Mahastizaintza eta ardogintza: Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEF) finantzatzen ditu Eusko Jaurlaritzak Uzta Berdea egiteko bultzatzen ari den laguntzak, aurtengo egoeran neurri estrategikotzat nabarmenduz, EBko Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) esparruan, eta haren Plan Estrategikoko (NPBPE) esku-hartze sektorialan

[250722uztaberdea]

Deskribapena


Xedea

 

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburu Amaia Barredok Uzta Berderako laguntzaren baliagarritasuna eta garapena azpimarratu duUzta Berderako laguntzaren baliagarritasuna eta garapena azpimarratu du. Izan ere, “neurri estrategikoa da euskal mahastizaintzarako konplexua den urte honetan, eta Euskadiko mahastizaintzako 882 hektareatan aplikatu da, 265 onuradunekin. Emandako guztizko zenbatekoa 3.252.393,82 eurokoa da”.

 

Laguntza 2023-2027 aldiko Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoko Mahastizaintza eta Ardogintzako Esku-hartze Sektorialaren parte da, eta Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren funtsekin finantzatuta dago. Laguntzarako deialdia Eusko Jaurlaritzak egin zuen joan den apirilean, 4.292.000 euroko hasierako zuzkidurarekin (hasierako eskaeren ondoren 4.268.701,22 euro onartu ziren) eta 1.164 hektareako azalera onartuarekin.

Kontaktu-informazioa


Kodea

250722uztaberdea

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk