I+G+b: Eusko Jaurlaritzak 27 milioitan handitu du Hazitek programaren aurrekontua, EGEF 2021-27 Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin batera finantzatua, bere atal lehiakorrerako eta estrategikorako, azken hori industria adimendunari, energia garbiei eta osasun pertsonalizatuari lotutakoa

[250715hazitekegef27milioi]

Deskribapena


Xedea

 

 

Hazitek programaren bidez euskal enpresei ikerketa industriala laguntzeko erabiliko den aurrekontua 27 milioi eurotan handitzeko baimena eman du Gobernu Kontseiluak. Horrela, aurtengo lehen hiruhilekoan aurkeztutakoak baino proiektu gehiago finantzatu ahal izango dira.

 

HAZITEK programaren helburua ikerketa industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektuak finantzatzea da, bai lehiakorrak, bai estrategikoak industria adimendunaren, energia garbien eta osasun pertsonalizatuaren arloetan. Bi kasuetan, iraunkortasun-alderdiei garrantzi handiagoa ematen zaie.

Kontaktu-informazioa


Kodea

250715hazitekegef27milioi

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk