Arrantza: EIAAFek, Europako Itsas, Arrantza eta Akuikulturako Funtsak, Eusko Jaurlaritzak dagoeneko ofizialki eskaini dituen konpentsazioen % 70 ordainduko ditu izurde arrunta eta beste zetazeoen ustekabeko harrapaketak murriztearekin lotutako jarduera-geldiketetarako

[250702eiaafizurdetazetaze]

Deskribapena


Xedea

 

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak argitaratu du Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren agindua, Bizkaiko Golkoan izurde arruntaren (Delphinus delphis) eta beste zetazeo txiki batzuen nahi gabeko harrapaketak murrizteko, arrantza-jarduera aldi baterako geldiarazteko laguntzak deitzeko eta laguntzen oinarriak ezartzeko denari. Bizkaiko Golkoan izurde arruntaren (Delphinus delphis) eta beste zetazeo txiki batzuen nahi gabeko harrapaketak murrizteko, arrantza-jarduera aldi baterako geldiarazteko laguntzak deitzeko eta laguntzen oinarriak ezartzeko denari.

 

Arrantza-jarduerak garatzean, noizean behin eta arrantza-aparailuaren arabera, arrantza-ontziek arrantzaren xede ez diren beste itsas espezie batzuei kalte egiten diete, baita Europako legediak kontserbatzen eta babesten dituenei ere, itsas ingurune bera partekatzen dutelako.

 

Agindu honen bidez, EAEko flotak arrantza-jarduera aldi baterako eten behar izatea konpentsatzeko laguntzen deialdia egiten da, Batzordearen 2024ko irailaren 30eko (EB) 2024/3089 Erregelamendu Eskuordetuan ezarritakoaren ondorioz. Erregelamendu horrek (EB) 2019/1241 Erregelamenduaren XIII. eranskina aldatzen du, eta 4. puntu berri bat gehitzen du.

 

Eskuragarri dauden laguntzetatik, 184.625 euro, hau da, % 70, Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsari (EIAAF) dagozkio.

 

Kontaktu-informazioa


Kodea

250702eiaafizurdetazetaze

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk