Energiaren Euskal Erakundeak Next funtsekin emandako laguntzak, sektore turistikoan etxetresna elektrikoak ordezteko edo argiztapenaren energia-eraginkortasunerako: 25.07.10etik 25.12.31ra bitarteko deialdian ostalaritza eta merkataritza sartzen dira, eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin batera kudeatzen da

[250714evenextturenergia]

Deskribapena


Xedea

 

 

Energiaren Euskal Erakundeak (EEE), Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin batera, turismo-sektoreari, ostalaritzari eta merkataritza-sektoreari zuzendutako laguntza-programa bat jarri zuen abian uztailean, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan (Europar Batasunak sustatua), NextGenerationEU.

 

Laguntza horien helburua da Euskadiko turismo-establezimenduetan eta sektoreari lotutako enpresetan energia-eraginkortasuna eta jasangarritasuna sustatzea, ekipamenduak eta argiztapen-sistemak berrituz.

 

Programak 6 milioi euroko aurrekontua du guztira, eta diruz lagundu daitekeen kostuaren % 90 estaliko du, onuradun bakoitzeko 300.000 euroko gehieneko laguntzarekin.

 

Turismo-establezimenduen eta sektoreari lotutako jardueren jabe, ustiatzaile, errentari edo emakidadunek eskuratu ahal izango dituzte laguntza horiek. Kanpoan geratzen dira etxebizitza partikularretako erabilera turistikoko etxebizitzak eta logelak.

 

Eskabideak 2025eko uztailaren 10etik 2025eko abenduaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira, edo erabilgarri dagoen aurrekontua agortu arte.

 

Programak diruz lagundu daitezkeen bi jarduera-ildo jasotzen ditu:

 

• Sukaldeko ekipamenduak eta etxetresna elektrikoak ordeztea, garbitzekoak, hoztekoak eta hondakinak kudeatzekoak barne.

• Energia-eraginkortasuna hobetzea argiztapen-instalazioetan eta energia-kudeaketako sistemetan.

 

Ekimen honen bidez, sektorea modernizatu nahi da, jasangarritasuna sustatu eta Euskadin trantsizio energetikoan lagundu.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

Kontaktu-informazioa


Kodea

250714evenextturenergia

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk