Landa-garapena: Europako LEADER programarako laster argitaratuko den 2025eko deialdiaren dirulaguntza % 7,8an igo du aurten Eusko Jaurlaritzak, EBko Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoa den PEPACen finantza-planaren doikuntzei esker

[250729leaderlandagarapena]

Deskribapena


Xedea

 

Gobernu Kontseiluak 6.245.430 euroko zuzkidura onartu du Euskadiko landa-eremuetan tokiko garapena bultzatzeko tresna estrategikoa den LEADER programaren 2025. ekitaldiko deialdia finantzatzeko. 

LEADER landa garapenerako Europako programa bat da, goranzko ikuspegian oinarritua (bottom-up), tokiko eragileek beren beharrak identifikatzea eta jarduteko estrategiak diseinatzea sustatzen duena. Euskadin, eredu horrek proiektu berritzaile ugari bultzatu ditu urteetan zehar, tokiko ekonomia indartu, zerbitzuak hobetu eta lurraldean errotzea sendotu dutenak.

 Gaur onartutako finantzaketa Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontutik dator, eta lurraldeko LEADER estrategiaren bidez bideratuko da.

 2025eko aurrekontua — 6.245.430 euro — 2024an onartutako 5.795.435 eurokoa baino % 7,8 handiagoa da. Barredo sailburuaren ustez, hazkunde hori PEPAC Finantza Planean (EBko Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoan) egindako doikuntzen emaitza da, eta laguntza horren funtsak modu eraginkorrean iritsi dira azken hartzailearengana.

Kontaktu-informazioa


Kodea

250729leaderlandagarapena

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk