EBko Nekazaritza Politika Bateratua: 2025eko mahastiak berdez uztatzeko Eusko Jaurlaritzak ebatzitako laguntzak NBEF Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren bidez finantzatzen dira, NPB 2023-27aren barne

[250702nbefuztaberdea]

Deskribapena


Xedea

 

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren ebazpen bat argitaratu du. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako mahastiak berdez uztatzeko 2025eko deialdiari dagozkion laguntzak onartu eta ukatzen dira.  

Laguntzaren zenbatekoa, guztira, 4.268.701,22 euro da, 1.164 hektareako azalerarako. Laguntza Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) kontura finantzatzen da, eta Nekazaritza Politika Bateratuaren 2023-2027 Plan Estrategiko Nazionalean (NPB) jasotako esku-hartzeei dagokie.

Kontaktu-informazioa


Kodea

250702nbefuztaberdea

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk