EUIPO. Jabetza Intelektualaren Europako Bulegoa. Gazteak sentsibilizatzea. (GR/002/25)

[250901euipogaztesentsibil]

Deskribapena


Xedea

 

Europar Batasuneko Jabetza Intelektualaren Bulegoak (EUIPO) jabetza intelektualari buruzko sentsibilizazio-jardueretarako (GR/002/25) proposamen-deialdi bat argitaratu du, gazteak kontzientziatzeko jabetza intelektualaren eskubideak babestearen garrantziaz, arau-hausteak eragiten dituen kalte larriez eta ekintzaileei eta sortzaileei jabetza intelektuala babesteak dakartzan onurez.

 

14 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzendutako sentsibilizazio-jarduerak bultzatuko dira, hala nola zerrenda ez zehatz honetako honako hauek:

 

• kanpainak komunikabideetan eta harreman publikoetan;

• materialak edo argitalpenak zabaltzea;

• ekitaldiak, azokak, erakusketak, prestakuntza-jarduerak eta lehiaketak antolatzea;

• infoentretenimendua (eztabaidak, gazteentzako hezkuntza-programak, lehiaketak, bideojokoak edo musika-programak).

 

Jarduerak EBko ahalik eta estatu kide gehienen publikoarengana iritsi behar dira, eta gutxienez honako kanal hauetako biren bidez egin behar dira:

 

• ekitaldiak (presentzialak edo birtualak);

• online baliabideak (webguneak, buletin pertsonalizatuak, lineako bideoak, etab.);

• sare sozialak;

• hedabide tradizionalak (prentsa, irratia, telebista).

 

Proiektuaren iraupena eta finantzaketa: Proposatutako proiektuek 12 hilabeteko iraupena izan behar dute gehienez, eta 30.000 eta 75.000 € bitarteko finantzaketa emango zaie.

 

Hautagarritasun-irizpideak: Deialdia EBko estatu kide batean bi urte baino gehiagoz finkatuta dauden erakunde publiko eta pribatuei eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei irekita dago. EUIPOren finantzaketa edo beste finantzaketa-neurri batzuen laguntza jasotzen duten erakunde publikoek ezin dute eskabidea aurkeztu.

Kontaktu-informazioa


Kodea

250901euipogaztesentsibil

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk