2025eko Euskal Etxeentzako diru-laguntzak

Deskribapena


Xedea

Ebazpen honen xedea da Euskal Etxe, Federazio eta Konfederazioentzako dirulaguntzen 2025erako deialdia egitea.

Aurrekontuko zuzkidura

980.000 euro(s)

Prestazio ekonomikoa

  • Gastu arruntak eta jardueren antolaketa. IV. kapitulua: diruz lagundu ahal izango dira funtzionamendu-gastuak, bai eta irabazi-asmorik gabeko urteko programak edo jarduera zehatzak egitea ere, maiatzaren 27ko 8/1994 Legearen helburuak betetzera bideratuta badaude. Euskal Etxeen funtzionamendurako eta mantentze-lanetarako diruz lagun daitezkeen gastuak (langileen soldata-kostuak, gizarte-segurantza, bide-gastuak, ura, argia, berokuntza, zergak, aseguruak, alokairuak eta antzekoak) ezingo dira izan jardueretako gastuak baino handiagoak, eta emandako dirulaguntzaren % 50eko muga izango dute.

  • Azpiegitura- eta ekipamendu-gastuak. VII. kapitulua: Euskal Etxeen eta Euskal Etxeen federazio eta konfederazioen azpiegitura- eta ekipamendu-gastuak diruz lagundu ahal izango dira, honako hauei dagozkienak:

a) Kalteak konpontzea.

b) Arkitektura-oztopoak kentzea.

c) Euskal Etxeen egoitza berriak eraikitzea.

d) Tokiak egokitzea.

e) Gazteen eta emakumeen ekitaldietarako teknologia berriak ezartzea.

  • Kapitulu bakoitzean emandako dirulaguntzen gutxieneko zenbatekoa 300 eurokoa izango da. Zenbatekoa zehazteko erabilitako formula aplikatuta kopuru txikiagoa ateratzen bada, ez da laguntzarik emango.
  • IV. kapituluko dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa 30.000 eurokoa izango da Euskal Etxeen kasuan, eta 50.000 eurokoa Euskal Etxeen federazioen kasuan.
  • VII. kapitulurako emandako dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa 10.000 eurokoa izango da.
  • Erakunde onuradunak Euskal Etxeak eta Europar Batasunaren lurraldean kokatutako federazioak direnean, Europako Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko 2023/2831 (EB) Erregelamenduan, minimis laguntzei Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoan (2023ko abenduaren 15eko EBAO, L seriea), ezarritako minimis araubideari atxikiko zaizkio laguntzak. Enpresa bakar bati emandako minimis laguntzen guztizko zenbatekoa ez da 300.000 eurotik gorakoa izango hiru urteko edozein alditan.

Ordainketa-modua:

  • IV. kapitulurako: 200.000 euro, ordainketa-kreditua, eta 600.000 euro, 2026rako konpromiso-kreditua.
  • VII. kapitulurako: 45.000 euro, ordainketa-kreditua, eta 135.000 euro, 2026rako konpromiso-kreditua.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lehendakaritza > Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • Lehendakaritza / Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusia > Kanpoko Euskal Komunitatearen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza:

euskaletxeak@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0034310

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hlabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk