsonak, Europako Batzordeak aldez aurretik erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela.
e) Krisian dauden enpresak, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-dirulaguntzei buruzko jarraibideen definizioaren arabera (2014-07-31ko AO, C249). Termino hori Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 18. apartatuan dago definituta.
f) Deialdi honen aurreko bi ekitaldietan Producciones I eta Producciones II modalitateetan diruz lagundutako ekoizpen eszenikoen bi estreinaldi egin dituzten pertsona edo erakunde onuradunak, edo, bi urtean behingo jarduera eszenikorako laguntzen kasuan, deialdi honen aurreko lau ekitaldietan diruz lagundutako ekoizpen eszenikoen hiru estreinaldi baino gehiago egin dituztenak
g) Ekoizpenak II edo Bi urteko jarduera eszenikorako modalitatean, pertsona edo erakunde onuradun berak ezin izango du 400.000 euro baino gehiago jaso aurreko 8 ekitaldietan.
h) Elkarte edo fundazioaren forma juridikoa duten erakunde eskatzaileek ezin izango dituzte eskuratu antzerki-produkzioetarako dirulaguntzak.
i) Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako egoeraren batean dauden pertsonak edo erakundeak.
-
Ezinbestekoa da zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, bai eta diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak egunean izatea ere.
Baldintza hori betetzea nahitaezkoa izango da pertsona edo erakunde onuraduna izateko, eta, beraz, emakida egitean eta ordainketak egitean betetzen dela egiaztatuko da.
- Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide batean kokatutako pertsona fisiko eta juridiko pribatuek, baldin eta dirulaguntza emanez gero Euskal Autonomia Erkidegoan establezimendu iraunkor bat irekitzeko konpromisoa hartzen badute.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
JOSU IRIONDO ARRIETA
KULTURA SUSTATZEKO ZUZENDARITZA
945 01 94 67
j-iriondoarrieta@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1082127Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Proiektuari buruzko azalpen memoria.
-
Testu dramaturgikoaren, koreografiaren eta/edo zirkuko diseinuaren gaineko jabetza intelektualaren eskubideak dituela egiaztatzen duen agiria, eta, hala badagokio, lehendik dagoen obraren gaineko jabetza intelektualaren eskubideak dituela egiaztatzen duen agiria. Horretarako, pertsona sortzailearekin edo sortzaileekin edo horien oinordekoekin egindako kontratua aurkeztu beharko da, dagokion kontraprestazioaren zenbatekoa jasota.
-
Azken bertsioan digitalki sinatutako kontratuaren edo koprodukzio-kontratuaren originala, honako hauek jasota: erakunde edo koproduktore bakoitzaren ekarpenak, produkzioaren gaineko titulartasun-ehunekoa eta koproduktore bakoitzak gauzatu beharreko gastuaren ehunekoa. Erakunde publikoen kasuan, ez da onartuko gauzazko ekarpena, ez eta lehia publikoko deialdiaren bidezko diru-ekarpena ere koprodukzioan gauzatu beharreko gastuaren portzentaje gisa.
- Proiektuaren azalpen teknikoak egitea
-
Eskabidea aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergaren jarduera eszenikoari dagokion epigrafe hauetakoren batean alta emanda egon beharko dute:
Enpresa-jardueren ataleko 965 taldeko epigrafeak edo arte-jardueren 3. ataleko 01 atalean (antzerkiaren eta zirkuaren arloak) edo 02 atalean (dantzaren arloa) sartutako taldeak.
-
Ezingo dituzte deialdi honetako dirulaguntzak jaso:
a) Ezingo dira onuradun izan sexu-bereizkeriagatik edo emakume eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zehapen administratibo edo penala duten pertsona fisiko eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako aldian. Era berean, ezin izango dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plana indarrean izan behar duten enpresek, halakorik ez badute, ezta sexu-jazarpenari edo sexuan oinarritutako jazarpenari aurre hartzeko eta aurka egiteko neurriak ezarri izana egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresek ere, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuko legeriak ezarritakoaren arabera.
b) Kapital sozialean, fundazio-ondarean edo gobernu-, administrazio- edo zuzendaritza-organoetan partaidetza handiena administrazio publiko edo instituzionalen batek edo sektore publikoko finantza- edo kreditu-erakunderen batek duten entitateak.
c) Titulartasun publikoko sortze-gune kultural baten gaineko zerbitzu-kontratu baten edo zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratu baten esleipendun gisa eskaera egiten duten pertsonak.
d) Berreskuratzeko agindu baten mende dauden pertsonak, Europako Batzordeak aldez aurretik erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela.
e) Krisian dauden enpresak, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-dirulaguntzei buruzko jarraibideen definizioaren arabera (2014-07-31ko AO, C249). Termino hori Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 18. apartatuan dago definituta.
f) Deialdi honen aurreko bi ekitaldietan Producciones I eta Producciones II modalitateetan diruz lagundutako ekoizpen eszenikoen bi estreinaldi egin dituzten pertsona edo erakunde onuradunak, edo, bi urtean behingo jarduera eszenikorako laguntzen kasuan, deialdi honen aurreko lau ekitaldietan diruz lagundutako ekoizpen eszenikoen hiru estreinaldi baino gehiago egin dituztenak
g) Ekoizpenak II edo Bi urteko jarduera eszenikorako modalitatean, pertsona edo erakunde onuradun berak ezin izango du 400.000 euro baino gehiago jaso aurreko 8 ekitaldietan.
h) Elkarte edo fundazioaren forma juridikoa duten erakunde eskatzaileek ezin izango dituzte eskuratu antzerki-produkzioetarako dirulaguntzak.
i) Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako egoeraren batean dauden pertsonak edo erakundeak.
-
Ezinbestekoa da zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, bai eta diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak egunean izatea ere.
Baldintza hori betetzea nahitaezkoa izango da pertsona edo erakunde onuraduna izateko, eta, beraz, emakida egitean eta ordainketak egitean betetzen dela egiaztatuko da.
- Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide batean kokatutako pertsona fisiko eta juridiko pribatuek, baldin eta dirulaguntza emanez gero Euskal Autonomia Erkidegoan establezimendu iraunkor bat irekitzeko konpromisoa hartzen badute.
- Estatutuetan haien helburu edo xede sozial gisa jarduera eszenikoak garatzea izan beharko dute.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
| OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, eskabidea deialdiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Eskaerak ebazteko eta pertsona interesdunei jakinarazteko epeak sei hilabete iraungo du gehienez, agindu hau argitaratu zen egunetik zenbatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Lehen justifikazioa
Dirulaguntzaren bigarren % 40, betiere 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera eta 2026ko martxoaren 31 aurretik, emandako laguntzaren lehen zati gisa jasotako zenbatekoari dagozkion gastuak justifikatu ondoren ordainduko da (% 50).
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Diruz lagundutako programa edo jardueraren exekuzioa dela-eta ordaindutako nomina guztiak edota sortarazitako gastuen faktura edo ordainagiri guztiak jasotzen dituen zerrenda.
-
Lehenengo ordainketan emandako diruari dagozkion gastuak (% 50) justifikazioa
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Justifikazioa
Diru-laguntza jasotzen duten pertsona/entitate onuradunek, lagundutako jarduera bukatu eta hiru hilabeteko epean, beti ere 2025ko azaroaren 30 baino lehen, justifikazioa aurkeztu beharko dute.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Dirulaguntzaren eskabidearekin batera aurkeztutako jardueraren gauzatzeari, betetze-mailari eta ebaluazioari buruzko memoria xehatua, eredu hau erabiliz.
-
Diruz lagundutako jarduera gauzatzeko exekutatutako aurrekontua, ahalik eta banakatuena (gastuak eta sarrerak).
-
Gastuen zerrenda eta egiaztagiriak era ulergarrian aurkeztuko dira: egiaztagiriek ondoz ondoko ordena zenbakia izango dute eta zerrenda aurkeztutako aurrekontu exekutatuan seinalatu diren atal eta azpiatalen arabera antolatuko da.
-
Katalogo, egitarau, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinuzkoaren hizkuntz bertsio desberdinetako aleak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa espresuki adierazita dutelarik.
-
Pertsona fisiko edo erakunde batek establezimendu iraunkor baten bidez jarduten duen zehazteko, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onartzen duen maiatzaren 13ko 12/2002 Legearen 21.2 artikuluan xedatutakoa beteko da.
- Diruz lagundutako proiektua egin izana egiaztatzea
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Diru-laguntza jasotzen duten pertsona/entitate onuradunek, lagundutako jarduera bukatu eta hiru hilabeteko epean eta, betiere, 2026ko abenduaren 31a baino lehen justifikazioa aurkeztu beharko dute.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak