EBko I+G programei buruz, CDTI Estatuko garapen teknologiko eta berrikuntzarako zentroaren Kudeatzaileen Espezializazioko 34. programa (PEG), ekainaren 2tik 20ra izango da, eta eskaerarako epea martxoaren 26tik apirilaren 23ra

[250423cdtisostpeg]

Deskribapena


Xedea

 

Bruselako CDTI-SOST bulegoak, Estatuko Garapen Teknologikorako eta Berrikuntzarako Zentroaren, CDTIren, "Zientzia eta Teknologiako Espainiako Bulegoetako" batek, I+b-ko (ikerketa eta berrikuntza) programa europarrei buruzko Kudeatzaileen Espezializazio Programaren (PEG) 34. edizio presentzialaren deialdia egin du, eta egingo da 2025eko ekainaren 2tik 20ra bitartean. Parte hartu ahal izateko interes adierazpenak aurkezteko epea zabalik egongo da martxoaren 26tik (asteartea) apirilaren 23ra (asteazkena) eguerdiko 12etan.

 

PEG-en helburua da Europako I+G-ko programei buruzko ezagutzak eguneratzea — Horizon Europa, bereziki — eta Espainiako Estatu osoko erakundeen posizionamendu estrategikoa hobetzen laguntzea, 2025eko lan-programen eta 2025-2027ko programazio estrategikoaren deialdiak aurreratuz.

 

Aurreko edizioetan bezala, programa honek derrigorrezko eskola-agenda bat izango du hautatutako kudeatzaileentzat, egonaldiaren lehen 10 egunetan garatuko dena (ekainaren 2tik 13ra), Europako Batzordeko, Europako eta nazioarteko agentzietako eta erakundeetako txostengileen eskuragarritasunaren arabera, eta, lehentasunez, goizeko ordutegian. Bertaratze-egiaztagiria Bruselara joandako kudeatzaileei baino ez zaie emango, baldin eta eskola-agendako orduen % 90ean egon badira.

 

Kudeatzailearen egonaldia osatzeko, haren agenda indibiduala garatuko da: bilerak, kontaktuak, bisitak eta ekitaldietara joatea. Agenda indibidual hori kudeatzaileak proposatuko du eta Bruselako CDTI-SOST bulegoko langileek tutorizatuko dute programan zehar. Edizio honetan, Bruselako egonaldia aukeran egin ahal izango da 2025eko ekainaren 20ra arte.

 

PEG-aren 34. edizioari buruzko informazio guztia aurki daiteke CDTIren ekitaldien webgunean eta bertatik ere interes-adierazpen bat bidal daiteke.

https://eventos.cdti.es/

 

Kontaktu-informazioa


Kodea

250423cdtisostpeg

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk